Reportajes

//La Caixa desahució y dejó en la calle a 6 vecinas de San Francisco en Bilbao

La Caixa desahució y dejó en la calle a 6 vecinas de San Francisco en Bilbao

Denuncian que las personas afectadas fueron notificadas apenas unos días antes de ejecutarse el desalojo, sin oportunidad de defenderse en el juicio.

2024-06-21T12:05:33+02:0021 junio 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Ayer, el sindicato de vivienda AZET se ha concentrado ante el edificio del que, hace una semana, fueron desahuciadas seis vecinas, para denunciar el «brutal proceso de gentrificación y turistificación» que se está dando en el barrio bilbaíno de San Francisco; proceso que lo ha convertido en «uno de los principales objetivos de la especulación inmobiliaria y del gran capital».

Desde el sindicato han explicado que llevan mucho tiempo denunciando este tipo de situaciones, en las que bancos, fondos buitres, promotoras, empresas que se dedican al turismo pretender ser los «nuevos dueños del barrio». La Caixa ha sido el comprador del edificio del que estas seis personas, que llevaban años viviendo en San Francisco, han sido desahuciadas. Todo ello, además, con un proceso judicial «lleno de irregularidades», con sólo unos días de margen desde conocer el desahucio hasta ejecutarlo y sin oportunidad de defenderse en el juicio. «San Francisco, más allá de ser uno de los barrios de Bilbao donde más se ha disparado el precio de la vivienda, es el barrio donde más desahucios se ejecutan y, al mismo tiempo, el que más pisos turísticos acoge en toda la capital vizcaína. Es decir, detrás del escaparate luminoso de la “nueva San Francisco” está la misma mierda de siempre: especulación, desahucios, violencia y racismo policial», ha asegurado el sindicato.

Ante esta situación, han señalado a las instituciones públicas como «responsables directos de la guerra contra los pobres», por permitir la especulación y por ser ellas mismas quienes, muchas veces, «cumplen el papel de sicarios», al ejecutar desahucios y desalojos, ya sea de manera ilegal o legal. Concretamente, han denunciado la agresión que el pasado martes sufrió un compañero del sindicato por parte de la Ertzaintza. «La Ertzaintza accedió a su domicilio sin ningún tipo de autorización u orden judicial, identificó a los miembros que residen en él y amenazó con despedirles de forma violenta en la próxima «visita»», han denunciado y señalado como un claro ejemplo de la actitud de los poderes públicos y de la «impunidad de las fuerzas represivas».

Finalmente, desde el sindicato han reafirmado que continuarán organizándose y en lucha sindical, para que ninguna vecina tenga que dejar su casa y su barrio. «Si quieren echarte de casa, si no puedes pagar el alquiler, si sufres abusos por parte del propietario…¡llama al sindicato y organízate!», han sentenciado.

Duela astebete, sei auzokide etxekaleratuak izan ziren eraikin honetatik bertatik. Urteak zeramatzaten auzoan bizitzen, baina La Caixak beren etxebizitza erosi eta bertan bizi zirenak kanporatzeko prozedura judiziala abiatu zuen. Prozesu judizial hori irregulartasunez josirik egon dela salatu nahi dugu; hainbeste, kaleratuak izan diren bizilagunek etxekaleratzea burutu baino egun gutxi aurretik izan zutela beronen berri. Eta horrek epaiketan beren burua defendatzea eragotzi die. Bizilagun horiei gure elkartasuna eta berotasuna helarazi nahi diegu.

Aspalditik salatzen dihardugun moduan, higiezinen espekulazioaren eta kapital handiaren helburu nagusiateko bat bilakatu da San Frantzisko: auzoa gentrifikazio eta turistifikazio prozesu ikaragarria ari da bizitzen, eta horrek berekin dakar geroz eta auzokide gehiagok alde egin beharra. Gure bizilagunek utzitako hutsunea pisu turistikoek, hotelek, ostatuek eta AirBnb-ek betetzen dute.

Fenomenoak duen munta eta egoeraren larritasuna irudikatzeko, nahikoa da ondoko datuei arreta jartzea: San Frantzisko, etxebizitzaren prezioa gehien igo den Bilboko auzoetako bat izateaz gain, etxegabetze gehien dituen auzoa da, eta, aldi berean, Bizkaiko hiriburu osoan pisu turistiko gehien barnebiltzen dituena. Alegia: “San Frantzisko berria” erakusleiho distiratsuaren atzealdean, betiko zaborra aurki daiteke: espekulazioa, etxekaleratzeak, indarkeria eta arrazakeria poliziala.

Bistan da prozesu horien atzean nortzuk dauden: banketxeak, funts putreak, promotoreak, turismora bideratutako enpresak… auzoaren “jabe berriak”. Halere, ez dugu ahaztu behar prozesu horietan instituzio publikoek duten papera, egunerokoan pairatzen dugun pobreon kontrako gerraren erantzule zuzenak baitira. Alde batetik, gure miseriatik irabaziak ateratzen dituzten putreei alfonbra gorria jartzen dietelako. Eta beste alde batetik, sarri eurak direlako sikario papera betetzeaz arduratzen direnak, desalojoak eta etxekaleratzeak gauzatuz, izan legearen baitan edo legez kanpo.

Zentzu horretan, gure sindikatuko kide batek asteartean jasan behar izan zuen eraso bortitza salatu nahi dugu. Ertzaintza inolako baimenik edo ordena judizialik gabe bere etxera sartu, bertan bizi diren kideak identifikatu, eta hurrengo «bisitan» bortizkeriaz kaleratuko dituztela mehatxatu zituzten. Honako hau, botere publikoen jarreraren eta haren agindutara dauden indar errepresiboen inpunitatearen adibide argia da. Pobreen aurkako gerran ardatz garrantzitsua dira.

Horren guztiaren aurrean, AZET etxebizitza sindikatutik parez pare izango gaituztela diogu beste behin ere: beren erasoen erantzuleak seinalatzen, beren indarkeriari antolakuntza sindikalaren bidez erantzuten, etxekaleratze bakoitza barrikada bilakatzen.

Hala bada, antzeko egoeran dagoen auzokide orori dei egiten diogu: etxetik kanporatu nahi bazaituzte, alokairua ordaindu ezin baduzu, etxejabearen partetik abusuak pairatzen ari bazara… deitu sindikatura, eta batu antolakuntzara!

Gure auzoetan burgesiak egiten dituen erasoaldiaren aurrean, antolakuntza eta borroka sindikalarekin erantzuten dugu. Auzoko inor etxerik gabe gera ez dadin, ezein auzokidek bere auzoa utzi behar ez dezan, gure auzoetako bazter bakoitza defendatu ahal izateko gure bizitzen kontura irabaziak ateratzen dituzten marrazoen hortzetatik.

Gora auzodefentsa! Gora klase antolakuntza!

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín