Reportajes

/, Euskadi, Sindicalismo, Steilas/Mirando al futuro de nuestro sistema de educación

Mirando al futuro de nuestro sistema de educación

Desde STEILAS tienen claro que para que la educación sea un instrumento de cohesión social es necesario caminar hacia una red única, el servicio público.

2021-10-20T14:04:08+00:0020 octubre 2021|Educación, Euskadi, Sindicalismo, Steilas|Sin comentarios

Por Steilas Sindikatua

Hace años que desde STEILAS venimos denunciando los problemas estructurales que amenazan a nuestro sistema educativo. Hemos reiterado en numerosas ocasiones que el actual sistema público-privado es un instrumento de estratificación y segregación de nuestra sociedad. Aunque no hemos sido las únicas que hemos dado a conocer esta realidad, varias instituciones como UPV, Save The Children, Pisa o el Consejo Escolar de Euskadi también han informado de esta situación. Esta realidad es innegable y sus consecuencias en ocasiones generan conflictos palpables tanto en barrios como en pueblos.

Hemos de decir, que el pasado septiembre, el comienzo de curso en los centros fue muy difícil debido a las reorganizaciones y errores del propio Departamento de Educación. Además de eso, la Negociación Colectiva y, por tanto, el futuro inmediato de los centros ha quedado totalmente paralizada. Aún así el Departamento de Educación hizo caso omiso de aquello que es su responsabilidad y prefirió dedicarse a hacer declaraciones sobre temas que parecen ser más urgentes.

El propio lehendakari informó de que su objetivo es un pacto educativo para 2022 y para ello parece haber encontrado compañero de viaje, ya que EHBildu confirmó en el mismo momento la necesidad de un acuerdo educativo, lo cual dio a conocer a través de su propuesta para educación. Curiosamente, el lehendakari ha asegurado que el acuerdo llegará en 2022, aunque en principio el proceso de reflexión todavía no se ha iniciado. En cualquier caso, ambos han dado algunas pinceladas de lo que será la base de este posible acuerdo en medios de comunicación: la descentralización, la importancia del ayuntamiento, la autonomía de los centros y el mantener el sistema dual de titularidad (pública y privada) parecen ser las claves.

Así las cosas, en STEILAS estamos enormemente preocupadas ya que no creemos que estas medidas sirvan para solucionar la situación actual, sino para legitimar y perpetuar los problemas que tenemos. Entendiendo que el sistema educativo actual es rehén de las lógicas de mercado, es incomprensible que se quiera profundizar en la descentralización con la excusa de la autonomía. Si no transformamos el sistema dual actual la descentralización sólo agravará uno de los mayores problemas que tenemos; la desigualdad en las formas de hacer de ambas redes educativas, en los procesos de admisión del alumnado, en las ratios, en las infraestructuras, en los servicios educativos que se ofrecen, etc.

Esta diferenciación, tanto en lo que respecta a obligaciones como en lo que implica, por ejemplo, procesos de admisión de los centros educativos, genera una jerarquización social que tiene reflejo en la vida cotidiana de la sociedad vasca y que se vive de forma muy conflictiva, tanto en los pueblos como en los medios de comunicación. Pero necesitamos soluciones más allá del conflicto. Es evidente que el sistema educativo que tenemos hoy en día recrea desigualdades sociales bien arraigadas en la sociedad, y si queremos solucionarlo nos llevará un tiempo, no se puede resolver de un día para otro una situación fruto de décadas de decisiones políticas. Por lo tanto, aunque el lehendakari haya dicho CUÁNDO, a nosotras nos interesa CÓMO.

Si tenemos que emprender el camino hacia un acuerdo que condicionará el futuro de nuestra educación, este proceso deberá ser necesariamente participativo y deberá incluir, más allá de los partidos políticos, también a la comunidad educativa. El proceso deberá alejarse de las prisas y de los intereses políticos para que la participación y el fruto sean reales. Y sin lugar a dudas, si queremos solucionar el conflicto de hoy, habrá que acabar con el sistema educativo público-privado que tenemos, es decir, con la política universal de concertación.

Desde STEILAS tenemos claro que para que la educación sea un instrumento de cohesión social debemos caminar hacia una red única, el servicio público. Por lo tanto, reiteramos hoy aquí nuestra apuesta por una publificación progresiva del sistema educativo y hacemos un llamamiento a la comunidad educativa y a los partidos políticos para que trabajen con nosotras en ese camino.

GURE HEZKUNTZA SISTEMAREN ETORKIZUNARI BEGIRA

Urteak dira STEILASetik gure Hezkuntza sisteman egiturazkoak diren arazoak salatzen gatozela. Behin eta berriro esan dugu egun dugun sistema publiko-pribatu duala gure gizartearen estratifikaziorako eta segregaziorako tresna bat dela. Baina ez gara soilik gu izan Euskal Hezkuntza sistemetan dagoen eskola-segregazio honen berri eman dugunok, erakunde ezberdinetatik (EHU, Save The Children, Pisa, Euskadiko Eskola Kontseilukoa txostenek…) ere nabarmendu izan baita behin baino gehiagotan. Errealitate hau ukaezina da eta ondorioak nabarmenak dira, auzoz auzo eta herriz herri sarritan modu gatazkatsuan bizi direnak.

Irailean, ikastetxeetan ikasturte hasiera zailtasun askorekin hasi zen, gehienak Sailaren berrantolaketa eta hanka sartze ugarien ondorio. Horretaz gain, Negoziazio kolektiboa etenda dago sektore guztietan eta honek ondorio Iatzak izango ditu ikastetxeen etorkizun hurbilean. Baina bere ardura diren gai hauei jaramonik ez eta dirudienez premiazkoak ziren beste gaien inguruan egin zituen adierazpenak Hezkuntza Sailak.

Lehendakariak berak jakinarazi zuen 2022rako hezkuntza itun bat duela helburu eta horretarako bidelaguna topatu omen du, EHBilduk ere momentu berean Hezkuntza Akordioaren beharra baieztatu baitzuen aurkeztutako hezkuntzarako proposamenean. Bitxia bada ere, lehendakariaren hitzetan 2022an iritsiko dira akordiora, nahiz eta printzipioz gogoeta prozesua oraindik ez den abiarazi. Edonola, komunikabideen bitartez balizko akordio honen oinarriak izango direnaren hainbat zertzelada eman dituzte biek: deszentralizazioa, udalaren garrantzia, ikastetxeen autonomia eta bi sareen egungo titulartasunak (publiko eta pribatua) bere horretan mantentzea.

Gauzak horrela, STEILASetik oso arduratuta gaude, ez baitugu uste neurri horiek egun dugun egoera konpontzeko balioko dutenik, baizik eta ditugun arazoak betikotzeko eta arautzeko. Hezkuntza sistema egun dugun merkatu logiketatik aldentzen ez bada, ulergaitza da deszentralizazioan sakondu nahi izatea autonomiaren aitzakiarekin. Gaurko hezkuntza sistema dualaren status quoa iraultzen ez den bitartean deszentralizazioak desarautzea ekarriko du etorkizunean, eta horixe da hain zuzen ere, egun dugun arazo larrienetako bat; berdintasun eza bi hezkuntza sareen egiteko moduetan, ikasleen onarpen prozesuetan, ratioetan, azpiegituretan, eskaintzen diren hezkuntza zerbitzuetan, etab.

Hezkuntza zentroek gizartearekiko dituzten betebeharren eta eskaintzaren desberdintasun horiek ikastetxeen arteko hierarkizazioa sortzen dute eta horrek isla du euskal gizartean, esan bezala, modu gatazkatsuan bizi delarik bai jendartean baita komunikabideetan ere. Baina gatazkatik haratago konponbideak behar ditugu. Argi dago egun dugun hezkuntza sistema gizartean ongi errotuta dauden desberdintasun sozialak birsortzen dituela, eta hori konpondu nahi badugu denbora beharko dugu, ezin da hamarkada askoren erabaki politikoen ondorio den egoera egun batetik bestera konpondu. Beraz, lehendakariak NOIZ esan badu ere guri NOLA interesatzen zaigu.

Gure hezkuntzaren etorkizuna baldintzatuko duen akordio baterako bideari ekin behar badiogu, Iehenik eta behin prozesu hori benetan parte hartzailea izan beharko da, eta alderdi politikoetatik haratago hezkuntza komunitatea ere barne izan beharko du. Prozesua presa eta interes politikoetatik aldendu beharko da parte-hartzea eta etekina erreala izan daitezen. Eta gaurko gatazka konpondu nahi badugu, dugun hezkuntza sistema publiko-pribatuarekin amaitu beharko da, hau da, ituntze politika unibertsalarekin amaitu beharko da.

STEILASetik argi dugu hezkuntza gizarte kohesiorako tresna izan dadin sare bakarrerantz abiatu behar dugula, zerbitzu publikorantz alegia. Beraz, urte luzez aldarrikatu dugun publifikazio progresibo baten aldeko apustua berresten dugu gaur hemen, eta hezkuntza komunitateari baita alderdi politikoei dei egiten diegu gurekin lan egin dezaten bide horretan.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín