Reportajes

/, Convenio Colectivo, Feminista/Cada vez más cerca del primer convenio colectivo de trabajadoras de hogar de la CAV

Cada vez más cerca del primer convenio colectivo de trabajadoras de hogar de la CAV

Tras un proceso de más de 2 años y conformar la sección sindical de trabajadoras de hogar del sindicato, LAB ha registrado en Bilbao, en el Consejo de Relaciones Laborales, la petición para abrir la mesa de negociación del primer convenio colectivo de este sector.

2022-05-09T11:25:16+00:009 mayo 2022|Bilbao, Convenio Colectivo, Feminista|Sin comentarios

LAB considera que es urgente regular el sector y saldar la deuda histórica que existe con las trabajadoras del hogar. Estos son algunos de los puntos que plantea LAB para este convenio colectivo:

– Que se definan claramente las diferentes funciones para las que se contrata a estas trabajadoras.

– Que se informe y realice seguimiento de las altas, tramos y motivos de las bajas declaradas en la Seguridad Social para evitar posibles engaños y/o infracciones.

– Que se verifiquen los procedimientos de extinción del contrato, evitando malas prácticas que posibilitan que la figura del desistimiento oculte despidos improcedentes e imposibilitan el acceso al cobro de las liquidaciones e indemnizaciones en tiempo y forma correspondientes. El objetivo es que el despido de las trabajadoras del hogar no sea tan barato.

– Que se regule el tiempo de trabajo efectivo y la extensión de las jornadas laborales cuantificando las horas de presencia y las horas extraordinarias; y velando por el cumplimiento del horario pautado, los descansos, los festivos y el calendario laboral establecido para el conjunto de las trabajadoras.

– Que se reconozca cada hora de trabajo en horario nocturno y se compute al 125% sobre la hora de trabajo ordinaria como compensación.

En las unidades familiares que:

1. Excedan de 3 personas, se abonará un plus del 10% del salario base mensual.

2. Con una o más personas menores de 7 años, se abonará un plus del 5% sobre el salario base mensual.

3. Con personas en situación de dependencia, tendrá un plus del 25% sobre el salario base mensual.

– Exigir un plus por trabajar los domingos, festivos y en horario nocturno.

– Garantizar dos pagas extraordinarias anuales de la misma cuantía que el salario base.

– Que se abonen los gastos por desplazamiento.

– Garantizar que las horas extraordinarias, trabajadas fuera la jornada diaria, sean abonadas o compensadas como derecho a disfrutarlas en tiempo libre.

– Verificar el cumplimiento efectivo de las licencias retribuidas para acompañamiento a familiares, consultas médicas, por fallecimiento, excedencias,…

– Comprobar que las y los empleadores deberán facilitar a las trabajadoras ropa de trabajo: batas y calzado.

– Exigir que se recojan elementos en materia preventiva y salud laboral: adquirir sartenes y ollas que tengan asas de protección contra el calor, facilitar una escalera de mano homologada, facilitar calzado antideslizante, facilitar grúas para mover personas, …

– Que se recojan los riesgos de las trabajadoras del hogar debidos a mover personas en situación de dependencia: sobreesfuerzos, caídas, contagios biológicos, riesgos psicosociales,…

– Que se implementen medidas preventivas y sanciones en caso de situaciones de violencia física, sexual y/o psicológica en los domicilios que son los centros de trabajo.

– Y que se cumpla el régimen disciplinario con sanciones para la parte empleadora cuando incumpla la normativa.

Desde LAB hacemos un llamamiento al resto de sindicatos para que acudan a la mesa de negociación e interpelamos a CONFEBASK para que asuma su responsabilidad como patronal y posibilite la firma de este convenio.

EAEko etxeko langileen lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia irekitzeko eskaria erregistratu dugu Lan Harremanen Kontseiluan

LABek, sindikatuko etxeko langileen sail sindikala osatu ondoren, EAE mailako etxeko langileen lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia irekitzeko eskaria erregistratu du gaur Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluan.

Premiazkoa da sektorea arautzea eta kolektibo honekiko zor historikoa kitatzea. Hona hemen hitzarmen kolektibo honetarako LABek proposatzen dituen puntuetako batzuk:

– Argi eta garbi definitzea zein funtziotarako kontratatu diren langile hauek.

– Gizarte Segurantzan aitortutako bajen alten, tarteen eta arrazoien berri ematea eta horien jarraipena egitea, engainuak eta/edo arau-hausteak saihesteko.

– Kontratu bukaerako prozedurak egiaztatzea, jardunbide okerrak saihesteko. Izan ere, atzera egitearen figurak bidegabeko kaleratzeak ahalbidetzen ditu, eta likidazioak eta kalte-ordainak dagokien epean eta moduan kobratzea eragozten du. Helburua etxeko langileen kaleratzea hain merkea ez izatea da.

– Benetako lan-denbora eta lanaldien luzapena arautzea, presentzia-orduak eta aparteko orduak zenbatuz, eta ezarritako ordutegia, atsedenaldiak, jaiegunak eta langile guztientzat ezarritako lan-egutegia betetzen dela zainduz.

– Gaueko ordutegiko lanordu bakoitza onartzea eta ohiko lanorduaren % 125ean zenbatzea konpentsazio gisa.

Familia-unitateei dagokienez:

A.3 pertsona baino gehiago badaude, hileko oinarrizko soldataren % 10eko plusa ordainduko da.

B. 7 urtetik beherako pertsona bat edo gehiago izanez gero, hileko oinarrizko soldataren % 5eko plusa ordainduko da.

C. Menpekotasun-egoeran dauden pertsonak zainduz gero, hileko oinarrizko soldataren % 25eko plusa izango du.

– Igandeetan, jaiegunetan eta gaueko ordutegian lan egiteagatik plus bat exijitzea.

– Urteko aparteko bi ordainsari bermatzea, oinarrizko soldataren zenbateko berekoak.

– Joan-etorrien gastuak ordaintzea.

– Egindako aparteko orduak, denbora librean hartzea edota ordainduak izatea.

– Senideei laguntzeko, kontsulta medikoetarako, heriotzagatik, eszedentziengatik eta abarrengatik ordaindutako lizentziak benetan betetzen direla egiaztatzea.

– Enplegatzaileek langileei laneko arropa eman behar dietela egiaztatzea: mantalak eta oinetakoak.

– Prebentzioaren eta laneko osasunaren arloko elementuak jaso daitezen eskatzea: berotik babesteko heldulekuak dituzten eltzeak eta zartaginak eskuratzea, eskuko eskailera homologatu bat jartzea, oinetako irristagaitzak jartzea, pertsonak mugitzeko garabiak ematea…

– Menpekotasun-egoeran dauden pertsonak mugitzearen ondorioz etxeko langileek dituzten arriskuak jasotzea: gehiegizko esfortzuak, erortzeak, kutsatze biologikoak, arrisku psikosozialak…

– Lantokietan indarkeria fisikoa, sexuala eta/edo psikologikoa gertatuz gero, prebentzio-neurriak eta zigorrak ezartzea.

– Diziplina-araubidea betetzea, enplegatzailearentzako zigorrekin, araudia betetzen ez duenean.

LABek dei egiten die gainerako sindikatuei negoziazio mahaira joan daitezen, eta CONFEBASK interpelatzen dugu, patronal gisa, erantzukizuna bere gain hartzeko eta hitzarmena sinatzea ahalbidetu dezan.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín