Reportajes

/, Sindicalismo, Vivienda/Decreto antidesahucios: “¿Medidas para salvar a la clase trabajadora o para reactivar la especulación?”

Decreto antidesahucios: “¿Medidas para salvar a la clase trabajadora o para reactivar la especulación?”

“Lo que se vende como un plan revolucionario en materia de vivienda, en realidad no es más que un plan de rescate para el sector inmobiliario y de la construcción”.

2021-02-24T17:08:53+00:0024 febrero 2021|Desahucios, Sindicalismo, Vivienda|Sin comentarios

Sindicatos de Vivienda de diferentes pueblos y barrios de Bizkaia como Alogerekoak Extebizitza Sindikatua, AZET Extebizitza Sindikatua, BATU Elkarguntza Sarea, Galdakaoko Etxebizitza Sarea y Zornotza Harrera Herria, nos comparten una reflexión colectiva en torno al recientemente aprobado Decreto contra los desahucios y la problemática de la vivienda:

A finales de diciembre del año pasado se aprobó en el Estado Español el conocido como “decreto antidesahucios”, anunciado abombo y platillo como una medida de salvación para la clase trabajadora. Sin embargo, analizándolo con calma, y como suele ocurrir en estos casos, vemos que no es oro todo lo que reluce. La intención de este texto no es la de analizar punto por punto cada de norma del decreto, puesto que, desde diferentes agentes sociales, ya se han puesto sobre la mesa diversas críticas: desde la ambigüedad en la redacción de diferentes puntos (por ejemplo respecto a los criterios de vulnerabilidad, propiedad pública u okupación) a su carácter de parche corto-placista -que suspende temporalmente algunos desahucios, pero no propone ninguna medida concreta para hacer frente a la situación de pauperización que estamos viviendo respecto a la vivienda-. Por contra, y puesto que se trata de un decreto que no propone soluciones, sino que simplemente aplaza el problema, sí pretendemos remarcar aquí cuáles son las medidas que encontramos más preocupantes y por qué creemos que son un motivo más para mantener activa la lucha por la vivienda en nuestros barrios y pueblos.

Entre las medidas concretas del decreto, resultan especialmente preocupantes las compensaciones a propietarios -compensaciones a pequeños y grandes tenedores, sean estos personas físicas o personas jurídicas (es decir, empresas, bancos y fondos buitres)-. En el decreto está previsto que, en caso de suspensión de un desahucio, se compense con fondos públicos las “pérdidas” de los propietarios, pagándoles un alquiler a precio de mercado. Es decir, en realidad esta medida, disfrazada de ayuda a las inquilinas que no pueden pagar, es un traspase de dinero público a manos privadas. Una vez más, nos encontramos ante el clásico mecanismo de socialización de las pérdidas y privatización de los beneficios.

Diferentes agentes políticos y sociales ya han denunciado esta medida, pero el detalle más interesante, y del que se habla poco, es de dónde saldrá este dinero público: del Plan de Vivienda previsto por los últimos Presupuestos Generales del Estado. En materia de vivienda, dichos presupuestos prevén una gran inversión material en el sector por medio de la rehabilitación y de la construcción de 20.000 viviendas nuevas (el llamado Plan 20.000). El principal problema de este plan es que sus cimientos se fundamentan en lo que eufemísticamente se suele conocer como “colaboración público-privada”, y que, en la práctica, quiere decir financiación pública y ejecución (y beneficio) privada. Por un lado, el presupuesto cubrirá la rehabilitación de edificios privados -para que se conviertan en eficientes a nivel energético-, cosa que seguramente hará subir su precio de mercado; por otro lado, el Plan 20.000 prevé que el Estado ofrezca suelo público gratuito y avale la financiación para la construcción de20.000 viviendas. De dichas construcciones se harían cargo constructoras y promotoras privadas, y estas últimas se comprometerían a gestionar el alquiler de las viviendas a precios reducidos durante los primeros 75 años, sacando, aún así, beneficio de ellas.

Es decir, lo que se vende como un plan revolucionario en materia de vivienda, como un plan diseñado para responder al problema de las clases populares para acceder a una vivienda digna, en realidad no es más que un plan de rescate para el sector inmobiliario y de la construcción. Si además a este plan de rescate le sumamos las compensaciones a bancos, empresas y fondos buitres previstas por el nuevo “decreto antidesahucios”, podemos entender en su totalidad la estrategia del gobierno respecto a la vivienda: reforzar la especulación inmobiliaria y defender a la gran propiedad de la burguesía.

Estamos viviendo un momento de crisis sistémica y de pauperización de la clase trabajadora, en el que el problema de la vivienda se está convirtiendo en una lucha cotidiana por la supervivencia de las desposeídas. Frente a esto, en lugar de apostar por desmercantilizar la vivienda e impulsar cambios radicales para que el acceso a esta sea universal para todas, con las últimas medidas -tanto con las estructurales (como los presupuestos sobre vivienda) como con las coyunturales (como el “decreto anti-desahucios”)-parece que el gobierno “progresista” está caminando en la dirección contraria: reforzar el sector de la construcción y el inmobiliario, responsables de la burbuja inmobiliaria y de la mercantilización de la vivienda, y ceder más poder económico y social a las clases propietarias.

Por tanto y frente a todo esto, renovamos nuestra apuesta por la lucha en los barrios y en los pueblos, conscientes de que el acceso a una vivienda digna no nos vendrá regalado desde ningún gobierno, ni desde ninguna institución, sino que es un derecho que tenemos que conquistar las desposeídas por nuestros propios medios, por medio de la solidaridad y la lucha de clases.

Etxegabetzeen aurkako dekretuaren eta etxebizitza arazoaren gaineko hausnarketak: langile klasea salbatzeko ala espekulazioa berraktibatzeko neurriak?

Iragan urteko abenduaren azkenetara onartu zen “etxegabetzeen aurkako dekretu” izenez ezagutzen dena Espainiako Estatuan, langile klasea salbatzeko neurria bailitzan emanez beronen berri, zalaparta handiz. Alabaina, patxadaz aztertuz gero, eta halakoetan gertatu ohi den legez, urrutiko intxaurra gerturatu eta lau. Testu honen asmoa ez da puntuz puntu aztertzea dekretuaren arau bakoitza, hainbat agente sozialek mahaigaineratu baitituzte dagoeneko askotariko kritikak: puntu askoren erredakzioaren gaineko anbiguotasunetik hasi (adibidez, zaurgarritasun kriterioei, jabetza publikoari edota okupazioari dagokionez), eta epe-laburrera begirako partxe izaeraraino -aldi batez bertan behera uzten ditu zenbait etxegabetze, baina ez du proposatzen inolako neurri zehatzik etxebizitzari dagokionez bizi dugun pobretze egoerari aurre egiteko-. Kontrara, aterabiderik proposatu ez eta sinpleki arazoa denboran atzeratzen duen dekretua denez, nahi dugu hemen azpimarratu zein diren kezkagarrienak iruditzen zaizkigun neurriak eta zergatik uste dugun arrazoi bat gehiago direla gure auzo eta herrietan etxebizitzaren aldeko borroka aktibo mantentzeko.

Dekretuaren neurrien artean, bereziki kezkagarriak dira etxejabeentzako konpentsazioak -etxejabe txikiei eta handiei, izan horiek pertsona fisikoak edo juridikoak (enpresa, banketxe eta funts putre, alegia)-. Dekretuan aurreikusten da etxegabetze bat bertan behera utziz gero, fondo publikoekin konpentsatuko direla etxejabeen “galerak”, horiei alokairua ordainduz merkatuko prezioan. Esan nahi da: neurri hori, ordaindu ezin duten maizterrentzako laguntza gisa mozorroturik, berez esku publikoetatik pribatuetara egiten den diru traspasea da. Beste behin ere, galeren sozializazioaren eta onuren pribatizazioaren mekanismo klasikoaren aurrean aurkitzen gara.

Agente politiko eta sozial hainbatek jada salatu dute neurri hori, baina xehetasun interesgarrienaz gutxi hitz egiten da, eta da nondik ateratzen den diru publiko hori: azken Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako Etxebizitza Planetik. Etxebizitza alorrean, aurrekontu horiek inbertsio material handia aurreikusten dute sektorean, etxebizitzen birgaitzeen eta 20.000 etxebizitza berriren eraikuntzarekin (Plan 20.000 deitua). Plan horren arazo nagusia da bere zimenduak oinarritzen direla leunki hitz eginez “kolaborazio publiko-pribatu” bezala ezagutzen den horretan, zeinak praktikan esan nahi duen finantziazioa izango dela publikoa eta egitea (eta irabaziak) pribatuak. Alde batetik, aurekontuak barne hartuko du eraikin pribatuen birgaitzea -energetikoki efiziente bilakatu daitezen-, eta horrek ziurrenik eragingo du beren merkatu-prezioa igotzea; bestalde, Plan 20.000-k aurreikusten du Estatuak doako lur publikoak eskainiko dituela eta abala emango diola 20.000 etxebizitzaren eraikuntzarako finantziazioari. Eraikuntza horietaz kargutuko liratezke enpresa eraikitzaileak eta sustatzaile pribatuak, eta azken horiek konpromisoa hartuko lukete etxebizitzen alokairuak kudeatzeko, prezio murriztuekin lehen 75 urteetan, eta hala ere irabaziak ateraz.

Krisi sistemiko eta langile klasearen txirotze momentuak ari gara bizitzen, eta etxebizitza arazoa biziraupenerako eHau da:etxebizitza alorrean plan iraultzaile gisa saltzen dena, ustez klase apalenek etxebizitza eskuratzeko daukaten arazoari erantzuteko diseinatua dagoena, egiatan higiezinen eta eraikuntzaren sektoreak erreskatatzeko plana besterik ez da. Are, erreskate plan horri gehitzen badizkiogu “etxegabetze dekretuak” aurreikusten dituen konpentsazioak banketxe, enpresa eta funts putreentzat, bere osotasunean ulertu dezakegu gobernuaren estrategia etxebizitzari dagokionez: higiezinen espekulazioa indartzea eta burgesiaren jabetza handia defendatzea guneroko borroka ari da bilakatzen desjabetuontzat.

Horren aurrean, etxebizitza desmerkantilizatzearen alde apustu egin eta etxebizitza eskubidea unibertsala izan dadin aldaketa erradikalak bultzatu ordez, azken neurriekin -bai estrukturalekin (etxebizitza aurrekontuak, adibidez) zein koiunturalekin (“etxegabetzeen aurkako dekretua”, kasu)- badirudi gobernu “progresista” kontrako norabidean ari dela: higiezinen burbuilaren eta bizitzaren merkantilizazioaren erantzule diren higiezinen eta eraikuntzaren sektoreak indartuz, eta jabeen klaseari botere ekonomiko eta sozial gehiago emanez.

Guzti honen aurrean, berresten gara herri eta auzoetako borroken aldeko apustuan, jakinik etxebizitza duin batera sarbidea ez digula oparituko ezein gobernuk, ezta inolako instituziok. Badakigu desjabetuok geure bitarteko propioekin konkistatu beharreko eskubidea dela, elkartasunaren eta klase borrokaten bitartez.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín