Egilea: Laura Fontalba
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ospatuko da. Lehenengo edizioan egin zen bezala, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala izango da, baina aurten, proposamen berri batekin. Parte hartu nahi duenak ahobizi edo belarriprest izan daiteke, baita ariguneak sortu ere. Nahi duten entitateek euskaraz aritzeko bi motatako guneak sortu ditzakete: barne-ariguneak eta kanpo-ariguneak.
Ekimena sortu baino lehen, herri askok esfortzu handia egin zuten euskara zabaltzeko ekintzen edo ariketa desberdinen bidez. Euskaraldiaren helburua euskararen erabilera handitzea denez, bigarren edizio honi begira, badirudi esfortzuak merezi izan duela. Izan ere, aurten, ehundaka ariguneek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko. Gehienak elkarteak, taldeak, erakundeak edo enpresak dira. Hauei parte hartzera gonbidatu zaie euren guneetan urratsak ematen hasteko.
Ariketa 16 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat izango da. Funtzioak hauek dira:
Ahobizi. 11 egun hauetan, hizkuntza dakizunez, euskaraz hitz egingo duzu euskaraz dakiten guztiekin. Ez badakizu zeure kideak euskaraz dakien ala ez, lehenengo hitza euskaraz esango duzu. Ulertzen badizu elkarrizketa euskaraz jarraituko duzu.
Belarriprest. 11 egun hauetan, euskara ulertzen duzunez, dakienari euskaraz hitz egiten utziko diozu. Zuk, berriz, zure gaitasun eta aukeren arabera erabakiko duzu norekin eta noiz erabili euskara.
Arigunea. Mota guztietako entitateentzat pentsatutako proposamena. 11 egun hauetan, barne-arigunetan eta kanpo-arigunetan beti euskaraz hitz egiteko aukera emango dute. Barne-arigunetan, kide guztien artean hitz egingo dute euskaraz, nodu kolektiboan horrela adostu dutelako. Kanpo-ariguneak herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dituzte. Gunea sortuko da bertan ahobizi edo belarriprest badaude: herritarrek euskaraz artatuak izateko bermea badute.
Euskaraldian parte hartzeak ez du trabarik, gutxieneko baldintza euskara ulertzea delako. Ariketaren hainbat helburuak:
- Hikuntza ohiturak aldatu euskarazko praktikak zabaltzen
- Norberaren hizkuntza ohituren aldaketan lagungarria izan
- Inertziak apurtu
- Entitate guztiek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartu
- Gizarte aktibazioa
- Herrien euskaltzaleen artikulazioa indartu
- Euskararen aldeko eragileei ekimen bateratuan gehitu
Aurten, 147.000 pertsonek hartuko dute parte eta 25.000 arigune sortu dira. Anima zaitez. Euskaraz bizi!