Reportajes

//Inicia nuevo curso en la UPV/EHU con críticas a su falta de financiación

Inicia nuevo curso en la UPV/EHU con críticas a su falta de financiación

La Dirección de la Universidad del País Vasco también tiene su responsabilidad: en lugar de reivindicar su autonomía y las necesidades de la plantilla, acata dócilmente los recortes que Gobierno Vasco quiere imponer.

2022-09-14T11:04:41+00:0014 septiembre 2022|Reportajes|Sin comentarios

Por LAB Sindikatua

Hoy se ha realizado el acto de apertura del curso de la UPV/EHU en Bizkaia Aretoa de Bilbo y LAB se ha movilizado ante el mismo, para mostrar su rechazo a la precarización y discriminación de la plantilla de la universidad pública y reclamar financiación suficiente para la misma.

Estamos en el inicio de un nuevo curso en la UPV/EHU. En el acto inaugural del curso 2022/2023, como viene siendo habitual, tanto el Lehendakari Urkullu como la Rectora Ferreira destacarán las actuaciones propias en favor de la universidad pública, como si todo fuese maravilloso.

Pero, desgraciadamente, en relación a la UPV/EHU existen motivos para la preocupación. Las situaciones que venimos denunciando desde hace mucho, lamentablemente se mantienen en el tiempo. Por ejemplo, la inaceptable tasa de temporalidad existente, ya sea en el Personal de Administración y Servicios (PAS) (69%) o en el Personal Docente e Investigador (PDI) (58,6%).

Previsiblemente, en el acto se hará hincapié en las Ofertas Públicas de Empleo (OPE) del PAS que se convocarán en los próximos años, sin mencionar que la universidad pública no garantizará el acceso a las plazas de las personas que están actualmente en activo, con el consiguiente riesgo de que se queden sin empleo a causa de la insuficiente  plantilla del PAS de la universidad pública de la CAV (1.715 puestos de trabajo con el ratio PDI/PAS más alto (2,95) de las universidades públicas del Estado. Tampoco explicarán que el personal fijo que quiera promocionar tampoco tiene asegurado conseguirlo, debido a la oferta insuficiente que se va a realizar.

Por otro lado, de las y los 4.465 profesores-investigadores de la UPV/EHU, 955 tienen un contrato a tiempo parcial (21,4%) y son inaceptables las condiciones laborales que se dan en muchos casos: contratos basados en la precariedad, con salarios muy bajos (400-800 euros/mes) y sin que se les reconozca algunas de las funciones que realizan: preparación de clases, gestión, investigación, cursos de formación…

Los salarios del personal investigador predoctoral y postdoctoral siguen siendo muy reducidos, aunque han aumentado en el último año. El personal investigador predoctoral firma un contrato de exclusividad a cambio de un sueldo mensual de 1.100 euros. Nos hablan una y otra vez de la excelencia de la universidad, en gran medida basada en la investigación, pero las condiciones de trabajo para quienes se inician en la investigación son muy precarias. Y en lo que respecta al personal investigador postdoctoral nos encontramos con una situación similar, sobre todo en el caso del personal que trabaja en el extranjero.

Junto a lo anterior también debemos denunciar la discriminación que sufre el personal docente temporal, a quien se le niega el derecho a los sexenios vinculados a la investigación (y en muchos casos también a los quinquenios vinculados a la docencia). Mientras tanto, lo que parece imposible en la UPV/EHU se ha conseguido ya en la Universidad Pública de Navarra, tras la firma de una adenda con la ANECA, de tal forma que este personal tiene derecho a solicitar que se le reconozca y, en su caso, se le remunere los sexenios de investigación. En la UPV/EHU el equipo rectoral sigue vulnerando este derecho del personal.

Detrás de todos estos problemas existen responsables: las y los dirigentes de las instituciones públicas por no modificar las normativas en vigor y, además, por no dotar a la universidad pública de los recursos económicos que necesita. El Gobierno Vasco, representado en el acto por una amplia delegación, tiene especial responsabilidad en la insuficiente plantilla del PAS de la que se dota a la UPV/EHU, en los bajos salarios de gran parte del personal eventual así como en las condiciones cada vez más precarias que sufre muchas y muchos trabajadores. Todo esto mientras el Gobierno pone todas las facilidades a las universidades privadas elitistas.

La dirección de la UPV/EHU también tiene su responsabilidad: en lugar de reivindicar la autonomía universitaria y las necesidades de la plantilla de la UPV/EHU y solicitar recursos económicos suficientes, acata dócilmente las medidas que Gobierno Vasco quiere imponer a la universidad pública. En este sentido, LAB se mantendrá firme en sus reivindicaciones para que, subsanadas las carencias mencionadas, la UPV/EHU pueda desarrollar de forma adecuada su labor al servicio de la sociedad vasca.

Bilboko Bizkaia Aretoan egin da EHUren ikasturte hasierako ekitaldia eta bertan, mobilizazioa egin du LABek, EHUko langileen prekarizazio eta diskriminazioari ezetz eta unibertsitate publikoarentzat finantziazio nahikoa eskatzeko.

Ikasturte berri baten hasieran gauden honetan zaharrak berri EHUn. 2022/2023 ikasturtearen zabaltze ekitaldian, ohi bezala, bai Urkullu Lehendakariak eta bai Ferreira Errektoreak, norberak unibertsitate publikoaren alde egindakoak azpimarratuko ditu, dena ondo bidean dagoelakoan edo.

Baina, zoritxarrez, EHUren egoeran dena ez da urre, eta aspaldian salatzen ari garen egoerak bere horretan mantentzen dira. Esaterako, dagoen behin-behinekotasun tasa onartezina, izan Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren (AZP) arloan (%69) edo Irakasle eta Ikertzaileen (IRI) eremuan (%58,6).

Ziurrenik ere, ekitaldian datozen urteetan deituko diren AZPkoen Enplegu Publikoaren Eskaintzak (EPE) azpimarratuko dituzte, unibertsitate publikoak egun lanean ari diren hainbat  AZPk plaza eskuratuko dutenik ez duela bermatuko adierazi gabe utziz eta, ondorioz, lanik gabe geratzeko arriskua dutela, EAEko unibertsitate publikoaren AZPko plantilla eskasaren ondorioz (1.715 lanpostu, Estatuko unibertsitate publikoen artean IRI/AZP ratio altuena duena: 2,95). Ez dute azalduko ezta ere promozionatu nahi duten langile finkoek hori lortzea ziurtatuta ez dutenik, egingo den eskaintza eskasaren ondorioz.

Gaur egun EHUn dauden 4.465  irakasle-ikertzailetatik 955ek lanaldi partzialeko kontratua dute (%21,4ak) eta onartezinak dira irakasle-ikertzaile hauetako askoren kasuan dauden lan-baldintzak, prekarizazioan oinarrituta, soldata oso baxuekin (400-800 euro hileko) eta egiten dituzten eginkizun batzuk kontuan hartu gabe: klaseen prestakuntza, kudeaketa, ikerketa, formazio-ikastaroak… Lanaldi partzialeko soldatak duindu egin behar dira (kantitatea nahiz egokitasuna aztertuz). Horretarako 41/2008 Dekretua aldatzea ezinbestekoa da, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoena.

Doktoretza aurreko eta ondoko ikertzaileen soldatek ere guztiz murritzak izaten jarraitzen dute, nahiz eta azken urtean igo egin diren. Doktoretza aurreko kontratuak sinatzen dutenek esklusibotasun-kontratua sinatzen dute 1.100 euroko hileroko soldataren truke. Unibertsitatearen bikaintasuna behin eta berriro aipatzen digute, neurri handi batean ikerketan oinarrituta, baina ikerketa egiten hasten direnentzat lan-baldintzak oso prekarioak dira. Eta doktoretza ondoko ikertzaileei dagokienez, antzeko egoeran daude, batez ere, atzerrian daudenen kasuan.

Aurrekoarekin batera aldi baterako irakasleek jasaten duten diskriminazioa ere salatu behar dugu, ikerketari lotutako seiurtekoak jasotzeko eskubidea ukatzen baitzaie (eta horietako askori irakaskuntza bosturtekoak ere). Bitartean, ustez EHUn ezinezkoa dena Nafarroako Unibertsitate Publikoan lortu da dagoeneko, ANECArekin adenda bat sinatuta irakasle hauek seiurtekoak eskatu ahal izateko. EHUn langile askoren eskubide hau urratzen jarraitzen du zuzendaritza taldeak.

Aipatutako arazo guzti horietan arduradun argiak daude: erakunde publikoetako buruak, ezarritako araudiak ez aldatzeagatik eta, bide batez, unibertsitate publikoak behar dituen baliabide ekonomikoez ez hornitzeagatik. Ekitaldian ordezkaritza zabalarekin ordezkatuta  dagoen Eusko Jaurlaritzak ardura berezia du EHUk duen AZPko plantilla eskasaren aferan, soldata oso baxuak kobratzen dituzten aldi baterako langileengan, langileen arteko diskriminazioetan zein lan baldintza gero eta kaskarragoak dituzten langileengan. Hau guztia unibertsitate pribatu elitistei Jaurlaritzaren aldetik erraztasun guztiak jartzen zaizkien bitartean.

EHUko zuzendaritzak ere badu bere erantzukizuna: unibertsitatearen autonomia eta EHUko plantillaren beharrak eta baliabide ekonomiko nahikoak aldarrikatu ordez, men egiten baitie Eusko Jaurlaritzak EHUri inposatu nahi dizkion neurriei. Bide horretan LAB sindikatuak tinko mantenduko ditu bere aldarrikapenak, aipatutako gabeziak konponduta, EHUk euskal gizartearen zerbitzuan lana modu egokian egin ahal izan dezan.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín