Reportajes

/, Cuidados, Iberdrola, LAB, Residencias, Trabajo/¿Sabías que el Presidente de Iberdrola gana al mes tanto como 660 empleadas de residencias de mayores?

¿Sabías que el Presidente de Iberdrola gana al mes tanto como 660 empleadas de residencias de mayores?

LAB solicita a Confebask y CEN la firma de un Acuerdo Interprofesional que establezca un salario mínimo de 1.400 euros, tanto en la CAPV como en Navarra.

2021-11-17T12:07:27+00:0017 noviembre 2021|Bilbao, Cuidados, Iberdrola, LAB, Residencias, Trabajo|Comentarios desactivados en ¿Sabías que el Presidente de Iberdrola gana al mes tanto como 660 empleadas de residencias de mayores?

Por LAB Sindikatua

Siguiendo la convocatoria de LAB, trabajadoras de sectores feminizados (trabajadoras de limpieza, de comercio, cuidadoras, trabajadoras de comedores) han realizado sendas movilizaciones en Bilbo e Iruñea, ante las sedes de las patronales Confebask y CEN, con el lema «Queremos un salario mínimo de 1.400 euros. Hagámoslo posible en Euskal Herria». Todas ellas han sido trabajadoras imprescindibles a lo largo de la pandemia, pero cuentan con salarios inferiores a los 1.400 euros. Con esta iniciativa, LAB ha reivindicado un salario mínimo de 1.400 euros ante las patronales de la CAV y Nafarroa y les ha pedido que actúen en esa dirección. En definitiva, LAB ha realizado una propuesta de acuerdo interprofesional para dar paso a esa petición. ¡Queremos un sueldo mínimo de 1.400 euros!

Maddalen Dorador, secretaria de la Federación de Servicios Privados de LAB, ha tomado la palabra en Bilbo, ante la sede de Confebask y ha señalado que «nos hemos movilizado para reivindicar un salario mínimo de 1.400 euros». Ha puesto el acento en el reparto de la riqueza: «Pedimos que la riqueza que se genera se reparta de una manera justa», comparando los salarios de las trabajadoras. «Hay dinero: hoy hemos visualizado los salarios que reciben varios empresarios. Un ejemplo es Sánchez Galán, presidente de Iberdrola. Él gana todos los meses tanto como 660 empleadas de residencias de mayores, tanto como 799 limpiadoras», ha remarcado.

En palabras de Dorador, «exigimos el reconocimiento y la dignificación de nuestros trabajos. La patronal tiene una deuda con las trabajadoras, una deuda patriarcal. Se ha enriquecido doblemente con nuestro trabajo gracias a nuestro empleo precario y a los cuidados que hacemos en casa gratis», ha añadido Dorador.

El salario mínimo de 1.400 euros supone el 60% del salario medio de Euskal Herria. En opinión de la representante de LAB, «qué menos que garantizarlo. Y para que así sea, hemos presentado a Confebask en la CAV y a la patronal CEN en Nafarroa una propuesta de acuerdo para un empleo digno». Seguidamente, ha enumerado una serie de reivindicaciones: «Junto al salario mínimo en 1.400 euros, demandamos una serie de medidas que afectan directamente a sectores feminizados: regular la jornada máxima, superar la brecha salarial y limitar la jornada parcial, entre otras».

La representante de LAB ha terminado su intervención situando la reivindicación en el ámbito político-institucional: «Es justo y viable lo que pedimos. Hacemos un llamamiento a Urkullu y Chivite para que intervengan en este asunto para empujar a la patronal al acuerdo». Ha señalado que LAB va a seguir luchando por esto.


1.400 euroko gutxieneko soldatari bide emateko lanbide arteko akordioa proposatu die LABek Confebask eta CEN patronalei

LABen deialdiari jarraituz, sektore feminizatuetako langileek (garbitzaileek, merkataritzakoek, zaintzaileek edo jangeletakoek) mobilizazio bana egin dute Bilbon eta Iruñean, Confebask eta CENen patronalen egoitzen aurrean, “1.400 euro gutxieneko soldata nahi dugu! Egin dezagu posible Euskal Herrian” lemapean. Guztiak pandemian zehar ezinbestekoak izan diren langileak dira, baina 1.400 eurotik beherako soldatak dituztenak. Ekimen honekin 1.400 euroko gutxieneko soldata aldarrikatu du LABek EAE eta Nafarroako patronalen aurrean, eta honen alde egitea eskatu diegu enpresarien ordezkariei. Eskaerari bide emateko patronalei lanbide arteko akordiorako proposamena egin die LABek.

Maddalen Dorador LABeko Zerbitzu Pribatuen Federazioko idazkariak hartu du hitza Bilbon, Confebasken egoitzaren aurrean: “1.400 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko mobilizatu gara”. Aberastasunaren banaketan kokatu du gakoa: “Sortzen den aberastasuna modu justu batean banatzea eskatzen dugu”, langileek eta enpresariek jasotzen dutena alderatuz. “Dirua egon badago: gaurkoan hainbat enpresaburuk jasotzen dituzten soldatak bistaratu ditugu. Adibide bat: Sanchez Galanek jasotzen duena, Iberdrolako lehendakaria. Berak hilero zahar egoitzetako 660 langilek beste irabazten du, 799 garbitzailek adina”, azaldu du.

Doradorren hitzetan, “gure lanak aitortu eta duintzea eskatzen dugu. Patronalak zor bat dauka emakume langileokin, zor patriarkala. Bi aldiz aberastu da gure lanarekin, gure enplegu prekarioari esker, eta etxean musutruk egiten ditugun zaintza lanen kontura”, gaineratu du.

1.400 euroko gutxieneko soldata Euskal Herriko batez besteko soldataren %60 da. LAB sindikatuko ordezkariaren arabera, “zer gutxiago, hori bermatzea baino. Eta horrela izan dadin, EAEn Confebaski eta Nafarroan CEN patronalari enplegu duinerako akordio proposamena aurkeztu diegu”. Jarraian, veste aldarrikapen batzuk ere zerrendatu ditu Doradorrek: “Gutxieneko soldata 1.400 eurotan ezartzearekin batera, sektore feminizatuei zuzenean eragiten dieten hainbat neurri jasotzen ditu proposamenak: gehieneko lanaldia arautu, soldata arrakala gainditu eta lanaldi partziala mugatzeko, besteak beste”.

Aldarrikapena esparru politiko-instituzionalean kokatuz amaitu du LABeko ordezkariak bere hitzartzea, “bidezkoa da eta bideragarria da eskatzen duguna. Urkulluri eta Chiviteri dei egiten diegu gai honetan esku har dezaten patronala akordiora bultzatzeko”. LABek honen alde borrokan jarraituko duela adierazi du.

Suscríbete a nuestro Boletín