Reportajes

//Ocupan el Gobierno Vasco en Bilbao para exigirle la ruptura total de relaciones con Israel

Ocupan el Gobierno Vasco en Bilbao para exigirle la ruptura total de relaciones con Israel

"Ya no vale la tradicional política de ayuda humanitaria caritativa y falsos reconocimientos con una mano y, con la otra, grandes y lucrativos acuerdos comerciales con Israel".

2024-06-04T19:36:48+02:004 junio 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Esta tarde, el grupo Khalas! Palestina – Uribe Kosta ha ocupado el servicio de Atención a la Ciudadanía, Zuzenean, del Gobierno Vasco, para denunciar la colaboración de este y algunas empresas vascas con las instituciones israelíes en todos los sectores.

Desde Khalas! han alertado que la situación en Gaza está llegando a «puntos inimaginables», por lo que el pueblo palestino está reclamando humanidad y solidaridad, responsabilidad por las complicidades de nuestra sociedad y romper relaciones con Israel por medio del boicot, las desinversiones y las sanciones. Una actitud que no están tomando ni el Gobierno Vasco ni algunas empresas vascas que participan con el sector agroalimentario, el armamentístico e, incluso, la ingeniaría de control social israelíes.

En esta línea, han denunciado que la Estrategia de Internalización de 2020 del Gobierno Vasco «explicita que Israel constituye un socio preferente en las relaciones comerciales con Oriente Próximo»; concretamente, esta adjudica los contratos a CAF para la construcción del tren del apartheid, que une las colonias israelíes en los territorios ocupados de Jerusalén y Cisjordania. Sumado a ello, también han denunciado la red de colaboración y participación conjunta en proyectos de I+D+D de instituciones públicas (UPV-EHU) o con participación pública de Gobierno Vasco y Diputaciones (TECNALIA y TEKNIKER) con universidades y empresas israelíes (Israel Institute of Tecnology, Ben Gurion University, Tel Aviv University, etc.); y la Alianza Estratégica Europa-Israel, que PNV y PSE se niegan a romper.

Asimismo, han alertado sobre el «gran activo» que representa la Consejería de Interior en estos acuerdos. Denuncian cómo empresas israelíes relacionadas con la ocupación, destrucción y control sobre la población palestina han suministrado formación y material a la Ertzaintza: ECI Telecom, Micro-Link, Guardian Defense 6 Homeland Security, etc. «El entrenamiento y el material se compra bajo el label de “probado en combate”, es decir, testado criminalmente en los cuerpos de la población palestina», han lamentado. En líneas similares denuncian la red de colaboración con sector armamentístico, entre las que destacan SENER, ITP Aero, Aernova y SAPA que han recibido ayudas públicas a través de la Agencia vasca de desarrollo empresarial (SPRI) y de los fondos europeos Next Generation.

Por todo ello, desde Khalas! Palestina han exigido al Gobierno Vasco la ruptura total de relaciones con Israel y han recordado que tanto este como los partidos socios del gobierno tienen el deber de respetar y velar por los Derechos Humanos. «Ya no vale la tradicional política de ayuda humanitaria caritativa y falsos reconocimientos con una mano y, con la otra, grandes y lucrativos acuerdos comerciales con Israel. ¡Basta ya! Khalas!», han sentenciado.

Komunikatua:

Gazako genozidioaren izugarrikeria larriagotzen ari da, eta puntu imajinaezinetara iristen ari da. Gizatasuna eta elkartasuna eskatzen ari zaigu Palestinako herria, gure gizartearen konplizitatea amaitzea eskatzen digu eta estatu genozidarekiko harremanak etetea, boikota, desinbertsioa eta zigorrak erabiliz. Israelgo estatuaren zigorgabetasun kriminala amaitu egin behar da.

Aldiz, Eusko Jaurlaritzak eta euskal enpresa batzuek ibilbide luzea daramate Israelgo enpresa eta erakundeekin lankidetzan, hamaika esparrutan, elikagai eta nekazaritzan, gizarte kontrolean, armagintzan eta abar.

Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Nazioartekotze Estrategiak zehazten du Israel  lehentasunezko bazkidea dela Ekialde Hurbilarekiko merkataritza harremanetan. Estrategia horren parte da CAFek apartheid-trena eraikitzeko hitzarmena, hau da, Jerusalem eta Zisjordaniako lurralde okupatuetan kolonia israeldarrak lotuko dituen trena. Eusko Jaurlaritza CAFen bazkide akzioduna da, eta, beraz, eskuak zikinduak ditu, alegia, lapurtutako lurrez, kanporatutako eta pobretutako familiez, atxiloketa arbitrarioez eta torturez, zigorrik gabeko hilketez eta giza eskubideen beste hainbat urraketaz zikinduak.

Era berean, erakunde publikoen (UPV-EHU) eta Eusko Jaurlaritza zein Foru Aldundiak parte diren TECNALIA eta TEKNIKER elkarlanerako sare zabal batean parte hartzen ari dira I+G+B proiektuetan elkarlanean aritzeko eta elkarrekin parte hartzeko sare zabal bat sortzen Israelgo unibertsitate eta enpresekin (SYSTEMS, TECHNION, Hydrolite, Brightsource Industries Israel LTD…), gehienbat Europa-Israel Aliantza Estrategikoaren esparruan. Aliantza hori hausteari uko egiten diote gobernu-kideek, EAJ-PNVk eta PSE-EEk.

Herrizaingo Saila da akordio horietako beste eragile nagusietako bat. Palestinako biztanleriaren okupazioarekin, suntsiketarekin eta kontrolarekin zuzeneko lotura duten Israelgo enpresak izan dira Ertzaintzarako prestakuntza eta materiala saldu dutenak: ECI Telecom, Micro-Link, Guardian Defense 6 Homeland Security, Ceragom Networks, Neptune Intelligence Computer Engineering, CTERA, Rabintex, ICTS, eta zerrenda luze bat, guztiak okupazioaren, biztanleriaren kontrolaren eta garbiketa etnikoaren negozioari eskainiak. Formakuntza eta material hori «borrokan probatua» labelpean erosten da, hau da, biztanleria palestinarraren gorputzetan kriminalki testatuta.

Beste lankidetza-sare bat armagintza sektorearena da, gerretatik, gatazka armatuetatik eta genozidioetatik etekina ateratzen duena. Horien artean, SENER, ITP Aero, Aernnova eta SAPA nabarmendu behar dira, SPRIren eta Next Generation funts europarren bidez laguntza publikoak jaso baitituzte. ITP Aero eta SENER Israelgo armamentu-enpresekin elkarlanean aritu dira. Lankidetza hori etikoki onartezina izan da beti, proiektu kolonizatzaile sionistari babesa eta zurikeria eman izan baitio. Baina, egungo genozidioaren testuinguruan, oso mingarria eta amorragarria da. Gizarte gisa islatzen gaituen ispilua da Gaza. Europako erakundeak bezala, Eusko Jaurlaritza genozidioaren konplize izateaz gain, proiektu sionistak garbiketa etnikoaren planarekin jarraitu ahal izateko beharrezko laguntzaile ere izaten ari da.

Kolonizatutako, kanporatutako eta sarraskitutako herri palestinarrari elkartasuna adierazteko, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu Israelekin harremanak erabat eten ditzala. Zehazki:

  • CAFek apartheid-trenari uko egitea. Bestela, Eusko Jaurlaritzak CAF uztea.
  • Hezkuntza Sailak (UPV-EHU eta LH) Israelekin lankidetzan ari diren euskal enpresekiko lotura oro etetea, eta enpresa horietako praktikei, bekei eta ikerketa-proiektuei uko egitea. Eta, jakina, gauza bera Israelgo erakunde eta enpresa guztiekin.
  • Erakunde publikoek parte hartzen duten garapen teknologikoko erakundeek (TECNALIA eta TEKNIKER) uko egin diezaietela Israelekin lotura duten proiektuei.
  • Europa-Israel Akordio Estrategikotik irtetea.
  • Hewlett Packard eta AXA Seguros enpresei produktuak eta zerbitzuak erosteari uztea, bai eta Israelekin lankidetzan aritzen den beste edozein enpresari ere.
  • Euskal armamentu-enpresek inolako laguntzarik edo aintzatespen publikorik ez jasotzea.

Eusko Jaurlaritzak, eta, zehazki, gobernuko kide diren alderdiek, giza eskubideak errespetatu eta zaindu behar dituzte. Aukeratu egin behar dute bata ala bestea, hau da, kolonialismo genozida ala giza eskubide indibidual eta kolektiboak. Dagoeneko ez du balio karitatezko laguntza humanitarioaren politika tradizionalak edota errekonozimendu faltsuak ematea esku batekin eta,  bestearekin, Israelekin merkataritza akordio handi eta onuragarriak burutzen aritzeak. Aski da! Khalas!

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín