Reportajes

/, Bilboko Konpartsak, Carnaval, Coronavirus, PAC, Reportajes, Sanidad/Bilboko Konpartsak solicita la cancelación de los carnavales por criterios preventivos y cuidado mutuo

Bilboko Konpartsak solicita la cancelación de los carnavales por criterios preventivos y cuidado mutuo

A 50 días de los carnavales, desde Bilboko Konpartsak han pedido su anulación porque creen que aún no se dan las condiciones sanitarias necesarias para ello.

2020-12-18T13:10:39+00:0018 diciembre 2020|Bilbao, Bilboko Konpartsak, Carnaval, Coronavirus, PAC, Reportajes, Sanidad|Comentarios desactivados en Bilboko Konpartsak solicita la cancelación de los carnavales por criterios preventivos y cuidado mutuo

Por: Laura Fontalba

Desde Bilboko Konpartsak, ha tenido lugar en la plaza del Teatro Arriaga una rueda de prensa para solicitar que el próximo 2021 no se celebren los Carnavales en Bilbao, pues consideran que aún no se dan las condiciones sanitarias para su organización entre los días 6 y 16 de febrero.

Teniendo en cuenta que solo quedan 50 días para que comience la programación de los carnavales, la federación ya ha asegurado que este año «van muy tarde». Muchas asociaciones, cuadrillas, hosteleras y txokos ya están preguntando por el Concurso de Disfraces de Carnavales, de alubias, los certámenes de Ponche y Tostadas, etc. Por eso creen que ya ha llegado el momento de «informar y dar certezas» tanto a ellos, como a creadores y artistas; porque «los conciertos, las obras de teatro, los juegos infantiles, los disfraces y las coplas no se improvisan».

Sin embargo, aunque desde Bilboko Konpartsak solicitaron a la Comisión Mixta de Fiestas que en diciembre se reuniesen para tratar el tema, no se han reunido aún. Si bien es cierto que volverán a solicitar a la concejala de Fiestas y presidenta de la Comisión Mixta de Fiestas, Itziar Urtasun, que reuna a la comisión antes de Navidad o, al menos, antes de Año Nuevo, ya confirman que su intención es la anulación por seguir «criterios preventivos y a una filosofía de cuidado mutuo».

Además, han explicado que, aunque ven difícil adaptar los carnavales a una alternativa telemática que acoja los valores dominantes del carnaval sin caer en «frialdad», están abiertos a cualquier propuesta. Aunque tampoco quieren «programar por programar».

Finalmente, han explicado que, en su opinión, las asociaciones y colectivos tienen la «responsabilidad colectiva» de disminuir las vías de contagios, pero no se debe olvidar la importancia de la sanidad pública en ello. Han criticado los continuos recortes por parte de las instituciones que no son de ninguna ayuda, menos en plena pandemia, como por ejemplo el cierre del PAC de Deusto. «Pedimos a las bilbaínas y bilbaínos que recuperen los principales valores de los carnavales y utilicen la critica social y política para defender la sanidad y los demás servicios públicos, para favorecer las condiciones laborales y para promover redes de protección de quienes peor están», han manifestado.

2021eko ARATUSTEEI BURUZKO PRENTSAURREKOA Bilbo, 2020/12/18

Hemen bildu gara, Arriaga Antzokiko plazan, egutegiek diotelako 50 egun falta direla Bilboko Aratusteetako programazioa hasteko, eta hauxe delako azken urteotan irriz, kolorez, kantuz, ironiaz, aldarrikapenez, jolasez, mozorroz eta belaunaldi denetako parte hartzeaz eraikitako inauterien ohiko amaiera-puntua, Sardinaren erreketa dela medio.

Agerraldi honen helburua da bilbotarroi azaltzea Bilboko Konpartsok uste dugula ez dagoela osasun-baldintzarik 2021eko otsailaren 6a eta 16a bitartean Bilboko Aratusteak antolatzeko, prebentzio-irizpideei eta elkar-zaintza filosofiari jarraiki.

Beraz, gure proposamena da Inauteri horiek ez egitea, modu presentzialean bederen. Ildo horretan, zail ikusten dugu Aratusteen balore nagusiak diren kritika sozial eta politikoari eta anabasari. Bide telematiko duina ematea, fribolitatean erori barik. Ez genuke nahi programatzeagatik programatzea, baina aztertzen gabiltza aukerak eta ez gaude bestelako proposamenei itxiak.

Proposamen hau Bilboko Aratusteen antolatzailea den eta kideak garen Jai Batzorde Mistora eroango dugu bere hurrengo bilerara, bertan denon artean ditugun proposamenak baloratu eta erabaki dezagun.

Guk abendurako eskatu genuen Jai Batzorde Mistoa biltzea, oso berandu gabiltzalakoan aurten. Segitzen dugu pentsatzen premiazkoa dela ahalik eta lasterren informazioa eta ziurtasunak ematea bilbotarrei, elkarteei, kolektiboei, sortzaileei eta artistei, nork bere planak egin ditzan. Izan ere, kontzertuak, antzezlanak, umeen jolasak, mozorroak eta koplak ez dira inprobisatzen: aurretiaz lan eta maitasun asko ipintzen da horrelakoetan. Beraz, epe laburra bada ere, berriro eskatzen diogu Itziar Urtasun jai zinegotzi eta Jai Batzorde Mistoko presidenteari batzordea batu dezan, Gabonak baino lehen, edo gutxienez, Urtebarria baino lehen. Beste kideei ere, prestutasuna eskatzen diegu epe labur horretan batzordean parte hartzeko.

Izan ere, dagoeneko asko izan dira Aratusteetako Mozorro Lehiaketagatik, Pontxe eta Torrada sariketengatik, indaba lehiaketagatik eta hainbat jarduerengatik galdetu diguten elkarte, kuadrilla, ostalari eta txokoak.

Lehen esan bezala, koantolatzaileak garen Aratusteak bertan behera uzteko proposamena prebentzio-irizpideei eta elkar-zaintza filosofiari jarraiki egin dugu.

Uste dugu ardura kolektiboa dugula herritar, elkarte eta kolektibo orok pandemia-garaian kutsatze-bideak murrizteko. Baina argi esan beharra daukagu gure harri-koxkor hori jartzea ez dela nahikoa. Ez da posible pandemiari aurre egitea bitartean erakundeek osasungintza publikoan murrizketak egiten segitzen badute.

Herenegun, Deustuko Elkartasun Sareak deituta, aukera izan genuen Deustuko anbulatorioko osasun-langile eta erabiltzaileekin pankarta partekatzeko, gauez osasun-zentroa itxi ez dezaten aldarrikatzeko. Oso kontu larria da, baina aldi berean, hondar alda baino ez da murrizketa eta pribatizazio aro honetan.

Horregatik, bilbotarrei eskatzen diegu Aratusteen balore nagusiak berreskuratu eta kritika sozial eta politikoa erabiltzea, osasungintza eta bestelako zerbitzu publikoak defendatzeko, lan-baldintzen alde egiteko eta okerren daudenak babesteko sareak sustatzeko. Denon artean lortuko dugu Covid-19ko krisi krudelarekin batera pairatzen dugun krisi ekonomiko larria betikook ordain ez dezagun!

Laburbilduta, erantzukizunez eta senez jokatu behar dugu gizartearekin, elkar zainduz eta, era berean, jai-eredu parte-hartzailea eta erabakigune partekatuak zainduz.

Gora jai herrikoiak!

Suscríbete a nuestro Boletín