Reportajes

//«El padrón no es solo un papel, es la puerta de entrada a muchos derechos»

«El padrón no es solo un papel, es la puerta de entrada a muchos derechos»

Agrupaciones sindicales y sociales han presentado la campaña del padrón, en Bilbao, para exigir a los Ayuntamientos que se facilite el empadronamiento de todas las personas residentes en Bizkaia.

2023-10-20T13:23:21+02:0020 octubre 2023|Reportajes|Comentarios desactivados en «El padrón no es solo un papel, es la puerta de entrada a muchos derechos»

Por Laura Fontalba

Sindicatos, organizaciones y otras agrupaciones han presentado una campaña a favor del empadronamiento de todas las personas que vivan en los municipios de Bizkaia, independientemente de las circunstancias que a día de hoy se exigen para acceder al empadronamiento.

Durante la rueda de prensa realizada esta mañana ante el Ayuntamiento de Bilbao, las agrupaciones han explicado que la campaña tiene el objetivo de conseguir que tanto Ayuntamientos como la Asociación de Municipios Vascos EUDEL pongan en marcha un protocolo para garantizar el empadronamiento de todas las personas.

De hecho, tal y como han explicado, los Ayuntamientos tienen la obligación de empadronar y, del mismo modo, las personas residentes el derecho y el deber de empadronarse. «El padrón no es solo un papel, es la puerta de entrada para el acceso a muchos derechos», han asegurado. Concretamente, con la campaña, señalan derechos en materia de acceso a la salud, como tener tarjeta sanitaria o un ambulatorio de referencia; a la educación básica, como la asignación de un centro escolar, acceso a formaciones oficiales o a cursos de Lanbide; el acceso a prestaciones sociales básicas; así como la obtención del permiso de residencia; ejercer el derecho a voto; o, incluso, casarse o constituir pareja de hecho, entre otros aspectos.

Con el lema «¡Soy tu vecina/o, pero sin padrón no existo!», las agrupaciones han puesto en el centro de mira a las personas que viven en un piso por solidaridad, parentesco, amistad, que no son empadronadas por diversas razones y que tienen que «pagar el padrón» en otra vivienda; a quienes viven donde trabajan de régimen interno en tareas del hogar o cuidados; a quienes viven en una casa en la que algún miembro está percibiendo la RGI y temen que al empadronar a otra persona sus ingresos se vean reducidos; a quienes viven de alquiler y cuyo propietario les impide empadronarse; o a quienes no tienen el pasaporte en vigor. Situaciones que empeoran a causa de algunas personas propietarias que cobran un plus de alquiler a habitaciones con empadronamiento; o por las discriminaciones ilegales, con motivos racistas, por parte de propietarios o agencias inmobiliarias, que ponen impedimentos para el alquiler de pisos o habitaciones sin padrón.

En cualquier caso, las agrupaciones han demandado soluciones inmediatas y han recomendado seguir el ejemplo de otros Ayuntamientos que sí facilitan el empadronamiento de casos similares. Por ejemplo, en Barcelona, donde se realizan empadronamientos en direcciones de Centros de Servicios Sociales municipales tras realizar un Informe de conocimiento de residencia en el municipio cuando la persona no resida de manera continuada en la misma vivienda y no pueda acreditar ningún tipo de documentación relativa al domicilio. «Queremos que en toda Bizkaia se haga lo mismo; no sólo que lo hagan unos pocos ayuntamientos mientras que el resto se desentiende», han sentenciado.

Komunikatua: ERROLDARIK GABE IZATERIK EZ!

Bizkaiko gizarte osoari, gizarte-mugimendu guztiei, talde politikoei eta sindikalei, GKEei, hirugarren sektoreko elkarteei, erakunde erlijiosoei, eta pertsona guztientzako eskubide guztien defentsa baloratzen duen pertsona orori.

Udalek erroldatzeko betebeharra dute, eta udalerri bakoitzean bizi diren pertsonek erroldatzeko eskubidea eta betebeharra dute. Guztion interesa eta zeregina da hori betetzea.

Etxerik gabeko eta bizitegi-bazterketan dauden pertsonen tipologiaren barruan, Etxerik Gabeko Pertsonekin Lan egiten duten Erakunde Nazionalen Europako Federazioak (FEANTSA) prestatua, legezko titulurik gabeko etxebizitza batean bizi diren pertsonen kasua jasotzen da (senideekin edo lagunekin, nahi gabe edo errentamendu-kontraturik gabe bizi direnak). Bizkaian egoera horretan bizi diren pertsona gehienak ezin dira erroldatu, eta administrazioarentzat ez dira existitzen. Baina izan, badira. Gure auzo eta herrietan bizi dira.

Zergatik da beharrezkoa erroldatzea?

  • Errolda ez da paper bat bakarrik, eskubide asko eskuratzeko sarrera-atea baizik. Erroldarik gabe, zaila edo ezinezkoa da osasunerako sarbidea (osasun-txartela, erreferentziako anbulatorioa);
  • Adingabeen oinarrizko hezkuntzarako sarbidea (ikastetxearen esleipena) eta Lanbideren prestakuntza ofizialetarako eta ikastaroetarako sarbidea;
  • Oinarrizko gizarte-prestazioak eskuratzea;
  • Hiru urteko sustraitzearen ondoren egoitza-baimena lortzea, administrazio-irregulartasuneko egoerari amaiera emango diona;
  • Boto-eskubidea erabiltzea, hala badagokio; ezkontzea edo izatezko bikotea eratzea, eta abar.

Zergatik ezin dira erroldatu pertsona asko? Badakigu pertsona askorentzat zaila edo ezinezkoa ere badela errolda lortzea:

  • Etxebizitza batean elkartasunagatik, ahaidetasunagatik edo adiskidetasunagatik bizi diren pertsonak, erroldatzen ez direnak azpierrentamendu-kontratuak debekatzen duelako eta errolda beste etxe batean ordaindu behar dutelako;
  • Edo etxeko langileak eta barne-zaintzako langileak direlako eta familiek ez dietelako erroldatzeko eskubidea onartzen;
  • Kide bat DSBEa jasotzen ari den etxe batean bizi diren pertsonak, eta beste pertsona erroldatzean kide horren diru-sarrerak murriztuko diren beldur direnak;
  • Alokairuan bizi diren pertsonak, edozein arrazoi dela eta, jabeak erroldatzea galarazten dienak;
  • Indarrean dagoen pasaporterik gabeko pertsonak; eta abar.

Badakigu horrek abusu handiak eragiten dizkiela pertsona horietako askori; izan ere, benetako saleroste horren bidez, plus bat kobratzen da erroldatzeko eskubidea duen gela bat alokatzeagatik, eta 150 euro hilean logelarik gabeko erroldatzeagatik soilik (Bilbon kopuru hori handiagoa ere izan daiteke).

Era berean, legez kanpoko diskriminazioen sare bat dago, arrazoi arrazistengatik, non jabe asko eta higiezinen agentzia batzuk erortzen diren, pisuak alokatzeko eragozpen gehiegi jarriz eta erroldarik gabeko pisu eta logelen alokairua proposatuz.

Egoera jasanezina da! Irtenbide bat aurkitu behar da.

Hala ere, badakigu udal batzuek antzeko kasuetan erroldatzea errazten duten esperientziak eta araudiak dituztela.

Bartzelonan, adibidez, Udalak bizilekuari buruzko txosten bat egiten du udalerrian, pertsona etxebizitza berean etengabe bizi ez denean eta helbideari buruzko inolako dokumentaziorik egiaztatu ezin duenean. Txosten horrekin erroldatze soziala egiten da Udaleko Gizarte Zerbitzuen Zentro bateko helbide batean.

Bizkaia osoan gauza bera egitea nahi dugu; ez bakarrik udal gutxi batzuek egitea, gainerakoek, aldiz, muzin egiten dioten bitartean edo, are gehiago, hala egiten duten udaletara joatea iradokitzen duten bitartean. Udal guztiei eta Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun indarrean dauden baldintzengatik erroldatzerik ez badute.

Bat gatoz esatean udalek erroldatzeko duten betebeharra eta pertsona guztiek erroldatzeko duten eskubidea eta betebeharra luzamendurik gabe gauzatu behar direla, ona dela udalerrientzat eta bertan bizi garen pertsona guztientzat.

Zalantzarik gabe, errolda-legeak malgutasuna ahalbidetzen du, eta posible da adostutako irtenbide bat aurkitzea udalen eta elkarte-mugimenduaren artean. Egia handia da «nahi izatea ahal izatea» dela.

Ahalik eta laguntza handienekin hasi nahi dugu kanpaina. Instituzioetan eta herri mailan egingo dugu, inork esan ez dezan:

ERROLDARIK GABE IZATERIK EZ!!!

Suscríbete a nuestro Boletín