Reportajes

/, Reportajes/Euskadi, una de las pocas comunidades sin Ley Integral LGBTIAQ+

Euskadi, una de las pocas comunidades sin Ley Integral LGBTIAQ+

El Observatorio Vasco LGBTIAQ+ exige una ley integral que incluya a las personas intersexuales, asexuales, arrománticas, no binarias, queer, etc.: "La línea roja infranqueable sólo puede ser la defensa de los derechos humanos".

2024-06-28T13:37:18+02:0028 junio 2024|28J, Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Este 28J, Día Internacional del Orgullo, desde el Observatorio Vasco LGBTIAQ+ han exigido una Ley Integral Vasca LGBTIAQ+, que detalle medidas concretas y recursos específicos, con un calendario concreto, supervisión y control independientes del poder político, para proteger a todas las personas del colectivo.

En su propuesta, incluyen expresamente que todas las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma Vasca den apoyo a actos del Orgullo LGTBI+, pero siempre respetando el protagonismo de las asociaciones que lo representan, evitando dar protagonismo exclusivo a asociaciones afines al partido que en el momento gobierne, y evitando que las instituciones o las empresas públicas o privadas mercantilicen o se apropien cultural o ideológicamente del colectivo. Además, han exigido que dicha ley incluya a todas aquellas personas que siempre quedan en el olvido: intersexuales, asexuales, arrománticas, no binarias, queer, etc.; que contemple la «desmedicalización» y «despatologización» de las orientaciones, de las identidades y expresiones sexuales y de género, de las corporalidades no normativas; y que emplee la negociación y el consenso como estrategia viable para dotarles de «herramientas antidiscriminatorias efectivas». «La riqueza de la diversidad no admite exclusiones, ni que nadie se arrogue la representación del colectivo bajo unos criterios políticos o unas siglas determinadas, sean las que fueren», han asegurado y añadían: «La línea roja infranqueable sólo puede ser la defensa de los derechos humanos». Es decir, no reclaman derechos especiales, sino recuperar aquello que les han quitado: poder reintegrarse en igualdad y terminar con la exclusión por orientación sexual, la difamación o la medicalización, entre muchas otras vulneraciones.

Asimismo, han destacado que prácticamente todas las comunidades Autónomas a nivel español poseen, desde hace años, normativas de este estilo. Excepto Asturias, donde está en redacción; y Castilla y León, donde gobierna la extrema derecha. Un temor que han expresado a nivel estatal, pues creen que la llegada de la extrema derecha al poder podría suponer una pérdida automática de la actual Ley general, ya que partidos como VOX, PP o Se Acabó la Fiesta ya han manifestado su intención de derogar dicha Ley «en cuanto puedan». «Es público su ideario basado en negar la diversidad sexual y de género, asi como los derechos de quienes no responden a una orientación heterosexual y una concepción binarista de género (hombre/mujer)», han lamentado. Aunque ni siquiera esta Ley general, más conocida como Ley Trans, es suficiente, porque su contenido está muy sesgado y limitado: «No reconoce ni actúa ante las circunstancias que vulnerabilizan y discriminan a las personas intersex, no binarias o extrabinarias, asexuales, migradas o en situación administrativa irregular, entre otras». De ahí la importancia de acordar una Ley Integral Vasca, que, además, ven posible alcanzar si se tiene en cuenta que la mayor parte de las fuerzas políticas situadas en la izquierda la han contemplado en sus últimos programas electorales (EH Bildu, PSE-EE, Sumar y, aunque se quedaron sin representantes, Elkarrekin Podemos).

Aunque también es cierto que no olvidan algunas de las propuestas impulsadas por EH Bildu, como la inclusión de expertos en dicho proceso participativo, con la que se han mostrado disconformes. «La historia nos enseña que, en demasiadas ocasiones, «los expertos» han jugado un papel decisivo en nuestra opresión, patologización y discriminación. No se necesitan para identificar nuestras necesidades, ni reivindicaciones», han reafirmado. Misma indignación surge con PSE-EE, del que consideran que ha olvidado lo que hace sólo unas semanas prometía en su programa electoral, a fin de no contrariar a su socio de Gobierno: EAJ-PNV, partido del que tampoco comprenden su postura de «aliado en el Congreso y opositor en Euskadi en materia de protección de los derechos LGBTIAQ+».

Por todo ello, desde el Observatorio Vasco LGBTIAQ+ han asegurado que, hoy, saldrán de nuevo a las calles y plazas, para alzar su voz contra la «ultraderecha represora» y sus discursos de odio; conmemorar la revuelta de Stonewall y, en especial, a las mujeres trans negras y latinas que encabezaron dicha lucha; así como a Roberta Marrero (1972-2024), quien, en su primer poema, dedicó estas palabras a Marsha P. Johnson:

Todo cuerpo debe ser regido solo por su habitante
Todo fuego debería arder para siempre
Todo corazón debería ser irrompible
Toda persona debería ser amada
Todo héroe-heroína debería tener su duelo
Todos deberíamos tener un sitio para llorar a nuestros muertos
Todos deberíamos morir dulcemente
Toda mano tendida debería ser estrechada
Todo vacío debe ser llenado
Toda violencia es fruto del miedo
Todo el poder para el pueblo
Gracias a los rebeldes
Justicia a nuestros muertos

Komunikatua:

Beste behin ere, ekainaren 28 honetan, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadik LGBTIAQ+ Lege integral propio bat izatea beharrezkoa dela azpimarratzen dugu. Oraingoan, eskuin muturrak bere botere espazioak mundu osoan zabaltzen dituen testuinguru batean, Europako Parlamenturako hauteskundeen ostean ikusi dugun bezala.

Ez da eskari kapritxoso bat. Ezta gainontzeko autonomia erkidegoekin parekatzeko edo kopiatzeko gogorik ere. Egia den arren, denek urteak daramatzatela mota honetako araudiekin. Asturias izan ezik, lege-proiektua lantzen ari dena; eta Gaztela Leon, eskuin muturrak gobernatuta, izan zuten proiektua baztertua izan dela. Badaude lurraldeak ere, Katalunia esaterako, legeak berritzen ari direnak dagoeneko, eguneratzeko eta hobetzeko.

Batzuek galdetzen dute zergatik ez garen konformatzen indarrean dagoen Estatuko legearekin, indarrean dagoena 2023ko martxotik aurrera. Jendartean Trans Legea bezala ezagutzen dena. Erantzuna erraza da. Osatugabeko aterki orokor bat da. Bere edukia eta irismena oso partziala eta mugatua geratu zen hasierako proiektuaren aldean. Izan ere, ez ditu aintzat hartzen pertsona intersexualak, ez-bitarrak edo estra-bitarrak, asexualak, migratzaileak edo egoera administratibo irregularrean daudenak, besteak beste, ez eta horien gainean jarduten ere.

Bere garrantzia zentralizatuta dauden eskumenetan dago, hala nola erregistro-eremuan, non genero-autodeterminazioaren printzipioa aitortzean garrantzi berezia izan duen. Edo Espainiako Estatuak bere legediaren eskumena duenean (adibidez, lan arloko legeria), Autonomia Erkidegoek gauzatu eta eginkizun jakin batzuk garatu ditzakete.

Baina, eskumenak transferitzen diren arloei dagokienez, eta Euskadin asko eta zabalak dira, eskualdeko exekutibo eta legegile karguak betetzen dituztenen borondate politikoaren menpe gaude. Baita gure Batzar Nagusietan eta Foru Aldundietan boterea dutenena ere. Baita gure Udalak gobernatzen dituzten talde politikoak ere. Beraien ekintza edo ekintza ezaren menpean.

Azkenik, beldur garelako Lege Orokor hau zalantzan jartzen duten eskuin muturreko indarrak Espainiako Estatuan agintera iritsi daitezkeen, non Vox eta baita Alderdi Popularra barne hartzen baitugu, eta gorantz doazen Se acabó la fiesta bezalako beste formazio batzuk ere. Lege hau ahal bezain laster indargabetuko dutela iragarri duten formazioak. Ez dute engainatzen. Bere ideologia publikoa da, sexu eta genero aniztasuna ukatzean oinarritzen dena, baita orientazio heterosexual eta generoaren kontzepzio bitar bati (gizon/emakume) erantzuten ez diotenen eskubideak ukatzean. Non emakumeak berriz ere, espeziearen ugaltzaile rola hartzen dute, horretarako sortuak bait dira, beren pentsamendu erlijiosoaren arabera.

Horregatik, euskal lege integral bat exijitzen dugu, gure eguneroko bizitzan eragina duten arlo guztietan neurri zehatzak xehetasunez bilduko dituena, baliabide zehatzekin, egutegi konkretu batekin eta botere politikoaren gainbegiratze eta kontrol independentearekin, bere xedapenen garapen erreal eta eraginkorrerako. Eusko Legebiltzarraren egungo konfigurazioak hori posible egingo luke ezkerrean kokatutako indar politiko gehienek beren azken hauteskunde-programetan espresuki aurreikusten baitute Euskal LGTBI+ Lege integrala (EHBildu, PSE-EE, Sumar eta, era berean Elkarrekin Podemos ordezkaririk gabe geratu den arren). Kontrako muturrean EAJ-PNV, Alderdi Popularra eta Vox daude.

Pozik gaude lehendabiziko alderdiek kolektiboaren ordezkari diren elkarteekin lankidetza aipatu izana, lege hori prestatzeko eta adosteko benetako beharrizanetara eta sentipenetara. Behatokian eskuragarri jartzen dugu urte hauetan maila honetan egin dugun lana.

Kezkatzen gaitu proposamen batzuek, hala nola EHBildurenak, prozesu partehartzaile honetan ustezko «adituak» sartzea aipatzeak (bai parlamentuan, bai proposatutako LGBTIAQ+ Euskal Kontseiluaren diseinu eta kontrolean). Nahiz eta haien asmoa ez izan, eta ziur gaude horretaz, proposamen hori erabil daiteke foro horietan sartzeko egiaz gure oinarrizko eskubideen aurka lan egiten duten pertsonak (adibidez, erakundeetako karguetan «aditu» transfoboak izendatzeko). Bai eta horiek aurkeztu eta proposatzen dituzten alderdi politikoen interesen zerbitzura lan egingo duten «peoiak» ere. Historiak erakusten digu, gehiegitan, «adituek» paper erabakigarria jokatu dutela gure zapalkuntzan, patologizazioan eta diskriminazioan. Ez dira beharrezkoak gure beharrak ez aldarrikapenak identifikatzeko. Eta horien presentzia ez da inongo kontrol eta gainbegiratze organotan jaso behar.

Zalantzan gaude, aurreko legegintzaldian jada prozesu honi bidea irekitzeko giltza eskuetan zuen PSE-EEk, hauteskunde programan agindutakoa ahaztu eta helburu zehatz hori ezertan uztea, EAJ-PNV bere gobernukidea ez haserretzeko. Ulergaitza iruditzen zaigu EAJ-PNVren jarrera, Kongresuan alderdi aliatu eta Euskadin

oposiziokoa LGBTIAQ+ eskubideen babesaren inguruan. Egia den arren, aurten Euskal Trans Legearen bigarren erreforma bat onartu dela, deskontu garaian, proposatzen duten gainontzeko alderdiekin batera (PSE-EE eta Elkarrekin Podemos) herritarren eta EHBilduren zuzenketa batzuen sartzea erabakita, azken testuan hobekuntza nabarmenak ahalbideratuta.

Alderdi honen ekintza desegokiak ere kritikatzen ditugu Bizkaiko lurralde historikoan, Ekainak 28an, Harrotasunaren eguna bezalako protesta egun baten jabetze instituzionalarekin. Garbiketa arrosa instituzional (pinkwashing) honek ez du islatzen bizi dugun errealitatea, ezta desiratzen dugun errealitatea ere. Ildo horretan, Euskal LGBTIAQ+ Lege Integralaren proposamenean espresuki jasotzen dugu Autonomia Erkidegoko administrazio publiko guztiek:

«LGTBI+ Harrotasun ekitaldien alde egingo dute, lurralde osoan, antolatutako LGTBI+ kolektiboen protagonismoa errespetatuz eta haiek ordezkatzen dituzten elkarte guztiek, behar bezala izena emanda, sustatutako jarduerak lehenetsiz. Saihestuko dute une bakoitzean gobernatzen dituzten alderdiekin zerikusia izan dezaketen elkarteei protagonismo esklusiboa eta baztertzailea ematea, baita eskubide kolektiboen aldeko borrokan erakunde edo enpresa publiko edo pribatuen merkantilizazioa eta jabetze kulturala edo ideologikoa ere.»

Laburbilduz, guztiok babesten gaituen lege bat nahi dugu, eta beti ahaztutako pertsonak barne hartzen dituena: intersexualak, asexualak, aromantikoak, ez-bitarrak, queer-ak… Orientazioen, sexu eta genero identitateen eta adierazpenen, gorpuztasun ez-normatiboen, desmedikalizazioa eta despatologizazioa aurreikusten duen legea. Gorputzaren autodeterminazio printzipioaren defentsan eta babesean oinarrituta dagoen lege bat. Pertsona asexual edo/eta arromantikoekiko ezagutza eta errespetua sustatzen duen legea, eta harremantzeko modua naturalizatzen duena.

Kalea ere guztiontzat aldarrikatzen dugu. Negoziazioa eta adostasuna estrategia bideragarri bakarra, geure buruari diskriminazioaren aurkako tresna eraginkorrak emateko. Aniztasunaren aberastasunak ez duelako bazterketarik onartzen, inork ez dezala kolektiboaren ordezkaritza irizpide politiko edo sigla jakin batzuen arabera bere gain hartzeko aukera izan, edozein izanda ere. Gure kolektiboa ez baita ez homogeneoa ez uniformea. Marra gorri bakarra giza eskubideen defentsa baino ezin da izan.

Ekainaren 28 honetan, kalera eta plazetara aterako gara berriro, manifestatzera. Eskuin muturreko errepresioaren aurka ahotsa altxatzeko. Beraien gorroto diskurtsoen aurka, gure LGBTIAQ+ Harrotasuna erakutsi dezagun, Stonewall-eko altxamenduen eta haien protagonisten oroimenez. Borroka hura gidatu zuten emakume trans beltz eta latinoei omenaldi berezia eginez, orain aste batzuk alde egitea erabaki zuen disidente baten hitzak, Roberta Marrero (1972-2024), askoz hurbilagokoa, geureak eginez. Marsha P. Johnson menderaezin haietako bati eskaini zizkion Todo era por ser fuego poema bilduman (Editorial Continta me tienes, 2022) argitaratutako bertso pare bat:

«Gorputz bakoitza bere biztanleak bakarrik gobernatu behar du (…) Eskerrak errebeldeei. Justizia gure hildakoentzat».

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín