Reportajes

//Exigen a la UPV/EHU romper relaciones con HP y AXA por contribuir al genocidio palestino

Exigen a la UPV/EHU romper relaciones con HP y AXA por contribuir al genocidio palestino

La Red por Palestina del Campus de Leioa advierte a la Universidad que "el momento exige ir más allá y no reconocer a Israel como estado legítimo".

2024-04-24T13:01:24+02:0024 abril 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Esta mañana, la Red por Palestina del Campus de Leioa (UPV/EHU) ha denunciado que la declaración que el Consejo de Gobierno de la UPV/EHU quiere aprobar sobre la situación de Palestina es «insuficiente».

La red ha explicado que este texto se reduce a «una declaración de intenciones que no concreta ni garantiza los medios para realizar una acción efectiva de ruptura con el estado de Israel y sus instituciones». Tal y como han especificado, en él, se define el genocidio como una catástrofe humanitaria, se condena el terrorismo y se niega el carácter político del conflicto. Todo ello desde un enfoque, marco y lenguaje con los que no están de acuerdo.

Por medio de la concentración, han reivindicado que lo que está sucediendo en Palestina debe reconocerse como un genocidio, dejando a un lado otras terminologías que niegan el carácter político del conflicto y, mucho menos, dando a entender que las acciones militares de Israel son una respuesta a las acciones de Hamas, pues estas posturas sólo contribuyen a «blanquear» las acciones del Estado sionista. Además, han denunciado que hablar de «reconocimiento de Palestina», aunque positivo, es insuficiente; pues, a estas alturas, sólo representa un «estatus simbólico» para un pueblo que ha sido totalmente destruido. «El momento exige ir más allá y no reconocer a Israel como estado legítimo», han manifestado.

Asimismo, la red ha exigido un «compromiso real», tanto en la universidad como en otros lugares, que comience por cortar cualquier relación con Israel y por boicotear a aquellas empresas que lo apoyan. «Sobre todo, exigimos claridad, compromiso y transparencia en el proceso», han reivindicado. En esta misma línea, han explicado que, recientemente, plantearon la creación de una comisión abierta, pública y transparente, con recursos e infraestructuras para tratar este tema, cuya solicitud fue rechazada. El objetivo de la comisión era incluir a miembros del Consejo de Gobierno, juristas, especialistas, sindicatos y otras organizaciones para conocer y mapear las relaciones que la universidad tiene con empresas e instituciones relacionadas con Israel. Concretamente, reclamarían el cese de las relaciones económicas con empresas como HP, que aporta materiales informáticos para fines militares en Israel, o AXA Seguros, que tiene más de siete millones de dólares en tres bancos israelíes. «La constitución de la comisión sería ejemplar y supondría un avance para supervisar y dar otro rumbo a nuestros lazos coloniales y militares en el oeste de Europa», han asegurado.

Finalmente, la Red por Palestina ha aprovechado el espacio para denunciar el reciente aumento de presencia «constante, abusiva y absolutamente innecesaria» de policía y fuerzas de seguridad privada en el campus. Concretamente, han denunciado la presencia de la Ertzaintza, ayer, en el campus de Ibaeta en Donostia, cuando se realizaba una concentración exigiendo boicot a Israel. «Desde aquí, queremos reivindicar que la universidad es un lugar de estudio e investigación, pero también de crítica y disenso», han sentenciado.

Komunikatua:

Genozidioa «hondamendi humanitario» bezala definitzen du, «terrorismoa» gaitzesten du eta gatazkaren izaera politikoa ukatzen du. Halaber, gure unibertsitateak erregimen sionistarekin zuzenean edo zeharka kolaboratzen duten enpresa eta erakundeekin harremanak apurtzeko neurri konkretuak hartzeko batzorde baten sorrera eskatzen dugu, EHU apartheid-free unibertsitatea bihur dadin.

Gaur, apirilak 24, EHUko Gobernu Kontseiluak Palestinako egoeraz adierazpen bat onartuko du, Leioako Palestinaren aldeko Unibertsitate-saretik hitza hartu nahiko genuke gure ikuspegia plazaratzeko. Jakin badakigu Kontseiluak testu hau onartu badu unibertsitate, herri eta hirietan ehunka erakunde eta talde lanean ari direlako dela, eta gu ere ahalegin horren parte garela. Hala ere, manifestu hau erdibidean geratzen dela azpimarratu nahi dugu, asmoen adierazpen hutsean geratzen da eta ez du zehazten, ezta bermatzen ere, Israelgo estatuarekin eta bere instituzioekin modu eraginkorrean hausteko bitartekoak zeintzuk izango diren. Estatu hori Gazako eta beste lurralde okupatuerako egungo egoeraren erantzule zuzena da. Testu honek ez du zehazten ez eta bermatzen ere zeintzuk izango diren bitartekoak, zuzenean israeldarra izan ez arren proiektu sionistaren onuradun eta bideratzaile diren enpresa-sarearekin hausteko. Gure sareak Gobernu Kontseiluari proposamena helarazi nahi izan zion, bertan eztabaidatu eta bozkatua izan zedin, batzorde ireki eta lotesle baten sorrera proposatuz afera hau jorratzeko. Neurri hori ez da ontzat hartu, eta horren ordez zehaztasun gutxi duen asmo oneko adierazpena onartu da. Gainera, adierazpen horrek ez du zehazten nork eta nola eramango duen aurrera Israelekin harreman eta negozioak haustea.

Gure sareak ekintza eta mobilizazio ugari antolatu ditu, okerreko ideia bat zalantzan jartzeko asmoz, hots, Israelen genozidioa geldiarazteko ezin dugula ezer egin ukatzeko. Manifestazio, ekintza eta kanpaina ugaritan bat egiten duen gizartearen gehiengo zabalarekin bat egin dugu horretan. Estatu espainiarreko unibertsitateen sare zabalagoaaren kide ere bagara. BDZ (Boikot, Desibertsio eta Zigorrak) nazioarteko kanpainak aspalditik proposatzen duena arlo akademikora ekarri nahi izan dugu: herritarren boikota tresna eraginkorra dela genozidioa geldiarazteko. Gurea bezalako unibertsitateen irismena mugatua izan daiteke, baina inportantea da balio dezakeelako genozidioa egin, babestu edo onartzen duten horiei presioa egiteko. Horretarako, noski, Israelgo unibertsitateekin harremanak apurtu behar dira, baina baita proiektu supremazista israeldarrari sostengua ematen dioten enpresa nagusiekin zerbitzu eta kontratuak kontratatzeari uko egin.

Unibertsitate-komunitatearen gehiengoa genozidioaren kontra zegoela eta horren kontra aritu nahi zuelako ideiarekin hasi ginen biltzen. Otsailean ikusi genuen EHUko Klaustroak egoera salatu eta neurriak eskatzeko testu bat debatitu zuela, baina ez zuela eman berau bozkatzeko aukera. Hortxe hasi zen gure «behetik gorako lana. Gutxienez, 10 sail eta fakultate batean onartua izan den mozio eredua proposatu genuen, sail horiek 400 pertsonatik gora kide ordezkatzen dituztelarik. Asanblada, mobilizazio eta hitzaldiak egin ditugu, tartean Francesca Albanese, Palestinako lurralde okupatuetarako NBEetako errelatorearena. Behin eta berriro gogorarazi zigun, «Genozidio baten anatomia» txostena aurkeztu zigunean, egoera hau geldiarazteko «momentua orain» dela. Norabide horretan, Gobernu Kontseilurako testu-proposamen bat aurkeztu genuen, eta testu hori gaur irakurria izango da (izan da) baina ez da bozkatuko, kontseilukideek beste testu paralelo bat adostu dutelako. Hain zuzen ere, gure ustez askieza den testua

Hasteko, gure ezadostasuna adierazpen instituzionalarekiko ikuspegi, zein marko eta hizkuntzari dagozkie. Genozidio bat «hondamendi humanitario gisa kalifikatzea edo «terrorismoaren gaitzespenaz hitz egitea, ekintza bideorri bat egiterakoan muturreko poloetan kokatzen gaitu. Oraintxe bertan Palestinan gertatzen ari denari ezin diogu izaera politikoa ukatu. Egoera den moduan aitortzea exijitzen dugu: genozidioa da. Bestelako terminologiak, edota Israelgo ekintza militarrak Hamasen ekintzekiko erantzuna direla aditzera emateak, estatu sionistaren ekintzak zuritzearen norabidean egiten du lan

«Palestinaren aitorpenaz» edo «herri palestiarrarekin elkartasun gehiagoz hitz egitea positiboa da, baina une honetan askieza da. Egon da astirik orain arte Palestinako estatua estatu zilegi gisa aitortzeko. Momentuak harago joatea eskatzen du, hain zuzen ere, Israel estatuaren zilegitasuna ukatzeari ekitea. estatu genozida bat delako. Gainera, une honetan, azpiegituea politiko, ekonomi- ko zein osasun eta hezkuntzakoak birrindu zaizkionari estatus sinboliko bat ain: tzatesteak ez du egoera konponduko.
EHUk herri palestinarraren genozidioa aitortzeaz gain, unibertsitateak transformazio sozialerako gune izan beharko lukeela kontutan hartuta, adierazpen humanitariotik pauso bat haratago egin beharko luke. Hemen zein munduko edozein txokotan, justizia sozialaren aldeko konpromiso politikoa izan beharko genuke. Nekatuta gaude posizionamento epelekin eta asmo oneko adierazpenekin, erantzun materialak exijitzen ditugu. Israelekin harremanak hausteaz gain, sostengua ematen dioten enpresei boikota ere eskatzen diogu eta, batez ere, prozesu horretan argitasuna, konpromisoa eta gardentasuna exijitzen ditugu.

Dimentsio ezberdinak aztertu eta jarraitu beharreko estrategiak zehazteko batzorde baten sorrera proposatu genuen eta horri eusten diogu. Batzorde horretan Gobernu Kontseiluko kideak, aholkulari juridikoak, adituak, sindikatuak eta bestelako elkarte eta sareetako kideak egotea nahiko genuke. Batzordeak izaera irekia, publikoa eta gardena izan beharko luke, baliabide eta azpiegiturez hornitua, irismen zehatz eta eraginkorra duena.

Esaterako, HP eta AXA Aseguruak enpresekin harreman ekonomikoak bertan behera uztea eskatu daiteke, biak baitaude BDZ kanpainak osatutako zerrendan. Lehenak asmo militarreko material informatikoz hornitzen du Israelgo armada, besteak beste, identifikazio-txartelen bitartez, Palestinako biztanleen aparheid geografikoa sostengatzeko teknologia hornituz. Bigarrenak, 7 milioi dolar baino gehiago ditu inbertituta NBEk eratu duen asentamendu ilegalekin negozioak egiteagatik osatu dituen zerrendako banketxeetan. Bi adibide baino ez dira, eta boikotaren bitartez haien gainean presio egin daiteke, Palestinako genozidioa gelditu eta aparheidetik libre dagoen unibertsitate gisa kokatu ahal izateko. Baina badakigu enpresa gehiago egongo direla eta horregatik sortu nahi dugu, hain zuzen ere, batzorde ireki hau, bere lehen eta ezinbesteko egitekoa unibertsitateak enpresa eta erakunde hauekin dituen harremanak ezagutu eta mapeatzea izango litzatekeelako.

Izan ere, batzorde horrek ere kontraste-lan bat egin dezake gaur onartutako testuak proposatzen dituen neurri batzuen gainean. Adibidez, pertsona errefuxiatuak hartzeko programak egin genitzake, baina segun eta nola egiten ditugun, baliteke praktikan interes sionistekin bat egiten duten despopulatzearii mesede egitea. Horregatik ezinbestekoa da zehaztea nork eta nola hartuko dituen neurri horiek, eta hauek monitorizatzeko mekanismoak ezartzea: norekin kontrastatuko den, zeintzuk diren programa horren kontraparteak, eta abar. Ez gaude, inondik inora ere, neurri horren kontra. Gure galdera da zergatik ez dugun espazio ireki eta garden bat martxan jartzen neurri hori, eta beste batzuk, eztabaidatu eta zehazteko.

Ez dezagun ahaztu ekintza-ahalmen zabala duen erakunde batean gaudela. Indar horren jakitun da, baina badirudi ez dagoela ahalmen guzti hori erabiltzeko prest, dela interes ekonomikoengatik edo joera ideologikoengatik. Halako batzorde baten sorrera, gurea bezalako unibertsitate batean, eredugarria izango litzateke eta aurrerapauso bat izango litzateke Europa mendebaldean ditugun harreman kolonial eta militarrak berrikusteko. Oinarriak jar ditzake egungo Mendebaldeko gizarteak sustraietan dituen injustizien efektuen gaineko auditoretza egiteko. Beraz, testua osatzeko ahaleginak zein barnebiltzen dituen edukietako batzuk modu positiboan baloratu arren, hemen mahaigaineratu ditugun ideiak kontutan hartzen ez dituen testu bat bozkatzea oso mugatua iruditzen zaigu.

Era berean, kampusean polizia eta segurtasun pribatuko indarren presentzia etengabe, neurriz kanpoko eta kaltegarria salatu nahi dugu. Hain zuzen ere, atzo bertan Ertzaintza Israeli boikota eskatzen zion Donostiako Ibaeta campusean egin zen kontzentrazioa fiskalizatzen saiatu zen eta elkarretaratutako kide bat identifikatu zuen. Ez da gertaera puntuala izan, ezta inondik ere, azken hilabeteotan ikusi dugun larrienetako bat, campusean karga polizialak eta hustuketak ikusi ondoren. EHUko gobernu-taldean ezarritako joera bati erantzuten diolkoan gaude. Hemendik aldarrikatu nahi dugu unibertsitatea ikasketa eta ikerketa gunea dela, baina baita kritika eta disensorako gunea ere. Jarduera politikoak inori inolako baimenik edo azalpenik eman gabe egiteko aukera egon beharko luke.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín