Reportajes

/, Bilbao, Feminismo, Igualdad, Reportajes/ITAIA aboga por acabar con la violencia machista a través de un proceso socialista

ITAIA aboga por acabar con la violencia machista a través de un proceso socialista

Este 25N, la organización socialista de mujeres “ITAIA”, marchó por las calles de Bilbao para manifestar que para acabar con la violencia estructural (machista), es imprescindible superar el modelo de relación burguesa, contraponiéndolo al modelo socialista.

2020-11-26T11:06:39+00:0026 noviembre 2020|25N, Bilbao, Feminismo, Igualdad, Reportajes|Sin comentarios

Bajo el lema Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu” (En contra de la violencia machista, organicemos las capacidades socialistas), Bilboko ITAIA ha realizado una manifestación desde la Plaza Zabalburu. Dicha manifestación se sitúa, como el resto de charlas ya realizadas en Bilbao, dentro de la campaña política que puso en marcha ITAIA a comienzos de noviembre.

ITAIA ha manifestado que las medidas políticas tomadas en torno a la Covid-19, lejos de ser neutras y garantizar la salud de la clase trabajadora, contienen un carácter autoritario. Aseguran que en este contexto de pandemia: “la crisis capitalista se ha visto acelerada trayendo consigo cambios culturales y económicos”. Cambios que consideran que han empeorado las condiciones de vida y trabajo de la clase trabajadora, además de eliminar los derechos políticos y civiles.

“Desde el momento que la organización de la sociedad y el ser de las trabajadoras está delimitado por el poder burgués, no existe ningún poder real del trabajador sobre su vida o sobre él mismo”; de ahí que ITAIA defina la violencia como “mecanismo de control que el capital tiene sobre la clase trabajadora”. El sistema capitalista, pues, mantiene relaciones de violencia per se, aunque la vivencia de aquellas no sea igual para toda la clase trabajadora.

En este contexto concreto, el colectivo ha explicado que la violencia ejercida en contra de las mujeres trabajadoras adopta la forma de violencia machista. Una violencia que, dentro de la violencia estructural, “resulta necesaria al enemigo para mantener y fortalecer el orden social capitalista; dado que, a través de la violencia machista la mujer es socializada como fuerza de trabajo devaluada y se le niega la capacidad política, asegurando el carácter de oprimida en la mujer trabajadora”.

Desde Bilboko ITAIA consideran que para acabar con la violencia estructural y, en concreto, la machista, es imprescindible superar el modelo de relación burguesa, contraponiéndole el modelo de relación socialista. De este modo, ITAIA subraya la necesidad de convertir a la mujer trabajadora en sujeto político militante. Para ello, por un lado, consideran que es indispensable desarrollar mecanismos políticos para hacer frente a cada caso cotidiano de violencia machista; y, por otro lado, identifican una urgencia en definir las funciones que la norma cultural cumple, para así acabar con ella. ITAIA apuesta por alimentar el proceso socialista, puesto que es la única garantía, también, a la hora de luchar por «las mismas condiciones de vida para todos».

BIZITZA BIOLENTOEN AURREAN, GAITASUN SOZIALISTAK ANTOLATU!

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, ITAIAren izenean biolentzia matxistaren gaineko gure analisi politikoa argitaratu nahi izan dugu. Aurtengoan, ezinbestekoa izan dugu pandemiaren testuingurua erabat baldintzatu duen egoera ekonomiko eta politikoa kontuan hartzea. Beraz, beharrezkoa iruditzen zaigu indarkeriak sistema kapitalistan betetzen duen funtzioa analizatzeaz gain, gaur gaurkoz zein forma hartzen dituen ere identifikatzea.

Koronabirusaren osteko aldaketa kultural eta ekonomikoak izugarriak ari dira izaten. Gizartean eragin dituen galerak, aldaketa koiunturalak izatetik urrun, ondorio sakon eta zorrotzak dira. Covid-19aren ondorioz jasaten ari garen berrantolatze ekonomikoa, eskubide urraketak, kontrol poliziala, biolentziaren gorakada… atzera bueltarik gabekoak izango dira. Kapitala pandemiaren testuingurua orokorki gizartea eta konkretuki lan-harremanak berrantolatzeko erabiltzen ari da, botere burgesa mantentzen dela bermatzeko helburuarekin. Pandemiak berak bizkortu duen krisialdi ekonomikoaren ondorioz, emakume langileon lan- eta bizi-baldintzak nabarmen ari dira okertzen; horien adibide dira lan-kaleratzeak, itxialdien eta zerbitzu publikoek dituzten muga ekonomikoen ondorioz emakumeoi etxeko lanen karga bikoiztea, edota indarkeria matxisten testuinguruak errazten eta ezkutatzen dituen neurri politikoen gorakada.

Biolentziaren auziari jarraituz, testuinguru honetan –datu ofizialek bestelako errealitate bat erakutsi nahi diguten arren1– eraso matxistak forma agerikoan ari dira egiten gora, alde batetik krisialdiak berarekin dakarren langile-kapa zabalen proletarizazioak –ezegonkortasun ekonomiko zein soziala– indarkeria testuinguruak areagotuko dituelako eta bestetik, itxialdiak eta isolamendu soziala bezalako neurri politikoek indarkeria gauzatzeko testuinguruak erraztu eta indartzen dituztelako. Gizon langileak, beraz, emakumearekiko dominazioa gauzatzen jarraitu(ko) du biolentziaren bidez, eta horrek emakumea sozialki gero eta baztertuago eta zapalduago izatea eragiten du. Ordea, indarkeria matxistaren gorakada ezin dugu modu isolatuan ulertu. Izan ere, gizartearen beraren berrantolaketa ekonomiko eta kulturala gauzatzen ari den momentu honetan, indarkeria matxista normalizatzen ari da. Eta beraz, indarkeria matxista borrokatu ahal izateko biolentziak hartu dituen forma berriak identifikatzea eta horien aurreko irakurketa egokia egitea dagokigu.

1. SISTEMA KAPITALISTAREN EZKUTUKO BIOLENTZIA:

Kapitalak langile-klasea hainbat biolentzia formaren bitartez kontrolatzen du, zeinak langileok are otzanago eta azpiratuago bihurtzen baikaituzte. Biolentzia begien bistakoa izan daiteke –torturak, kolpeak, atxiloketak, isunak… –, eta horien bitartez, gizartean beldurra nagusitzea eta desartikulazio politikoa sortzea bermatuko luke. Sistema kapitalistari, ordea, berezkoa zaio biolentzia, nahiz eta biolentzia bera gure baitan hain normalizatua egoteak ikusezin bihurtzen duen. Gizartearen antolaketa eta langileon izatea bera botere burgesak definitzen dituen neurrian, langileak ez du bere bizitzaren gaineko kontrolik, eta guk hori biolentzia bezala definitzen dugu: egunero beste batentzat lan egin behar izatea zortzi orduz edo gehiagoz, pertsonak merkantilizatzea –deshumanizazioa–, gure izatearen gaineko erabakimenik ez izatea, etxea edo lana galtzearen beldur bizitzea, etab. biolentzia da, langileon eguneroko ogia. Beraz, interes kontrajarriak dituzten bi klasetan banatutako gizartean, klase desjabetua kontrolatzeko oinarrizko forma da biolentzia.

Pandemiaren eraginpean indartzen ari den krisialdiak ezegonkortasun ekonomiko zein politikoa dakar berarekin. Langileon bizi baldintzak kaskartzea eta eskubideen galera modu nabarmenean gertatzen ari da, hala nola etxegabetzeetan, lan-kaleratze masiboetan, osasun-arreta jasotzeko eskubidea kentzean, kalitatezko hezkuntza jasotzeko muga gogorrak jartzean, etab. Aldakortasun garai hauetan biolentzia areagotu egiten da eta estatuak bere indar errepresibo zein judizialak gogortu behar ditu, ustezko egonkortasunari eusteko, eta langileria geldiarazteko.

Biolentzia langile orok jasaten badu ere –gure bizitzen gaineko kontrola kentzen diguten neurrian– subjektu zapaldu bakoitzak forma ezberdinetan pairatzen dugu: ez du biolentzia bera jasaten gazte batek, emakume batek edo atzerritar batek, eta beraz eta gurera itzulita, guri emakume langileak biolentzia zein formatan jasaten duen definitzea dagokigu. Egiturazko biolentziaren baitan, emakume langileon aurkako biolentziak forma zehatza hartzen du: biolentzia matxista. Kapitalarentzako bitarteko ezinbestekoa da biolentzia matxista, emakumea subjektu ekonomiko debaluatu izateko eta hori gizartean norma kultural bilakatzeko mekanismoa baita. Horrela, emakumearen zapaldu izaera bermatzea lortzen du, eta momentu bakoitzean interesatzen zaion irudi femeninoa sortzen du.

2. EMAKUME LANGILEON ZAPALKUNTZA ETA BIOLENTZIA MATXISTA

Kapitalak, beraz, emakume langileon zapalkuntza gaurko behar ekonomiko kapitalistetara egokitzen du, eta horrela, ahalik eta irabazi ekonomiko handiagoak lortzeko, emakume langilea subjektu debaluatu gisa egonkortzen du. Behin baino gehiagotan azaldu izan dugun moduan, emakume langilearen zapalkuntza sistema kapitalistan dominazio burgesera azpiratua dago, hau da, kapitalaren oinarri den aberastasun-metaketa mugagabera subordinatua dago. Horrek langileriaren esplotazioa du oinarrian. Aldiz, ezin ahaztu genezake lan-banaketa soziala aurretiazko baldintza batzuen gainean eraikia dagoela, eta ondorioz, kapitalak beste dominazio forma batzuk bereganatu dituela helburu hori ahalik eta maila handienean gauzatu dezan. Hain justu, horri erantzuten dio sistema kapitalistan sozialki normalizaturiko subjektu azpiratuen existentziak. Kasu honetan emakume langilearen zapalkuntza aztertuko dugu.

Alde batetik, emakume langilearen zapalkuntzaren oinarrian ageri den familiak berak, eta emakumeak bertan bete izan duen eta betetzen duen funtzioak emakumea ekoizpen sozialean modu tendentzialean txertatzea eragin du. Bestela esanda, kapitalismoaren hastapenetan emakumea ekoizpen sozialetik “kanpo”2 geratu bazen ere, haren garapenak emakumea lan munduan txertatu du, baina familian betetzen zituen funtzioak gainditu gabe. Kapitalaren kontraesan garbia da hori, eta ageriko ondorioak ditu: emakumea, lan munduan txertatu da, baina etxe-giroan gauzatu beharreko lan-karga ere bere gain jausten da oraindik. Beraz, emakume langilea lan-harreman prekarioenetan txertatu da, lan partzialetan, behin-behineko kontratuekin edo langabezian eta instituzio burgesekiko dependentzia ekonomikoan. Eta gainera, etxe-giroko funtzioak betetzen jarraitu behar du, zeinak isolamendu sozial eta politikora kondenatzen baitu.
Biolentzia matxista beraz, etsaiaren boterea mantentzeko biolentzia sistematikoa da, emakume langilearen lan-indarra debaluatua mantentzen du eta bera kulturalki zapaldua eta politikoki menperatutako subjektu moduan. Horregatik, kapital-metaketa maila handienean gauzatzeko mekanismo ideologiko gisa ulertzen dugu guk. Biolentzia matxista hau eguneroko bizitzan forma anitzetan atzeman genezake: aitortza politiko eza, zapalkuntza juridiko-kulturala, biolentzia maskulinoak eragindako isolamendua, kontrola, tratu txarrak, eraso sexualak, biolentzia fisikoa, psikologikoa…
Hori ahalbidetzeko kapitalak bere bitarteko politikoak jartzen ditu martxan emakumearen subjektu zapaldu izaera etengabe erreproduzitu dadin. Horrela, estatu aparatu eta bestelako mekanismoen bitartez lortzen du ideologia matxista norma kultural bilakatzea, eta horien artean koka ditzakegu ondorengo adibideak:
– Sistema judizialen bitartez, emakumeon aurkako erasoak inpunitate osoz gauzatzea lortzen dute. Ez dago inongo aurrekari instituzional- politikorik eraso matxistak geldiaraztea ekarri duenik. Horren adibide argia dugu aurreko astean atera zen albistea: “mozkortuta egotea salbuesle gisa hartu du Nafarroako Auzitegiak bortxaketa kasu batean”. Beraz, edozein aitzakia da zilegi eraso bat gauzatzeko, emakume bat behin eta berriz zapaltzeko. Sistema judizialen indarkeria matxistaren aurrean hartzen duten erabakien gogortasuna edo arintasuna momentuko testuinguru sozial politikoaren araberakoa izango da. Tokiaren eta momentuaren arabera hartutako erabakiak izango dira, eta inoiz ez dira egongo erasotua izan den emakumearen mesedetara.

– Komunikabideek zenbait bitarteko tekniko-politiko jartzen dituzte martxan ideologia matxistaren garapena sustatzeko. Alde batetik, iruditeria femeninoa indartzen dute: janzteko modua, gorputz estiloa, eta bizi ohituren eta bestelako fenomeno batzuen islapena gauzatzen du. Kapitalari momentu bakoitzean interesatzen zaion emakume irudia sortzeko baliatzen dute: garai batean “ama perfektuaren” irudia erreproduzitu behar zuen eta gaur egun emakume independente eta modernoen irudiak sozializatuz dabiltza. Eta bestetik, albisteak manipulatzen dituzte; momentu bakoitzean estatuarentzat beharrezkoak diren albisteak egiten dituzte publiko, eta horretarako, albisteok haiei interesatzen zaien bezala kontatzen dituzte: indarkeria matxista kasu baten epaiketan zabaldu nahi den ikuspegia helarazten dute, lanean borrokan dabiltzan garbitzaileen mezuak isilarazten dituzte, pandemia garaian emakume langileen errealitatea etengabe ezkutatzen dute, etab.

– Hezkuntza-sistemak –beraz ikasketa zentroek– etorkizuneko langileak erreproduzitzearen funtzioa betetzen du. Hori horrela izanik, etorkizunean beharrezkoak izango diren langileen izaera eta nolakotasuna definituz, geroko agertokirako prestatzen dituzte ikasleak; horren adibideak dira irakasleen jarrera autoritarioak, gelan egoteko moduak, transmititzen diren edukiak, ikasleen artean sustatzen diren harremanak, etab. Garai batean horren adibide nabarmena zen neskek eta mutilek ez zutela hezkuntza bera jasotzen (zuzenean eduki ezberdina jasotzen zuten). Egun, neska eta mutilen aurrean hartzen diren erabakietan ageriko bereizketarik ez badago ere, argi dago neska eta mutilen bereizketa sozialerako lehen urratsak hezkuntzan ematen direla. Horren adibide izan daitezke hezkidetza programak, zeinak, ideologia matxistari aurre egiteko bitarteko materialak jartzetik urrun, arazoen gaineko azaleko irtenbideak emateko funtzioa baitute.

– Sexu-merkatuak erantzukizun zuzena du indarkeria matxistaren normalizazioan eta horren erantzule nagusiak kapitala eta bere estatu aparatuak dira. Sexu-indarkeria gizakiak jasaten duen indarkeria bortitzenetakoa izateak eta horrek genero-kutsu nabarmena izateak zerikusia du gizarte honen sorrerarekin. Kapitalismoa aurretiko forma sozialen gainean eraiki zen; kapitalak errotik aldatu zituen aurreko harreman sozialak, baina, aldi berean, indartu egin zituen horietako batzuk. Bertan sar genezake emakumearen sexualizazioa bera, hain zuzen, kapitalak irabazi handiagoak lortu ahal izateko eta ideologia matxista bera sozializatzeko duen instituzio garrantzitsuenetakoa. Gorputzen merkantilizazioak, eta zehatzago, emakumeon sexuaren merkantilizazioak, ondorio gordinak eragiten ditu emakumeonganako biolentzian. Sexuaren merkantilizazioak pertsonak eta gorputzak objektu bilakatzen ditu, ezertarako gai ez diren objektu zaurgarri. Ordena kapitalistan dena eros eta sal daiteke: pertsonak eta objektuak baliokide bihurtzen gaitu. Gizarte honetan, arropa eros dezakezun neurri berean kontsumitu dezakezu zu baino ahulagoa den baten gorputza. Esan dezakegu diruaren truke eraso eta biolentzia guztiak ezkutatzen dituela kapitalak, eta horrek eguneroko bizitzan jasaten dugun indarkeria oro zilegiztatzen eta normalizatzen duela. Beraz, kapitalak eta estatuak, prostituzioa bezalako instituzioen bitartez, eraso matxista oro zilegiztatzen dute: emakumearen gorputza kontsumitzea norma kultural matxistaren parte bihurtzen dute.

Horiek eta gehiago dira ideologia matxista zabaltzeko eta emakumearen figura zapaldua iraunarazteko kapitalak bere kontrolpean dituen aparatuak. Bitarteko instituzional burgesen bitartez, emakume langileok jasaten ditugun eguneroko indarkeria kasu guztiak zilegiztatzea lortzen du, eta beraz, kapitalak emakume langileon lan-indarrarekin eta biziarekin nahi duena egiteko legitimitatea lortzen du; horrek behin eta berriz erreproduzitzen ditu indarkerian oinarrituriko harremanak.

Hala ere, biolentzia matxista eguneroko ogia da emakumeontzat. Emakume langilea bere etxean ere bada jipoitua, kalean deseroso ibiltzera kondenatua dago, talde handian isilarazi eta ezkutatu egiten dute, eta horrelako beste mila adibide aurki ditzakegu emakumeok gure egunerokoan jasan behar izaten ditugun biolentzia matxista kasuak adierazteko. Biolentzia matxista kasu asko eta askotan gizon langileek gauzatzen dituzte; senar autoritarioek, laneko enkargatu edo nagusiek edo bortxatzaileek, besteak beste. Beraz, esan dezakegu figura diziplinarioek (emakume langilearen aurkako biolentzia matxista gauzatzen duen langile-klaseko kideek), emakume langileon zapalkuntza eta menderakuntzarako funtzio zuzena betetzen dutela; etsaiarekin kolaboratuz, etsaiaren boterea indartzen dute. Horrekin adierazi nahi dugu, indarkeria matxista, ausazkoa izatetik urrun, interes ekonomiko politikoei azpiraturiko biolentzia-forma dela. Dominazio kapitalistak, elkartasunerako formak baino gehiago, etengabeko lehia eta ondorioz, biolentziarako formak sortzen ditu. Kasu honetan, matxismoak, ideologia orokor gisa, norma kultural bilakatu du gizona emakumeari gailentzea, eta bide horretan gizonak emakumearen gaineko dominazio-harremana garatzen du.

Guk argi dugu, beraz, klase boteredunari biolentzia matxistak onura ekonomiko eta politikoak eragiten dizkiola, biolentzia matxistaren ondorioz, alde batetik, aipatu bezala burgesiak emakume langilearen kontura ahalmen ekonomikoa areagotzen duelako, eta bestetik, langileon antolakuntzarako dugun aukera oro deuseztatzen duelako. Emakume langileok, egunero-egunero jasaten ditugun erasoen ondorioz, subjektu politiko ez-gaitu izatera kondenatzen gaituzte, eta antolakuntza politikora batzeko ditugun gaitasun politiko eta sozial oro desagerrarazten. Horrek ez dio norbanako indibidualari soilik eragiten; antolakuntza proletario osoa oztopatzen du, langileon gaitasunak erdira jaisten baitira modu horretara. Ezinbesteko premisa dugu emakume langilea militante aktiboa izatea, eta horretarako, eraso matxista gauzatzeko testuinguruen aurrean protokolo eraginkorrak aktibatzea eta erasoa gauzatzen duten figura diziplinarioei aurre egitea dagokigu.

Indarkeria matxistaren aurrean beraz, estatuari eta bere aparatu instituzionalei biolentzia matxista geldiarazteko mekanismo politikoak jar ditzaten modu orokor eta abstraktu batean eskatzeak muga estrukturalak ditu, haiek baitira biolentzia matxista iraunaraztearen arduradun politikoak. Estatuek biolentzia ezkuta dezakete, baina ezinezko dute hura desagerraraztea harreman kapitalistaren baitan. Auzia ez baita gobernuan dagoenaren interes edo borondate politikora mugatzen; estatua menderatzen duen logika ekonomikoan jarri behar dugu arreta. Estatuaren norantza politikoa interes ekonomiko kapitalisten arabera diseinatzen da (botere burgesaren indartzea helburu), eta gobernu estatala neurri horien kudeaketa nazionalera mugatzen da. Estatuak ez du inoiz ordena kapitalista hankaz gora botako duen inongo neurririk hartuko, eta ez du, beraz, emakume langileon aurkako biolentziarekin amaitzeko bitarteko politikorik jarriko.

3. ANTOLAKUNTZAREN BEHARRAZ:

Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntza sozialistaren eginbehar nagusia zein da beraz?

1 Norabide estrategikoa definituz, arazoa identifikatuz eta bere analisi egokia gauzatuz:

Indarkeria matxistak sistema kapitalistan betetzen duen funtzioa identifikatu eta ulertaraztea dagokigu, ahalik eta era konkretuenean eta zorrotzenean, modu horretan indarkeria matxistaren aurkako norabide estrategiko eraginkorra zehazteko. Borroka-prozesuak momentuko biolentzia kasuek betetzen duten funtzio eta biolentzia kasuen nolakotasunaren azterketa zorrotzetik abiarazi behar ditugu, biolentzia kasuak ezin baititugu modu isolatu eta aldaketarik gabeak bezala definitu. Horrez gain, borroka-prozesuek norantza estrategiko zehatza izan behar dute: langileon aurkako egiturazko biolentziarekin amaitzea.

2 Indarkeria matxistarekin amaitzeko harreman eredu kapitalistaren baitan dagoen ezintasuna azpimarratuz:

Gure norabide estrategikoa langileon aurkako egiturazko biolentziarekin amaitzea da, baina horretaz gain, guk jardun urgente modura definitzen dugu indarkeria matxistari aurre egiteko borroka prozesuak martxan ipintzea. Borroka-prozesuen norabide estrategikoa gal ez dezagun, garrantzitsu deritzogu indarkeria matxista iraunarazten estatuak betetzen duen funtzio politikoa azpimarratzeari. Izan ere, aurretik aipatu dugun bezala, jakin badakigu instituzio neutralak izatetik urrun, kapitalaren behar ekonomiko eta politikoetara subordinatua daudela. Hortaz, estatuak aplikatzen dituen neurri politiko eta gestio miserableak, euren borondate politiko ezaren baino egiturazko gaitasun ezaren ondorio dira

Horrek ez du esan nahi Estatuaren arduragabekeria salatu behar ez dugunik; kontrara, indarkeria matxistaren indartzean duen erantzukizun oro salatu behar dugu. Beraz, auzi konkretu baten aurrean estatua berari aldarrikapen zehatzak exijitzen bazaizkio ere, horrek berarekin ekarri behar du harreman kapitalisten baitan emakume langileok kalitatezko bizi-baldintzak eskuratzeko egiturazko mugak ditugula adieraztea. Guztiok bizi-baldintza berak izan ditzagun, eta beraz, indarkeria matxistarekin amaitu dezagun, ezinbesteko jarduna izango dugu instituzio proletarioen eraikuntza: bide horretan norabidetu behar ditugu indarkeria matxistaren aurkako borroka prozesu taktikoak.

3 Gure gaitasun politikoak kontuan izanik, indarkeria matxistari erantzuteko mekanismo propioak sortu, hau da gaitasun sozialistak antolatuz:

Indarkeria matxistak gaurko egunean hartzen dituen forma ezberdinak definitu eta horiei aurre egiteko gure gaitasun politikoak gorpuztu behar ditugu. Borroka-prozesu konkretuen bitartez emakumearen bizi-baldintza eta baldintza estrategikoak aldatzeak izan behar du gure eginbeharra. Esaterako, emakumeok izan dezakegun dependentzia ekonomikoaren aurrean, behar material eta fisikoa asetzeko bitarteko politikoak osatu behar ditugu, emakume langilearen dependentzia egoera horietatik atera ahal izateko bermeak garatzeko. Bestela esanda, emakumeak klase-borrokara batzeko baldintzak sortu behar ditugu.

Era berean, emakume langileok subjektu politiko bilakatu behar dugu. Horretarako, lehenik gaitasun teoriko eta politikoak eskaini behar ditugu, modu horretara errealitatearen gaineko analisia egiteko gaitasunak eskura ditzagun. Eta bigarrenik, aurreko puntuarekin lotuta, lehen lerroan izan behar dugu emakumea aitorpen eta gaitasun politikorik gabeko subjektu gisa eraikitzen eta mantentzen duten mekanismo eta figuren aurka borroka.

Beraz, indarkeria matxistarekin amaitzeko norabide estrategikoa argi izan behar dugu: prozesu sozialista elikatzea, hori baita emakume langileok indarkeria matxistarekin amaitu eta kalitatezko bizi baldintzak eskuratzeko berme bakarra. Guztiok bizi-baldintza berak edukitzearen aldarrian kokatzen dugu emakume langileok lan-harreman prekarioak ez izatea, kaletik ibiltzerakoan beldur ez izatea, etxera sartzerakoan senarrak joko gaituen beldur ez bizitzea, etxeko lan guztiak gure bizkar hartu behar ez izatea, etab. Hori lortu ahal izateko, ordea, gure botere propioa eraikitzeari ekin behar diogu, langileon kontrolaren bitartez egin behar diogu aurre indarkeria matxista kasu bakoitzari.

4 Hau guztia nola abiaraziko dugu gaurdanik?

Itaiaren apustu politikoa honako da: emakumea klase-borrokara batzeko gaitasun sozialistak antolatzea. Horretarako, alde batetik, emakumeok eguneroko bizitzan jasaten ditugun indarkeria kasu bakoitzari –lantokian, etxean, kalean, instituzio burgesetan…– aurre egiteko bitarteko politikoak garatu behar ditugu (prebentzio mekanismoak garatuz eta erasoen aurreko erantzun eraginkorrak gauzatuz) eta bestetik, norma kultural matxistak betetzen duen funtzioa zehaztu eta hura errotik desagerrarazi behar dugu (biolentzia matxistaren leku eza seinalatuz eta norma kulturala desagerraraziz). Hau da, emakumeok aktibo militante izateko baldintza politikoak sortu behar ditugu eta horrek bi eginkizun nagusi ditu; batetik, emakumeon gaitasun politikoak garatzea, militantzia politikorako aukerak izan ditzaten eta ez daitezen isolamendu sozial eta politikoan geratu; eta bestetik, proletalgoaren baitan figura kolaboratzaileen funtzioa zein den etengabe landu eta eurekin amaitzeko bitarteko politikoak egikaritzea, horretarako antolakuntza komunistaren baitan ez dutela lekurik seinalatuz eta horrek iraultza prozesuan dakarren etengabeko atzera pausua azpimarratuz.

Konfinamenduari buruz eman diren datuek etengabe adierazi nahi dute, eraso matxisten salaketen kopurua aurreko urteetakoa baino baxuagoa izan dela. Aldiz, gure ustetan analisi horretan hainbat dira kontuan izan beharreko auziak; alde batetik, emakume horiek konfinamenduan salaketarako izan duten aukera mugatua edo aukera eza; eta bestetik, ohiko salaketetan beherakada egon bada ere, beste zerbitzu batzuk, esaterako, telefono bidezko arreta, gehiago erabili izana. Azkenik, badakigu datu errealen eta ofizialen artean beti egongo dela salto nabaria: beti ezkutatuko digu egia.

Garrantzitsua iruditzen zaigu adieraztea orokorrean kapitalaren hastapenek gizonen asalarizazio masiborako oinarriak jarri bazituzten ere, oso errealitate ezberdinak bizi zirela familia dirudunen eta familia proletarioetan. Esan beharrik ez dago emakume proletarioek beti egin izan dutela lan, ez agian gizonen maila berdinean edo errekonozimendu berarekin. Horrek ez du esan nahi emakume horiek inondik inora etxean zuten funtzioekin amaitu zutenik; kontrara, lan karga bikoitza izan dute.



Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín