La protesta se ha iniciado en la plaza Moyúa, y tras recorrer varias calles de la Parte Vieja, ha terminado en el Arenal. En el acto final, la capacidad de resistencia de los animales ha sido protagonista, a través de las historias de diferentes animales que han luchado por librarse de la dominación humana. Maialen Sagues, portavoz de Nor, ha sido la última en tomar la palabra. Ha subrayado la necesidad de posicionarse contra toda opresión, y ha manifestado que “ya es hora de reconocer a los animales no humanos como sujetos oprimidos”. Ha añadido que en un contexto capitalista la dimensión de la explotación a la que son sometidos los animales no humanos crece.
Después de la manifestación, se ha celebrado una comida en Karmela, y los actos del día han finalizado con el concierto del grupo No Name Tiriti.
Comunicado:
Gaur, orroak plazara ekarri nahi ditugu, eta horretarako, 3 historia kontatu nahi dizkizuegu. Hartzak ditu protagonista lehenengoak.
Hartzei behazuna ateratzeko, kaiola ñimiñotan sartzen dituzte animaliok, erdi zanpaturik, mugitzeko tokirik gabe. Hartzei sabelean zulo iraunkor bat egiten zaie zuzenean behazuna hartzeko. Sufrimendu honekin amaitzeko, euren sabelak gogor kolpatuz euren buruaz beste egiteko saiakerak etengabeak dira. Burdinazko txaleko bat janzten diete lor ez dezaten.
Hartz ama batek, baina, lortu egin zuen. Kaiola batean itxita zegoen, eta bere kumea hanka eta beso kateaturik gelaren beste aldean. Langilea kumeari behazuna jezteko sastaka sartzera zihoanean, kumearen oihuek eraginda, hartz-amak kaiola indarrez irekitzea lortu zuen. Ezin izan zuenez katetik askatu, besarkada estu bat eman zion ito zuen arte. Ondoren, lasterka batean hormaren aurka jo zuen bere burua akabatuz. Nahiago izan zuen heriotza, minez eta katepean bizi baino. Heriotza bilakatu zuen erresistentzia oihu.
Curioso
2 minutos y 43 segundos duró el encierro de San Fermín el 11 de julio de 2015, en Iruñea. Seis toros fueron obligados a salir de los corrales, pero sólo 5 llegaron hasta el final del recorrido. Curioso primero, a la salida, se quedó rezagado, y decidió volver por donde había venido. El toro volvió a ser recluido en el corral y, cuando el encierro finalizó, le llevaron de vuelta al camión y le trasladaron directamente a la plaza. Ese mismo año murieron 56 toros más. Salió al ruedo en cuarto lugar y Las críticas taurinas definieron su salida como la de un “cobarde”. Lo que sucede es que no han entendido nada: Lo que quería Curioso era la libertad.
Tatiana
Tatiana s’est rebellée contre ceux qui l’ont agressée, en 2007, au zoo de San Francisco. Cette tigresse de Sibérie avait quatre ans et habitait un espace de béton de cent mètres carrés. Dès le début, elle a montré son désir d’aller au-delà des murs qui l’entouraient, et le 25 décembre 2007, elle a réussi à le faire. Ce jour-là, selon des témoins, trois jeunes gens criaient et jetaient des objets sur Tatiana et les autres quatre tigres qui étaient enfermés avec elle. La tigresse a décidé qu’elle en avait assez : elle a escaladé un mur de quatre mètres et elle est allée vers ceux qui l’avaient attaquée. Elle a ignoré les autres personnes qu’elle a trouvées sur la route ; elle ne visait que ses agresseurs. Tatiana a été finalement tuée.
Askatasunaren bila orro egin duten hiru animaliok inguratzen gaituen errealitatearen lagin bat besterik ez dira, milaka baitira munduan, egunero, zapaltzen dituen oinpetik libratzen saiatzen diren norbanakoak. Espezismoak animalion biziak bere egin ditu; bere egin ditu haien gorpuak, eta lehengai eta salgai bilakatu ditu. Kapitalismoaren babespean, esplotazioaren neurriak ia etenik gabe egin du gora, eta gora egin dute ere zapalkuntzak, minak eta bidegabekeriak.
Euskal Herrian dugu Europako behi haztegirik handiena, Nafarroan. Caparrosoko makroetxaldeak milaka animalia zapaltzen ditu espazio berean, baina toki gehiago izan arren, ez dira libreagoak Ultzaman edo Baztanen esplotatzen dituztenak. Jabe bat duen inor ez baita libre.
Legeak ere ez ditu babesten; animalien babeserako edo animalien ongizaterako deituriko araudiek izenean baino ez dute ongizate eta babes hori. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan EAJk eta PSEk aurkeztu dutena ere iruzur hutsa da, testuinguru espezista batean sortua, etxeko bilakatutako animaliak besterik ez dituelako kontuan hartzen. Eta neurri batean bakarrik, antropozentrismoa baitu abiapuntu. Ondorioz, gizakiz besteko animalien interesak bigarren edo hirugarren mailakoak dira beti.
Bada garaia. Gizakion eta gainerako animalien arteko egungo botere harremana iraultzeko ordua da, gizakiz besteko animaliak zapaldutako subjektu gisa aitortzekoa. Zapaltzen dituen oinpetik atera nahi dute, zapalduta bizi diren gizakiek bezala. Askatasuna eta emanzipazioa helmuga duen bide horretan, zapalkuntza ororen aurka egin behar dugu, eta zapaldu ororen aitortzak bilakatu behar gaitu borroka kide. Kapitalak hiltegiko langilea esplotatzen du; kapitalak hiltegian akabatzen duten animalia esplotatzen eta zapaltzen du. Kapitalismoaren katea apurtzeko garaia dugu: gure lepoak lotzen dituena, bai eta gizakiz besteko animalienak lotzen dituztenak ere. Izan gaitezen burujabe, baina inor gure menpe hartu gabe. Askatasunaren bila egiten dute orro animaliek; isilik direnean ere, askatasunaren bila egiten dute orro. Erresistitzen ari direlako, gure borroka zor diegu.
GORA ANIMALIEN ASKAPENA!