Reportajes

//Trabajadoras de residencias hacen huelga encerrándose en la iglesia de Atxuri

Trabajadoras de residencias hacen huelga encerrándose en la iglesia de Atxuri

Desde hoy y hasta el viernes 16, las trabajadoras de residencias de Bizkaia se encerrarán en la iglesia de la Encarnación para exigir la dignificación de sus condiciones laborales.

2022-12-14T13:21:14+00:0014 diciembre 2022|Reportajes|Sin comentarios

Por LAB Sindikatua

LAB ha iniciado un encierre de tres días para denunciar la situación de les trabajadoras de las residencias de Bizkaia en la iglesia de la Encarnación del barrio bilbaíno de Atxuri, realizado con el lema «Somos esenciales«. Además, ha convocado una huelga en el sector para los días 14, 15 y 16 de diciembre poniendo fin al ciclo de siete días de huelga indicado en octubre. La Coordinadora General Garbiñe Aranburu ha enmarcado la iniciativa en las luchas que están llevando a cabo los trabajadores del ámbito de los cuidados: «Las trabajadoras de las residencias de Bizkaia llevan años luchando por dignificar las condiciones laborales y poder ofrecer un servicio de calidad. Junto a las de Bizkaia, en los últimos meses también están luchando las trabajadoras de las residencias de Araba, Gipuzkoa y Nafarroa, asi como otras trabajadoras del ámbito de los cuidados».

«Todas estas luchas ponen de manifiesto la necesidad de una profunda reflexión sobre los cuidados Todos y Todas tenemos la necesidad de ser cuidadas en algún momento de nuestra vida. Recibir un cuidado digno es un derecho, pero en la actualidad no está garantizado», ha añadido Aranburu «Las tareas de cuidados son imprescindibles para mantener la vida. Sin trabajo de cuidados, la sociedad no puede seguir adelante. Pero analizando en qué condiciones se realizan estas tareas de cuidados, ¿cuál es la conclusión?»

La representante de LAB ha puesto el foco en el carácter feminizado de los cuidados: «Los cuidados, ya sean los que quedan en el ámbito privado, los trabajos no remunerados, o los que realizamos en el ámbito laboral, los sustentamos mayoritariamente las mujeres y se realizan de forma muy precaria. La presencia de mujeres migradas y racializadas en los sectores de cuidados es importante. Estas mujeres sufren múltiples y múltiples opresiones y diferentes formas de violencia».

Aranburu también se ha referido al carácter esencial y la necesidad de reconocimiento de los cuidados: «Hay que reconocer el valor social y económico que tienen las tareas de cuidado. No es de recibo que, siendo trabajadoras esenciales para sustentar la vida, se encuentren en situaciones totalmente precarias. Hay que dignificar los salarios de estas trabajadoras, reducir ratios o impulsar procesos de publificación».

Asimismo, señala que las instituciones públicas son las principales responsables de esta situación. «Son los responsables politicos los que están dando el visto bueno a esta opresión de las mujeres. La actitud de las instituciones es denunciable y rechazable. El Gobiemo Vasco de PNV y PSE y la Diputación Foral de Bizkaia, encabezada por el PNV, tienen una responsabilidad directa en relación con las trabajadoras que hoy se han encerrado aquí».

Garbiñe Aranburu también ha señalado desde dónde tiene que venir la solución: «Hay que poner los cuidados en el centro y darles la importancia que tienen, hay que poner en el centro las necesidades de cuidado y el derecho al mismo, así como las condiciones laborales dignas de las trabajadores, ya que son necesarias pasos para configurar un sistema público de cuidados». La representante de LAB también advierte de los riesgos que conlleva la privatización: «Pero caminan en dirección contraria. Los cuidados se están convirtiendo en un negocio, se está fomentando la privatización y mercantilación, se evitan responsabilidades políticas ante el bloqueo del convenio de residencias de Bizkaia y miran hacia otro lado. Esta dejadez de las instituciones públicas abre de par en par las puertas a los empresarios privados con ansia de dinero para hacer negocio»

Testimonio de las trabajadoras

Nekane Olalde, trabajadora de la residencia Abelese, de Ermua, también ha tomado la palabra en la movilización realizada al inicio del encierro y ha señalado que nadie puede dudar de que prestan un servicio público y son personal esencial. Aseguran que patronal y Diputación se han negado a negociar y han bloqueado la mesa del convenio sectorial. También ha enumerado las reivindicaciones concretas de las huelguistas:

Pasos reales para la equiparación salarial con los del Instituto Foral de Asistencia Social. Las trabajadoras de residencias cobran alrededor de un 50% menos que una empleada pública que realiza su mismo trabajo. También denuncia que, al haber perdido poder adquisitivo en estos dos últimos años, son unos 300 euros más pobres al mes. Medidas para hacer frente a los últimos años de su vida laboral a partir de los 55 años: reducciones compensadas, apoyo a las jubilaciones, licencias retribuidas, adaptaciones del puesto de trabajo…

  • Complemento de baja del 100%
  • Sustitución de bajas desde el primer día.
  • Medidas reales sobre salud laboral, riesgos psicosociales, entre otras.

También se ha referido a los ratios inhumanos que condicionan totalmente el día a día de los trabajadores y las graves consecuencias que conllevan: lavar, vestir y ducharse a una persona en 10 minutos, estar a cargo de 30 o 35 residentes por la noche, intentar cuidar a 15 personas en actividades básicas (una sola trabajadora). Se han mencionado los cambios de pañales que no se realizan o tardan, cambios posturales para evitar lesiones y heridas: Ha pedido que se les permita hacer bien el trabajo de las trabajadoras y denunciar que la situación diaria en las residencias es muy dura, ya que los ratios que actualmente establecen la Administración Pública y los que utilizan las empresas para llenarse los bolsillos deterioran muy gravemente la dignidad de la vida de residentes y trabajadores.

LAB considera que los responsables de esta situación son las administraciones públicas, tanto el Gobiemo Vasco como la Diputación de Bizkaia, y pide que asuman su responsabilidad y den solución a esta situación.

Ante los ratios actuales, LAB ha hecho una propuesta mínima de ratios para que se humanice la situación de las residencias. Entre otras, se proponen las siguientes medidas:

  • Ratio nocturno de 2 gerocultores/cuidadores por 15 residentes.
  • Que el ratio diario sea de un gerocultor/cuidador por cada 4 residentes.
  • Disponibilidad de servicio de enfermería 24 horas, con un mínimo de 1 enfermera por cada 16 residentes.

Para hacer realidad esta propuesta solo hace falta la voluntad de la Diputación y de las empresas. Por ejemplo, contar con una cuidadora por cuatro residentes generaría 3.300 nuevos puestos de trabajo, y la Diputación invertiría 24 euros por residente al día.

Bizkaiko egoitzetako langileen egoera salatzeko hiru egunetako itxialdiari hasiera eman dio LABek Bilboko Atxuri auzoko Enkarnazioaren elizan, «Funtsezkoak gara lemapean egingo dena. Honekin batera, greba ere deitu du sektorean abenduaren 14, 15 eta 16rako, urrian hasitako zazpi greba egunen zikloari amaiera emanez. Garbiñe Aranburu Koordinatzaile Orokorrak zaintza arloko langileak egiten ari diren borroken testuinguruan kokatu du ekimena: «Bizkaiko egoitzetako langileek urteak daramatzate lan baldintzak duintzeko eta kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko borrokan. Eurekin batera, azken hilabeteetan Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako egoitzetakoak ere borrokan dira, eta baita zaintza eremuan lan egiten duten hainbat langile ere».

«Langile borroka guzti hauek agerian uzten dute zaintzaren inguruko gogoeta sakon bat egin behar dela Herritar guztiok dugu, gure bizitzako uneren batean, zainduak izateko beharra. Zaintza duina jasotzea eskubide bat da, baina egun ez dago bermatua», gaineratu du Aranburuk «Zaintza lanak, bizitzari eusteko ezinbestekoak dira. Zaintza lanik gabe, jendarteak ezin dezake aurrera egin. Baina zaintza lan horiek ze baldintzetan egiten diren aztertuz, zein da ondorioa?»

Zaintzaren izaera feminizatuan jarri du arreta LABeko ordezkariak: «Eremu pribatuan geratzen diren zaintza lan ez ordainduak izan edo lan eremuan egiten ditugunak izan, nagusiki emakumeok sostengatzen ditugu zaintza lan horiek eta oso modu prekarioan egiten dira. Zaintza sektoreetan emakume migratu eta arrazializatuen presentzia handia da. Zapalkuntza ugari eta anitzak eta indarkeria mota desberdinak jasaten dituzte emakume horiek».

Zaintzaren izaera funtsezkoa eta aitortza beharra ere hizpide izan ditu Aranburuk: «Zaintza lanes duten balio soziala eta ekonomikoa aitortu behar zaie. Ez da onargarria, bizitza sostengatzeko funtsezko langileak izanik, egoera prekarioetan prekarioenean egotea. Langile hauen soldatak duindu egin behar dira, ratioak murriztu edota publifikazio prozesuak bultzatu behar dira».

Era berean, adierazi du instituzio publikoak direla egoera honen erantzule nagusiak. «Arduradun politikoak dira: emakumeen zapalkuntza hau ontzat ematen ari direnak. Instituzioen jarrera salatzekoa eta gaitzestekoa da. EAJ eta PSEren Jaurlaritzak eta EAJ buru duen Bizkaiko Foru Aldundiak ardura zuzena dute gaur hemen ibialdian sartu diren langileekiko».

Eta konponbideak nondik etorri behar duen ere aipatu du Garbiñe Aranburuk: «Zaintza erdigunean jarri eta daukan garrantzia eman behar zaio, zaintza beharrak eta eskubidea, zein langileen lan baldintza duinak erdigunean jarri behar dira. Zaintza sistema publiko bat eratzeko urratsak beharrezkoak dira». Eta pribatizazioak dakartzan arriskuez ere ohartarazi du LABeko ordezkariak: «Baina kontrako norabidean ari dira. Zaintza negozio bilakatu eta pribatizazioa eta merkantilizazioa sustatzen ari dira. Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren blokeoaren aurrean, ardura politikoak saihestu eta beste aldera begiratzen dute. Instituzio publikoen utzikeria honek, diru gosea duten enpresari pribatues, negozioa egiteko aterak parez pare irekitzen dizkie»

Langileen lekukotza

Nekane Olalde Ermuako Abeletxe egoitzako langileak ere hartu du hitza bealdiaren hasieran egindako mobilizazioan eta adierazi du inork ezin duela zalantzan jam zerbitzu publikoa ematen dutela eta funtsezko langileak direla, Patronalak eta Aldundiak negoziatzean uko egin diotela eta sektoreko hitzarmenaren mahaia blokeatu dutela gaineratu du. Grebalarien aldarrikapen zehatzak ere zerrendatu ditu:

  • Benetako urratsak soldatak Gizarte Urgazpenek Foru Erakundearekin parekatzeko. Euren lan bera egiten duen langile publiko batek baino % 50 inguru gutxiago kobratzen dute. Horrez gain, azken bi urte hauetan erosahalmena galdu dutenez, hilean 300 euro inguru pobreagoak direla salatu du.
  • Euren lan-bizitzako azken urteei aurre egiteko neumak 55 urtetik aurrera: murrizketa konpentsatuak, erretiroen alde egitea, ordaindutako baimenak, lanpostuaren egokitzapenak…
  • %100eko baja-osagarria.
  • Bajak lehen egunetik ordezkatzea.
  • Lan-osasunan buruzko neurri errealak, arrisku psikosozialei buruzkoak, besteak beste.

Langileen egunerokotasuna erabat baldintzatzen duten ratio ankerrak ere izan ditu hizpide, eta hauek dakartzaten ondorio larriak: pertsona bat 10 minututan garbitu, jantzi eta dutxatzea, gauean 30 edo 35 egoiliarren ardurapean egotea, 15 pertsona oinarrizko jardueretan zaintzen saiatzea (langile bakar bat). Egiten ez diren edo berandu diren pardel-aldaketak aipatu ditu, lesioak eta zauriak saihesteko jarrera-aldaketak. Langileen lana ondo egiteko aukera ematea eskatu du eta salatu du egoitzetako eguneroko egoera oso gogorra dela, Administrazio Publikoak gaur egun ezartzen dituen ratioek eta enpresek poltsikoak betetzeko erabiltzen dituztenek oso larki hondatzen baitute egoiliarren eta langileen bizitzaren duintasuna.

LABen ustez, egoera horren erantzuleak administrazio publikoak dira, bai Eusko Jaurlaritza bai Bizkaiko Foru Aldundia, eta erantzukizuna beren gain hartzea eta egoera horri irtenbidea ematea eskatzen dugu.

Egungo ratioen aurrean, LABek gutxieneko ratioen proposamena egin du, egoitzen egoera gizatiartu dadin. Besteak beste, neurri hauek proposatzen ditu sindikatuak:

  • Gaueko ratioa 2 gerokultore/zaintzaile izatea 15 egoiliarreko
  • Eguneko ratioa gerokultore/zaintzaile batena izatea 4 egoiliarreko.
  • Erizaintza-zerbitzua 24 orduz egotea, eta gutxienez erizain bat 16 egoiliar bakoitzeko.

Proposamen hau egia bihurtzeko Aldundiaren eta enpresen borondatea baino ez da behar. Adibidez, lau egoiliarreko zaintzaile bat izateak 3.300 lanpostu berri sortuko lituzke, eta Aldundiak 24 euro inbertituko lituzke eguneko egoiliar bakoitzeko.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín