Reportajes

//Un monólogo de Ane Lindane acaba con una vivienda turística okupada en Bilbao

Un monólogo de Ane Lindane acaba con una vivienda turística okupada en Bilbao

No es casualidad que San Francisco sea el barrio donde más desahucios se ejecutan.

2024-07-10T21:57:25+02:0010 julio 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Esta tarde, durante un acto en contra de los pisos turísticos organizado por el sindicato de vivienda Azet, en el que la actriz, humorista y locutora Ane Lindane realizaba un monólogo, ha finalizado con todas las personas asistentes movilizadas hasta el número 23 de la calle San Francisco de Bilbao, donde dos integrantes del sindicato aguardaban encadenados al balcón de una vivienda turística ocupada.

A pesar de la fuerte presencia policial, se trató de un acto de celebración tras recuperar una parte de un alojamiento turístico del barrio, pero también de denuncia contra la industria del turismo y los «buitres capitalistas», refiriéndose con ello a bancos, fondos de inversión, agencias turísticas y especuladores privados, que se lucran a costa de la «desposesión».

«La turistificación es una de las lacras que está carcomiendo nuestros barrios», ha asegurado el sindicato, que observa a consecuencia de ello cómo aumentan la precariedad, la militarización, la folkloriación y la museización, etc. y, especialmente, el problema del acceso a la vivienda, al convertirla en «una mercancía».

«Un barrio turistificado es un barrio donde, paulatinamente, van desapareciendo los alquileres residenciales, sustituidos por pisos turísticos y «alquileres temporales»», han explicado. En consecuencia, observan el «aumento de los alquileres, fin de los contratos de renta antigua y, evidentemente, miles de desahucios de personas que no pueden hacer frente a esta nueva situación».

Según han detallado, bancos, fondos buitres, empresas y agencias de la industria del turismo, especuladores individuales y el Ayuntamiento de Bilbao son responsables de que en la ciudad se contabilicen ya más de 1500 pisos turísticos. De estos, más de la mitad (700) repartidos entre San Francisco, lugar en el que se ejecutan más desahucios; Bilbao la Vieja, Atxuri y las 7 Calles.

Asimismo, han querido poner «cara al enemigo» que está convirtiendo los barrios de Bilbao en un «escaparate turístico». Concretamente, han señalado a Alameda Flats, empresa que tiene más de 50 viviendas turísticas en Bilbo; e Inversiones Belfeta, propietaria de 15 viviendas turísticas en la ciudad, 12 de ellas repartidas entre San Francisco y las 7 Calles. «Se acabó la fase de la queja y del lamento. Ha llegado el momento de organizarnos y pasar a la ofensiva. Es la hora de declarar guerra a la turistificación», han sentenciado.

Komunikatua:

Gaurkoan San Frantzisko auzoko etxebizitza turistiko baten zati batez birjabetu gara. Pisu hori, gure auzoaren turistifikazioaren bitartez negozioak egiten dituen espekulatzaile baten jabetza askotarikoetako bat gehiago da. Ekintza sinbolikoaren helburua seinalamendua izan da: turismoaren industriarena, orokorki; eta gure desjabetzaren kontura aberasten diren putre kapitalista guztiena, zehazki (banketxeak, inbertsio funtsak, turismo agentziak eta espekulatzaile pribatuak).

Turistifikazioa gure auzoak barrutik jaten ari den gaitzetako bat da. Honek sortzen dituen hamaika arazoen artetik (prekarizazioa, militarizazioa, folklorizazioa, auzoaren museizazioa…), mingarriena, zalantzarik gabe, etxebizitzaren alorrean duen inpaktua da. Turistifikatutako auzo batean, arian-arian, bizitzeko diren etxebizitzen alokairuak desagertuz joan ohi dira, eta etxebizitza turistikoek eta “denboraldi baterako alokairuek” hartzen dute horien tokia. Eta horren ondorioak ezagutzen ditugu: alokairuen neurrigabeko igoerak, alokairu zaharretan oinarritzen diren kontratuen amaiera, eta egoera berri horri aurre egin ezin dioten milaka pertsonen etxekaleratzeak.

Azken urteotan, Bilboko etxebizitza turistikoen zenbatekoa %35 igo da. Gaur gaurkoz, 1.500 etxebizitza turistikotik gora dago hirian, eta horien ia erdia –700 etxebizitza turistiko– AZET etxebizitza sindikatuak lan egiten duen auzoetan kokatuta dago; alegia, San Frantziskon, Bilbo Zaharrean, Atxurin eta Zazpi Kaleetan. Datu horiek bere horretan izugarriak badira ere, are gordinagoak dira beste datu bat gehitzen badiogu: San Frantzisko da etxebizitza turistiko gehien dituen Bilboko auzoa, eta baita etxekaleratze gehien burutzen diren auzoa ere.

Hasieran aipatu dugu gaurko ekintzaren helburua turistifikazioaren ondorio suntsitzaileak salatzea zela; baina batez ere, horrekin batera, erantzuleak seinalatzea izan da gure gaurko helburua: banketxeak, funts putreak, turismo industriako enpresak eta agentziak, espekulatzaile indibidualak, eta nola ez, Bilboko Udala. Azken honen kolaboraziorik barik, auzoaren eta bertako biziaren merkantilizazioa ezinezkoa lirateke. Zehaztasunetara joz, eta etsaiari aurpegia jartzea posible egiteko, gaurkoan bi enpresa seinalatu nahi ditugu, zeinak gure klasearen miseriaren kontura aberasten ari diren gure auzoetan. Alde batetik, Alameda Flats, hirian 50 etxebizitza turistiko baino gehiago dituena; eta bestalde, Inversiones Belfeta, Bilboko hamabost etxebizitza turistikoren jabe dena, horietatik hamabi San Frantzisko eta Zazpi Kaleetan kokatuta daudelarik. Horiek dira gure auzoak erakusleiho turistiko bilakatzen ari diren etsaien izenak eta aurpegiak, horiek dira gure auzoetatik kanporatzen ari zaizkigunak…

Bizi zaren eraikinera etxebizitza turistiko bat heltzen denean, bizi zaren kalea hotel txikiz betetzen hasten denean, edo zure auzoa aire zabaleko merkataritza-gune bilakatzen denean… klase-interesak begi bistan geratzen dira: etxebizitza bat daukagunok eta banketxeari hipoteka ordaintzen diogunok, errentari bati alokairua ordaintzen diogunok, banketxe edota funts putre baten jabetzako pisu bat okupatu dugunok ALDE BEREAN GAUDE, geuk ordaindu beharko ditugu ondorio negargarriak. Zorpetutako langile klasea gara, eta antolatzen ez bagara, Alameda Flats eta Inversiones Belfeta bezalako enpresek gure etxebizitza eta auzoetatik kanporatuko gaituzte.

Turistifikazioak ageriko egiten du zein diren aliatu potentzialak eta zeintzuk etsaiak. Alde batean jabea den klasea, etxebizitza merkantzia bilakatzen duena, etxebizitza turistikoekin aberasten diren espekulatzaileak. Eta bestaldean gainontzeko guztiok: hilabete amaierara heltzeko geroz eta gehiago sufritzen dugunok, hipotekaren igoerak ordaindu ahal izateko gerrikoa estutzen dugunok, lanetik kanporatu gaituztelako edota etxekaleratu gaituztelako okupatu behar dugunok, alokairua ordaindu ahal izateko bigarren lan bat bilatzen dugunok, lana eta bizitza “legal” bat izatea pribilegio bilakatu zaigunok… Gure auzoetako egunerokoa infernu bilakatuta, bertan bizirauten gabiltzan guztiok.

Gure etsaiek argi izan dezatela: amaitu da kexen eta aieneen fasea. Antolatzeko eta ofentsibara igarotzeko garaia iritsi zaigu. Unea da gerra deklaratzeko turistifikazioari, turismoaren industriari, Alameda Flats eta Belfetari, eta gure eguneroko miseriaren kontura aberasten diren putre nazkagarri guztiei!

Putre kapitalistei gerra! Gora auzodefentsa!

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín