Reportajes

//Grados y másteres de la UPV son financiados por empresas armamentísticas

Grados y másteres de la UPV son financiados por empresas armamentísticas

“La línea de investigación de la UPV/EHU debería producir contenido de interés universal y en beneficio de la sociedad, y es grave que detrás de estos estudios se escondan determinados intereses”.

2022-12-20T15:55:27+00:0020 diciembre 2022|Universidad País Vasco|Sin comentarios

Por Unibertsitateko Indar Batasuna

La universidad es responsable de la divulgación, transferencia e investigación del conocimiento. Para sacar adelante estas investigaciones se invierten mucho dinero, y al mismo tiempo estas investigaciones son decisivas a la hora de determinar las fuentes de ingresos que se reciben tanto de las instituciones como del gobierno. Ante la incapacidad de estos organismos públicos para ofrecer suficientes fuentes de ingresos, se posibilita que las empresas privadas realicen sus inversiones en la UPV. De este modo, estas empresas privadas obtienen el poder de decisión sobre estas investigaciones de la UPV. Por tanto, estas investigaciones, lejos de realizarse para el bienestar de la sociedad, se tratan de investigaciones que se ponen en marcha directamente para cubrir las necesidades de estas empresas.

Desde 2019, el incremento de esta tendencia es visible, ya que las inversiones privadas prácticamente se han duplicado entre 2019 y este curso. Podemos observar que los vínculos con las empresas se dan en diferentes formas. En el caso de los grados, la incorporación de los periodos de prácticas en cada vez más grados es una apuesta de la UPV, que, lejos de enriquecer el proceso de aprendizaje, son una apuesta clara para que los estudiantes nos integremos con cada vez más rapidez en el mundo laboral. Además, no recibimos ningún salario a cambio de estos periodos de prácticas. Una clara expresión de la intervención empresarial es la existencia de diferentes grados y másteres directamente financiados por empresas privadas. Ejemplo de ello son las empresas ITP y Sener, empresas que participan en la industria armamentística, que financian un máster en aeronáutica junto a la Diputación Foral de Bizkaia en la facultad de San Mamés. Otro ejemplo sería, en el caso de la UPV, el CFAA (centro de la UPV de Aeronáutica en Zamudio), financiado por 39 empresas. Esta inversión en 2021 fue de más de 16M de euros, que cada año ofrece varios proyectos de GrAL, MAL y doctorado que van dirigidos directamente a empresas.

En el caso de la investigación, la intervención de las empresas es también clara. Ante las limitaciones de las capacidades económicas de la UPV, estas empresas ofrecen aulas de empresa y/o material para la investigación. Esto hace, cómo no, que estas investigaciones produzcan un contenido que beneficia a estas empresas. La línea de investigación de la UPV debería producir contenido de interés universal y en beneficio de la sociedad, y es tan grave como claro que detrás de estos estudios se escondan determinados intereses.

La UPV ha dejado claro que la internacionalización y los acuerdos con las empresas eran los principales retos de 2022-2023, cuyo objetivo es aumentar el prestigio y la fuente de ingresos. En todo esto son los investigadores los que juegan el papel más importante, ya que son el sector más importante que crea conocimiento. Aún así, los investigadores están obligados a aceptar condiciones insoportables. Ejemplo de esto es el hecho de tener que pagar tasas por trabajar, no cobrar clases de docencia, no contar con los medios adecuados para llevar a cabo investigaciones, como oficinas, tener trabas para darse de baja o sufrir actitudes inaceptables por parte de tutores autoritarios.

Por lo tanto, es visible que se están dando avances significativos en la privatización de la UPV, y es la propia universidad la que ha dejado claro que va a continuar en ello. Sin embargo, la UPV no se ha pronunciado en ningún momento sobre las condiciones de trabajo de los investigadores. Ante esto, por un lado, es imprescindible que las distintas ramas universitarias (grados, másteres e investigaciones) no estén condicionadas por los intereses de empresas privadas. Por otro lado, dado que los investigadores son el sector universitario y social más importante, seguiremos organizándonos a favor de las condiciones laborales de calidad de los sectores trabajadores universitarios.

Unibertsitatearen ardura da ezagutza dibulgatzea, transferitzea eta ikertzea. Ikerketa hauek aurrera ateratzeko diru asko inbertitzen da, eta aldi berean, ikerketa hauek erabakigarriak dira erakunde zein gobernutik jasotzen diren diru-iturriak determinatzerako orduan ere. Organismo publiko hauek diru-iturri nahikorik eskaintzeko gaitasunik ez dutenez, enpresa pribatuei ateak irekitzen zaizkie EHUn beraien inbertsioak egiteko. Hau horrela, enpresa pribatu hauek EHUko ikerketa hauen gaineko erabakimen totala lortzen dute. Beraz, ikerketa hauek ez dira inondik inora gizartearen ongizaterako egiten diren ikerketak. Aitzitik, enpresa hauen beharrak asetzeko zuzen-zuzenean martxan jartzen diren ikerketak dira.

2019az geroztik, tendentzia honen areagotzea ikusgarria da, izan ere, inbertsio pribatuak ia bikoiztu egin dira 2019tik aurtengo ikasturtera bitarte. Enpresekin loturak forma desberdinetan ematen direla ikusi dezakegu. Graduen kasuan, praktikaldiak geroz eta gradu gehiagotan beharrezkotzat txertatzea EHUren apustuen artean kokatzen da. Praktikaldi hauek ikasketa prozesua aberastetik urrun, ikasleok lan mundura geroz eta azkarrago integratzeko apustu garbia dira. Gainera, praktikaldi hauen ordainetan ez dugu inongo soldatarik jasotzen. Enpresen esku hartzearen espresio garbi bat dira ere gradu zein master desberdinak zuzen-zuzenean enpresa pribatu hauek finantzatzen dituztela. Honen adibide dira ITP eta Sener enpresak. Industria armamentistikoan parte hartzen duten enpresak, Bizkaiko Foru aldundiarekin batera San Mames fakultatean finantzatzen duten aeronautikako masterra. Beste adibide bat izango litzateke, EHUren kasuan, CFAA (Aeronautikako EHUko zentroa Zamudion), zeina 39 enpresek finantzatua den. Inbertsio hau 2021ean 16M euro baino gehiagokoa izan zen, zeinak urtero hainbat GrAL, MAL eta doktoretza proiektu eskaintzen dituen zuzenean enpresentzat bideratuta doazenak.

Ikerketaren kasuan ere enpresen interbentzioa argia da. EHUren gaitasun ekonomikoen mugen aurrean enpresa hauek ikerketara bideratutako enpresa gelak edota materiala eskeintzen die. Honek, nola ez, ikerketa hauek enpresa horien mesedetara dagoen edukia ekoiztea eragiten du. EHUren ikerketa lerroak interes unibertsaleko eta gizartearen onurarako edukia ekoitzi beharko luke, baina larria bezain argia da ikerketa hauen atzean interes jakin batzuk ezkutatzen direla.

EHUk  argi utzi zuen internazionalizazioa eta enpresekin akordioak egitea zirela  2022-2023ko erronka nagusiak, honen helburua prestigioa eta diru-iturria handitzea delarik. Guzti honetan ikerlariak dira paper garrantzitsuena jokatzen dutenak, hauek baitira jakintza ekoizten duten sektore garrantzitsuena. Hala eta guztiz ere, ikerlariak baldintza jasanezinak onartzera behartuta daude. Honen adibide dira lan egiteagatik tasak ordaindu behar izatea, dozentzia klaseak ez kobratzea, ikerketak burutzeko baliabide egokiak ez izatea, bulegoak adibidez, baja hartzeko trabak edota tutore autoritarioen jarrera onartezinak jasatea.

Ikusgarria da beraz EHUren pribatizazioan aurrerapausu nabarmenak ematen ari direla eta honetan jarraituko duela argi adierazi du EHUk. Aitzitik, EHUk ez du inongo momentuan ikerlarien lan baldintzen inguruko ezer aipatu ere egin. Honen aurrean ezinbestekoa da batetik unibertsitateko adar ezberdinak (gradu, master eta ikerketak) ez baldintzatuak izatea enpresa pribatuen interesgatik. Bestetik, ikerlariak unibertsitateko eta gizarteko sektore garrantzitsuena direnez, unibertsitateko langile sektoreen kalitatezko lan baldintzen alde antolatzen jarraituko dugu.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín