Reportajes

/, Derechos Humanos, Derechos laborales, Euskal Herria, Pobreza, Vivienda/Exigen políticas públicas al servicio de la mayoría social para detener la precariedad que está inundando Bilbao

Exigen políticas públicas al servicio de la mayoría social para detener la precariedad que está inundando Bilbao

La Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria asegura que es primordial que movimientos sociales y sindicales se unan para profundizar en el camino y exigir que se pongan por delante las políticas públicas.

2020-12-01T18:25:45+00:001 diciembre 2020|Bilbao, Derechos Humanos, Derechos laborales, Euskal Herria, Pobreza, Vivienda|Comentarios desactivados en Exigen políticas públicas al servicio de la mayoría social para detener la precariedad que está inundando Bilbao

Por: Laura Fontalba

Integrantes de la Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria se han concentrado ante el Ayuntamiento de Bilbao para exigir «políticas públicas al servicio de la mayoría social». Han destacado las consecuencias que ha generado la pandemia de Covid-19 y las medidas tomadas al respecto, que han dejado al descubierto las carencias del sistema económico actual.

Desde la Carta han denunciado que los empleos que están surgiendo en torno a los nuevos modelos de producción de la ciudad están marcados por la precariedad; como por ejemplo, la Torre de Bizkaia o el proyecto de la isla de Deusto, cuyo objetivo es, únicamente, favorecer a las grandes empresas trasnacionales. Además, han asegurado que el sistema de protección social está dejando a un lado a todas aquella personas que quedan fuera de estos trabajos precarios. De hecho, los datos de pobreza, medidos por el último estudio de Pobreza y Desigualdad Social, dejan a la vista que ha aumentado desde la crisis del 2008. «La Renta de Garantía Social (RGI) y las Ayudas de Emergencia Social (AES) no son suficiente ni aunque se aumente la partida destinada a estas», han advertido.

Desde el inicio del confinamiento, los Servicios Sociales del Ayuntamiento contaron a 340 personas sin hogar en Bilbao, y la cifra ha aumentado desde entonces. Todo en consecuencia de la crisis social y económica. Una vez más, se han reafirmado en que los Servicios Públicos no son suficiente. Además, han puesto sobre la mesa la diferencia en la esperanza de vida entre barrios de la ciudad, que se distinguen por el nivel de vida de quienes los habitan, también es una alarma ante estas carencias. En el barrio de Abando, la esperanza de vida está en los 83 años; mientras que en el Casco Viejo, se reduce a los 79 años.

En último lugar, en cuanto a la enseñanza, también han resaltado las carencias generadas por la dejadez en infraestructuras y otros aspectos que afectan a colegios públicos o la falta del euskera en los barrios.

Los integrantes han manifestado que es primordial que movimientos sociales y sindicales se unan para profundizar en el camino y exigir que se pongan por delante las políticas públicas, para así terminar con la precariedad, hacer frente al problema de viviendas, repartir riquezas, asegurar los derechos de todas las personas y asegurar los servicios públicos.

Finalmente, han propuesto medidas para conseguir los objetivos planteados: aumentar los gastos y la inversión en presupuestos, reforzar el servicio social de protección de Bilbao, impulsar la petición del movimiento feminista de poner en marcha una Casa de las Mujeres, reforzar los parques de viviendas municipales; dejar a un lado las inversiones a grandes proyectos y empresas, para emplear ese dinero en generar puestos de empleo de calidad; y crear nuevas medidas para pequeños autónomos.

Mobilizazioa egin dugu Bilboko Udaletxearen aurrean aurrekontu sozialak eskatzeko

Pandemiaren testuinguruak agerian utzi ditu egungo sistema ekonomikoaren gabeziak, bai eta euskal erakundeek gehiengo sozialarentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko duten borondate eza ere. Ildo horretan, Bilbo ez da salbuespena, guztiz kontrakoa baizik; gure hirian prekarietatea, pobrezia eta gizarte-bazterketa nabarmen areagotzen ari direla ikusten dugu. COVID-19ak are gehiago larriagotu ditu egoera horiek, eta Bilbo osasun- eta ekonomia-krisiak gehien koipatu duen Euskal Herriko udalerrietako bat da.

Hiriko ekoizpen-ereduaren garapenak eta eredu horren inguruan sortzen ari diren enplegu berriek prekarietatera kondenatzen dituzte Bilboko langileak. Horren adibide dira Bizkaia Dorrearen edo Deustuko Erribera uhartearen proiektuak, horien helburu bakarra da enpresa transnazional handiei mesede egitea eta etekin ekonomikoak guztien ongizatearen gainetik nazioartekotzea. Hori guztia zelofan berde eta jasangarri batez estalita dago, baina ez da hala, eta Aldundiak Supersur delakoaren 2. fasearekin edo AHTa Abandon sartzearekin egindako garapen sutsuan ikus daiteke. Kolore berde horrek, ordea, ez du eraginik mugikortasun-eredu berriak garatzeko orduan, ez eta espazio publikoaren erabilera aldatzeko orduan ere, atsegina den eta gozatzea merezi duen hiri bat diseinatzeko. Eredu ekonomikoaren ustezko orientazio berriaren aurpegia garbitzeak ez du balio nagusi den logika ezkutatzeko: hiria ustiatzea betikoen mesedetan.

Lan prekario horretatik kanpo geratzen den jende askori (gaur egun 27.000 pertsona daude langabezian) gizarte-babeseko sistemak ez dio erantzuten (egoera horretan bizi diren biztanleen % 30a, 2018ko azken Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunen Inkestaren arabera). Pobreziari buruzko datuek nabarmen egin dute gora 2008ko krisiaz geroztik, eta azken urteetako mailarik altuenetan daude. DSBEa eta Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak ez dira gai izan herritarrak pobrezia-egoeratik ateratzeko; Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak kasua bereziki lazgarria da; izan ere, nahiz eta horietara bideratutako partida handitu, ez dira eskubide subjektibo bat biztanleentzat. Gehien kaltetutako kolektiboetako bat biztanleria migratua eta arrazakeria pairatzen duten pertsonak dira: bereziki pobreziaren eta prekarietatearen aurrean ahultasun-egoeran daude, eta askotan polizia-sistemaren biktimak dira.

Etxebizitza duin baten beharrari lotutako bizitegi-larrialdia, aldi berean, gure hirian errealitate larria da. Udaleko gizarte-zerbitzuek etxerik gabeko 340 pertsona detektatu zituzten lehen konfinamenduaren hasieran, eta kopuru hori handitu egin da azken hilabeteetan. Gainera, horri guztiari krisi sozial eta ekonomikoaren ondorioz gertatzen ari den etxegabetze-olatua gehitu behar zaio. Udalaren arduragabekeria nabarmena da; izan ere, urte hauetan egin duen gauza bakarra udal-etxebizitzen parke publikoa hustea izan da, eta horrela, egoera horiei aurre egiteko tresna bat xahutu.

Enpleguaz eta etxebizitzaz harago, gure udalak kudeatzen dituen gizarte-zerbitzuak ez dira nahikoak, argi eta garbi, bai bertako langileek pairatzen duten prekarietateagatik, bai zerbitzuaren estaldura eskasagatik. Horren adibide dira Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak eta zaintzan funtsezkoak diren beste kolektibo batzuk.

Auzoen arteko aldeak ere nabarmen eragiten du zerbitzu publikoetan. Osasun publikoaren kasuan, paradigmatikoa da erdigunearen eta auzo garaien arteko bizi-itxaropenaren aldea. Esate baterako, Abandon bizi-itxaropena 83 urtekoa da, Bilbo Zaharrean edo Otxarkoagan, aldiz, 79 urtekoa; gizonen kasuan, aldea 6 urtekoa da. Hori are larriagoa da mundu-mailako pandemiaren testuinguru batean, non auzo garaietako lehen mailako arreta-zentroak gainezka egin duten eta osasun-sistema publikoaren josturak agerian jarri diren.

Hezkuntzaren kasuan, zentro pribatu-itunduak baliabidez hornitzeko politika Bilboko Udalaren berezko kontu bat da, eta gizarte-bazterketako politikak elikatzen ditu. Auzo batzuetan nabarmena da azpiegiturak eta beste behar asko alde batera utzi izana, hala nola auzokoen euskalduntzea.

Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da gai horiek mahai gainean jartzea eta gure hiriko mugimendu sozial eta sindikal guztien artean partekatutako bidean sakontzea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Bilboko batzarreko kideok uste dugu funtsezkoa dela gehiengo sozialaren zerbitzura dauden politika publikoak planteatzea, honaino ekarri gaituzten neurrien aurka. Pandemia bezain kaltegarria (edo are kaltegarriagoa) da gobernatzen gaituen eta eskubiderik gabe uzten gaituen eredu ekonomikoa. Horregatik guztiagatik, planteatzen dugu gure hiriko aurrekontuak eta politika publiko guztiak oinarrizko printzipio hauetatik eraiki behar direla: prekarietatearekin amaitzea, etxebizitzaren arazoari aurre egitea, aberastasuna banatzea, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzea, jatorria edozein dela ere, eta zerbitzu publikoak garatzea. Zentzu horretan, ez da ulertzen zergatik Bilboko Udalak ez duen inbertsio publikoak egiteko erabiltzen egonkortasunaren, zorraren eta gastu-arauen helburuak eteteak ematen dion tarte guztia.

Horregatik, Udalak aurkeztutako aurrekontuaren aurrean, honako neurri hauek proposatzen ditugu:

– Aurrekontuaren gastua eta inbertsioa nabarmen handitzea. % 1,6 ez da nahikoa.

– Bilboko gizarte-babeseko sistema indartzea. Pobrezia nabarmen areagotzen ari den testuinguru honetan, ez da ulergarria, ezta justifikagarria ere, ahultasun-egoeran dauden biztanleen eskubideak bermatzearen aldeko apustu irmoa ez egitea. Horregatik, honako hau planteatzen dugu:

o Gizarte-ekintzan gastua indartzea.

o Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eskubide subjektibo bihurtzea eta horien zenbatekoa nabarmen handitzea. Murrizketa nabarmena dago aurtengo aurrekontu-partidan.

o Oinarrizko gizarte-zerbitzuak indartzea. Gaur egun, argi eta garbi, ez dira nahikoak pobrezia-egoeran dauden biztanle guztiei erantzuteko.

– Mugimendu feministaren eskaera historikoari erantzutea: Emakumeen Etxea berehala abian jartzea.

– Apustu irmoa egitea udal-etxebizitzen parke publikoa indartzeko eta bizitegi-larrialdian dauden pertsonentzako etxebizitzen kopurua nabarmen handitzeko.

– Ekitaldi handietako inbertsioak eta enpresen nazioartekotzea bertan behera uztea (Bizkaia Dorrea, adibidez). Diru hori kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko erabili behar da, eta aurkeztutako Enplegu Planak ez du hori bermatzen.

– Neurri bereziak saltoki txikientzat eta ostalaritzako autonomoentzat. Neurri horiek ezin dira soilik kontsumo-bonuetatik pasa; beharrezkoa da hurbileko ekoizpen-eredu baten alde egitea, auzoetan autozentratua.

Ondasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu! Lehenik bizitza!

Suscríbete a nuestro Boletín