Reportajes

/, Coronavirus, Cultura, Feminismo, LGTB, Racismo/«Mujeres Desenredando Violencias», botere eta pribilegioei buruzko seigarren edizioa

«Mujeres Desenredando Violencias», botere eta pribilegioei buruzko seigarren edizioa

Urriak 2tik azaroaren 24ra, Hika Ateneok, Histeria Kolektiboaren laguntzarekin, botere eta pribilejioei buruzko seigarren jardunaldien edizioa antolatuko du. Bertan, gugan bizi diren botere egiturak askatzera gonbidatzen gaituzte.

2020-11-27T18:43:15+01:0020 octubre 2020|Bilbao, Coronavirus, Cultura, Feminismo, LGTB, Racismo|Comentarios desactivados en «Mujeres Desenredando Violencias», botere eta pribilegioei buruzko seigarren edizioa

ZENBAT ALDIZ BEGIRATU DIOGU ELKARRI ETA AZTERTU DUGU EGOERA POSIZIO PRIBILEGIODUNETIK? IKUSTEN AL DUGU GEURE BURUA HOR?

2020an hautsi egin da lehen ezagutzen genuen errealitatea. Egitura zaharkitu eta ustelak polarizatzen eta kolapsatzen hasiak dira. Amorru indibidual eta kolektiboa, pandemiaren aurretik gizarte zibilean artikulatzen hasia zena, indartu egin da. Boterearen jabe denak ez ditu bere posizioak utzi nahi eta beldurraren bidez, gu bere interesetara eramaten saiatzen da. Arazoa ez da, hala sinestarazi nahi badigute ere, nor dugun parean; arazoa da sistema ez dagoela komunak diren gauzen alde, eta eraldaketa eskatzen duela.

2019ko bizitza ez da itzuliko eta geure gorputzean orain arte ezaguna zitzaigunarekin haustura- eta eraldaketa-bizipen bat izaten ari gara. Hemen, haustura horretatik, gure praktikan geure baitan dauden egitura hierarkikoak desegitera gonbidatzen dugu geure burua.  Bizi garen gizarteetan sistema bertikaletan sozializatu gara eta ikasi dugu boterea edukitzeko gehiegikeria erabili behar dela. Balioen aldaketa behar dugu, zerbaiten gaineko kontrola zerbaiterako kontrol bihur dadin, eta hala, botere kooperatiboago baterantz joan gaitezen.

«Mujeres Desenredando Violencias» jardunaldien seigarren edizio hau ilustratzen duen irudiak, Eszter Katalin artistak sortuak, sinbolikoki jardunaldi hauen helburua zein den erakusten du. Irudian ageri diren bi gorputzak, eskuetan elkarri lotzen dituen hari gorri bat dute; elkarrekiko mendekotasuna dute. Baten mugimenduak besteari eragiten dio, eta alderantziz, hainbesteraino, ezen gorputzen nahaspila deskorapilatzeko elkar entzun behar baitute; bestela handitu egiten da nahaspila hori. Askatzeko prozesuak harremana, denbora, antolamendua, entzutea eta konfiantza behar ditu. Bi eskuek lan egiten dute harietatik askatzeko; elkarren babesa eskatzen dute, nahiz eta batzuetan mindu hartzen ditugun posizioez jabetzen garenean.

Gure botereen arabera, harremanetan posizio ez-parekideak daude. Hain zuzen ere, boterea nagusiki arau sozialak betetzeak ematen baitu, baina ez beti. Eta hemen eztabaida irekia da. Urteetan zehar hitz egin gabeko kontuak izan dira, eta azken aldian, ahots batzuk aditzen ari gara zapalkuntzatik, zaurgarritasun posizioetatik, ahalduntzen eta ahotsa goratzen ari direnak beren errealitatearen berri emateko. Zenbat aldiz begiratu diogu elkarri eta aztertu dugu egoera posizio pribilegiodunetik? Ikusten al dugu geure burua hor? Urteak daramatzagu intersekzionalitateaz eta emakumeak gurutzatzen dituzten hainbat zapalkuntzaz hitz egiten, zapalkuntza bikoitza, zapalkuntza hirukoitza… baina zer gertatzen da pertsona bakoitzak dituen pribilegioekin, eskubideekin eta botereekin?

Edizio honetan potentziak umoretik, aktibismo arrazializatutik, gorputz adierazpenetik, artetik, aniztasun sexualetik eta generotik eta feminismoetatik konjuratzeko espazioak erraztuko ditugu. 

Sentiberatasunak, harremanak eta nahi genituzkeen beste edozein emozio-ehun partekatzeko espazioak sortu nahi ditugu; lan pertsonal eta kolektibo hori da deskorapilatzearen lehenengo pausoa.

EKINTZEN PROGRAMAZIOA

Urriak 2, ostirala

Jardunaldien inaugurazioa +D2 IMPRO: Kancaneo Teatro

UMORE OSASUNTSUA, INKLUSIBOA ETA BETI IKUSPEGI FEMINISTA ETA SOZIALETIK.

Ikuskizun paregabea eta topaketa bakoitzean errepikaezina. Umoretik gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Umore osasuntsua, inklusiboa, eta beti ikuspegi feminista eta sozialetik sortua. Inprobisazioaren formatu berri bat, «long form»; abiapuntua beti publikoak erabakitzen du, eta amaiera beti da ziurgabetasun zoragarria.

Geure inprobisazioaren oinarria keinu bidezko adierazpena eta surrealismoaren esplorazioa dira; «normatibotik» gutxi duten munduak bilatzen ditugu. Beti da abentura hutsean marraztutako espazio horietan bizitzea, eta gozamena arte efimeroaz gozatzea.

Bizitza inprobisatua ederragoa da!

Kancaneo Teatro 2011n sortu zen, Valentzian, bi arima bidaiarik, Zahirak eta Elbak, topo egin zutenean: inprobisazioak, pailazogintzak, keinuen antzerkiak eta sormenak batutako bi emakumek bizitzaren eskolan zehar elkarrekin joatea erabaki zuten, bikote artistiko modura.

Zazpi urte daramatzagu elkarrekin aurrera egiten eta elkarrekin sortzen; geure ikuskizun eta tailer guztien ikuspegia feminista, irekia eta aniztasun guztiekin errespetuzkoa da.

Kontzientzia ereiten eta artearen bidez gure ingurua eraldatzen egiten dugu lan.

Urriak 6, asteartea

Tailerra: IZATEAREN EDO IZATEN EZ UZTEAREN PRIBILEGIOA

Vicky y Jesenia

Nola eraikitzen da pribilegioa? Zerk sostengatzen du arrazakeria Beharbada, hemen eta orain, beharrezkoa eta premiazkoa da entzutea, edo behintzat aitortzea munduaren hegoaldea kolonia betikotzen eta gizakia zeharkatzen duen modernitatearen lurra eta gorputzaren moduan eraikitzen duten kategoriak. Izaki horri, edonon dagoela ere. Nondik behatzen, adierazten edo jartzen dugu zalantzan garapenaren modernitatea? Zer dago hitz horien atzean?

Urriak 13, asteartea

Tailerra: ZER EGITEN DUGU GEURE PRIBILEJIOEKIN?

Leticia Urretabizkaia

Pribilejioek harreman estu-estua dute geure boterea erabiltzeko moduarekin, eta pertsona askorentzako ezarritako boterea erabiltzeko modua oso urrun dago geure balioetatik eta eraiki nahi dugun mundutik; beraz, gai honek aurkako sentimenduak sor ditzake guregan. Geure pribilejioen gainean zenbat eta kontzientzia handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango ditugu haiek geure balioekin koherentzian erabiltzeko, ezagutzen dugun botere forma erreproduzitu beharrean. Horregatik, tailer honetan hausnarketa egin nahi dugu ditugun pribilejioez, haiekin nola sentitzen garen eta nola erabiltzen ditugun..0} Tailerra egin aurretik gogoetarako pista bat da pentsatzea nola sentitzen garen geure pribilejioez hitz egiten digutenean: interesa pizten digu, estimulatu egiten gaitu, jakin-mina pizten digu? Edo ezinegona sortzen digu, deserosotasuna edo haserrea? Gai honetan sakontzeko, etor zaitez gogoz esperimentatzeko, malgua izateko, umorea erabiltzeko eta gauzak serio ez hartzeko, geure baitan dauden egitura hierarkiko horiekin jolas egin dezagun.

Leticia Urretabizkaia prestakuntza jasotzen ari da hainbat alorretan, talde prozesuak errazteko helburuz, hainbat instituzioren eskutik: IIFACe Institutua (Instituto de Facilitación y Cambio), CTCH (Giza Gatazkaren Eraldaketa Zentroa) eta Comunicación No Violenta Institutua. Gai hau bere pribilejio propioetatik ulertzeko, sentitzeko eta partekatzeko, posizio subalternoetatik jarduten duten emakumeak ditu maisu handi. Horien artean, emakume beltzak, mestizoak, lesbianak, nekazariak, indigenak eta popularrak irakurri eta entzun ditu, eta aukera izan du haiekin prestakuntza jasotzeko eta esperientziak partekatzeko.

Urriak 20, asteartea

Tailerra: DEKOLONIZAZIORA BIDEAN DOAZEN EMAKUMEAK

Mujeres del Mundo

Munduko Emakumeok dekolonialitatearen bidean izaten ari garen esperientziaz gogoeta egitera gonbidatzen zaituztegu, jakin badakigulako espazio mistoa izanik prozesu horrek geure burua berrikusteko indarra, gogoa eta interesa beharko dituela. Pribilejioak berrikustea eta geure buruak aurkitzea eta besteekin senidetzea oztopatzen diguten zapalkuntza guztien kontzientzia hartzea ere eskatuko du. Horretan dihardu Munduko Emakumeak elkartea, eta ez da samurra, baina horrexegatik egin nahi dugu prozesu hau ahizpa arrazializatuekin, migratuekin eta baita prozesua bizitzeko prest dauden adiskide autoktono zuriekin ere. Bide luzea den arren, itxaropena dugu ekitatea eta berdintasuna lantzea posible izango dela, xendra hori une zail eta moteletatik badoa ere. Arnasa eta erabaki luzeko prozesuak dira. Zer ondo geurekin batera ikasteko prest baldin bazaudete! Pozik gaude aukera dugulako elkar ikusteko, elkarrekin hitz egiteko, jarduteko, eztabaidatzeko eta mundu justuago bat egiten saiatzeko, gero eta humanoagoa eta arrazakeria gutxiagoko herri bat eraikitzeko.

MUNDUKO EMAKUMEAK: Bizkaiko emakume ezberdinak gara, ekintzaile feminista internazionalistak eta antiarrazistak. Emakumeen eskubideak kolektiboki materializatzeko, eta hala eraldaketa kolektiboa eragiteko jakituriak eta besarkadak partekatzen ditugu.

Urriak 27, asteartea

Tailerra: VAMPYRING

Camila Téllez y Eszter Katalin

Tailerrean banpiroaren figuraren historia alternatibo laburraz arituko gara; Bram Stokerren Drakula (1897) estereotipo ezaguna ordezkatuko dugu gaur egungo literatura eta zinemara figura ez hain ezagunekin, hala nola Drakularen aurrekaria den Joseph Sheridan Le Fanuren (1872) Carmillarekin.

Banpiroen irudikapena ikuspegi queer, trans eta feministatik berrikustea banpiroak ezartzen duen biolentzia figura bat dekolonizatzeko modu bat da, dominazio/sumisio edo erasotzaile/biktima rolen dualitate hori geure gorputzean hartzeko modu bat da. Gainera, bere hastapenetatik beste sexualitate batzuekiko desira irudikatu zuen figura aldarrikatu nahi da, eta kutsatzearen, beste bati kosk egitearen, bestea jatearen nozioak berrikusi, eta harekin batera doan muga edo azalaren nozioa ere bai, gaur egunean hain presente dagoena. Horrela, munstro horren figura aldarrikatzea haren boterea zein zaurgarritasuna, biak, onartzean datza.

Sheridan Le Fanuren Carmilla eta Laura maitaleen pertsonaietan oinarrituta, sinbiosi-, zaurgarritasun-, babes- eta mendekotasun-egoerak agertzen dituzten jarduera partekatu batzuk proposatuko dira.

CAMILA TÉLLEZ (Txile, 1982). Bilbon bizi da. Artista transdiziplinarra. Haren azkeneko lan artistikoan bera bizi den espazioetako identitate adierazpen desberdinak ikertzen ditu, bai eta entzuleekin eta publikoa denarekin dituen harreman ikusezinak ere, hainbat lekuren bitartekotza-proposamenetan.

ESZTER KATALIN (Budapest, 1991) ikus-entzunezko artista. Vienan eta Bilbon bizi da. Queer eta feminista ikuspuntutik jarduten du, subjektibitateen irudikapen soziopolitikoa zalantzan jarriz eta harekin tentsioa sortuz. Artista egoiliarra izan zen Tabakaleran (2019) , eta gaur egun Bilbao Arte Fundazioan (2020).

Azaroak, 3 asteartea

Tailerra: ALDERDI INTRAPERTSONALEAN GEURE BURUA DESERAIKIZ

Izaskun ZarrandikoetxeaMundo Ivaginario

Tailerraren helburua geure harreman intrapertsonalean ditugun botere-harremanak aitortzea eta identifikatzea da. Jardueren bidez, hausnarketa pertsonala eta kolektiboa erraztuko dugu geure buruarekin ditugun indarkeriazko eta tratu txarreko jokabideen inguruan. Zer eragin duten aurkitzeak eta nola blaitzen gaituzten ikusteak kultura patriarkalaren aginduak geure gorputzean, geure barne-pentsamenduetan eta eguneroko bizitzako intimitatean modu gutxi-asko inkontzientean erreproduzitzera nola iristen garen ulertzen lagunduko digu. Kontzientzia hartze hori beharrezkoa da eredu patriarkala –botere eta pribilejioena– aldatzeko, eta haren ordez zaintzan oinarritutako eredu feminista bat ezartzeko.

IZASKUN ZARRANDIKOETXEA
Sexologoa, berrelkarketarako terapiako terapeuta eta gizarte-langilea, osasuna eta plazer sexuala sustatzeko Mundo Ivaginario programaren arduraduna. Esku-hartze sozial indibidual eta komunitarioan 15 urtetik gorako esperientzia du, indarkeria matxistari lotutako hainbat programa kudeatzen ditu eta sexualitatearen eta autoerotismoaren inguruko prestakuntza-saioak ematen ditu.

Azaroa 12, osteguna

Tailerra: IRUDI MENOPAUSIKOEN LABORATEGIA

Josune Muñoz – Skolastika

Zelan kontatu digute menopausia? Zelan ikusten dugu? Zelan islatzen dute publizitateak, filmek? Eta guk nola irudikatuko genuke? Zer da benetan menopausia? Zer gertatuko zaigu? Eta zer ez? Zenbat menopausia mota daude?

Galdera-zerrenda luze-luzea izan zitekeen. Galdera zerrenda luze eta ezinbestekoa, menopausiaren inguruko informazio eta irudi falta itzela baita. Harrigarria da munduko emakume guzti-guztiek (gaur egun ia 4.000 milioik baino gehiagok) biziko dugun egoera, une, tarte, bizipen horrek ia islarik ez izatea. Eta harrigarriena: arlo publiko zein pribatuan gertatzen da tabu hori.

Zenbat botere galtzen dugu informazio falta dela eta? Noren interesen aldera jotzen du? Non dago tabuaren iturria? Beti izan da honela? Eta Euskal Herrian? Zergatik eta zertarako hain tabu sendoa? Nola hasiko gara isiltasun hori apurtzen?

Gure menopausia isilarazteak, ezkutatzeak edo negatibizatzeak berekin dakarren indarkeria psikologiko eta sinbolikoa azpimarratu nahi dugu. Eta horri aurre egiteko tailer bat proposatzen dugu. Gure menopausiak gureganatzen hasteko da tailer teoriko-praktiko hau. Menopausiaren inguruko iruditegiaren falta nabarmendu ondoren, menopausia era hurbil, argi eta positiboan kontatzeko, irudikatzeko talde bat sortuko dugu, eta lanean hasiko gara. Gure odola, gure hormonak, gure gorputzak geureak dira. Haiek geureganatzea geure eskubidea da.

JOSUNE MUÑOZ

Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketetan aditua. SKOLASTIKA amestu, diseinatu eta sortu nuen emakumeekin eta emakumeentzat. Zorionez, gerora lagun asko hurbildu dira eta parte hartu dute bertan. Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.

Azaroak 17, asteartea

Tailerra: CAUTION! WORKING ON MEMESELF

@CuloMala

Ongi etorri sintesi birtualaren garaira.

Meme-ari buruz hitz egingo dugu. (Adi: testu asko)

Hasteko, memea non sortu den ulertu behar da: kapitalismoak indibidualismoan eta berehalakotasun neoliberalan irakasten gaitu. Bertan da memea agertzen den lekua formatu sintetizatua bezala, euren kontsumitzaileentzako lagunartekoa, astuna izan barik, eta Instagrameko publikazio bakoitzari prestatzen diogun 5 segunduak errespetatzen.

Meme mota anintzak sortu dira, erregistro berriekin eta ikusizko kultura, eta, aldi berean, komunikatzeko eta adierazpen pertsonaleko modu berriekin.

Shitpost-en ondoren, bere antitesia ageri da: meme politikoa, meme hezigarria, meme errazionala eta barnerakoia.

Tailer honetan, @culomala mema tresna politiko bezala aurkeztuko du, bere mugak/onurak ulertuko ditugu eta meme sortzaileetan bihurtuko gara.

Horretarako, praktika bat egingo dugu, aplikazioak erabiltzen (PicsArt, Adobe, Editores) eta gailu teknologikoak (mugikorra, tablet, ordenagailua), baita baliabide analogikoak ere. Modu honetan, memea arma barnerakoi gisa erabiltzen ikasiko dugu.

Ez ahaztu zeure ordenagailua edo tablet-a ekarri behar dela.

*Tailer honek FEM TEK programazioaren barruan dago. Arte praktika garaikideak, feminismoak eta teknologiak.

@culomala -k azterketa laburrak egiteko memea erabiltzen duen kontua da.

Memea kritika sozial eta indibidual gisa.

Memea harreman eta arazo pertsonalezko tresna erreflexibo bezala.

Ahultasunak onartzeko lekua, euren erantzukizuna hartzen hasteko.

Ez da egokia euren burua identifikatzeko beldurra duten pertsonentzat, min egingo dizue.

AUTOCOMPASION’T.

Duindu dezagun ahultasuna.

Azaroak 24, asteartea

Tailerra: UDABERRIKO TRANTSIZIOA

Camila Téllez, Eszter Katalin-en laguntzarekin

12 urtekin lehenengo hilekoa izanda, bere haurtzaroaren porrotarekin eta bere generoa onartzeko konfrontazioarekin, artista oso goiz hasi zen bere burua bampiro bezala ikusten; letagineko protesiak erabiltzen, gau guztia esne geratzen eta haragia eta ketchup-a odol modura bakarrik jaten.

Ez da arrunta 12 urteko ume batek, nerabezarora iristean, bere burua irudi bortitz bezala irudikatzea, imposatzen diren aurauetik eta egituretik ihes egiteko. Bampiroaren irudia maskulinitate/hierarkia irudiarekin erlazionatutagoa dago errugabetasunera eta adostasunera baino. Bere buruaren autoadieraspenaren ibiltzeko baimena izan zen. Onartu diren rolen alderantzikatzea gertatzen da hilekoaren esperientzia, esperientzia higuingarrian bihurtzen denean.

Ikerketa honetan, artistak bere haurtzaroaren esperientziaren remake bat proposatzen du oroimenaren bidez eta auto-ikerketa egiten bere mito pertsonalarekin konektatzeko eta konfiguratzeko. Higuingarri eta zaugarri den «rol bikoitza»-tik hitz egiteko. Eguneroko galderetatik: zer jan duzu?, zer daramazu?, eta beste batzuk pertsonalagoak: Noiz izan zenuen zeure lehenengo hilekoa? Ez da jakingo nork galdetzen duen eta nor izaren ari den galdetuta. Banpiroa da?, edo norbaitek salatzen du banpiroa bere erruduntasunean?, nola aldatzen dira poterearen eta mendekotasunaren rolak?, gorputz batek biak iragarri ahal ditu aldi berean?

Suscríbete a nuestro Boletín