Reportajes

//Si no hay facultativos suficientes es porque Osakidetza los deja en la calle

Si no hay facultativos suficientes es porque Osakidetza los deja en la calle

La plantilla de facultativos y facultativas de urgencias del hospital Galdakao-Usansolo, uno de los servicios que más pacientes atiende en urgencias de la CAVP, ha denunciado la precarización del servicio y sus condiciones.

2022-11-09T12:00:06+00:009 noviembre 2022|Galdakao|Sin comentarios

Por ELA Sindikatua

Más de quince facultativos y facultativas han compadecido en ELA ante la prensa para denunciar que Osakidetza, pese al aumento de cargas de trabajo de un 20%, les está ofreciendo contratos mixtos: 50% en urgencias hospitalarias, 50% en Atención Primaria.

Las cargas de trabajo están siendo inasumibles: en el mes de octubre de 2022, la demanda asistencial aumentó en un 20% respecto del mismo periodo del año anterior. Y es que cuando se cierran consultas o PACs y las listas de espera para atención primaria se prolongan, es habitual que repercuta en el número de pacientes que se atienden en urgencias hospitalarias. Uno de los médicos ha recordado que “las urgencias hospitalarias han sido el comodín para la falta de cobertura de personal en otros niveles de asistencia sanitaria”. Además, aseguran que su servicio tiene una peculiaridad importante: “venimos asumiendo la asistencia de urgencias del Hospital de Gernika, de la que también nos vemos en la tesitura de atender patologías traumatológicas y de pediatría”.

Sin embargo, Osakidetza ha decidido recortar la plantilla de urgencias de Galdakao en un 10%, con el cese de 6 trabajadoras y trabajadores, jugando con las condiciones de trabajo de estas personas y sin respetar la normativa. Osakidetza ha llegado a asegurarles que se les van a mantener los contratos en un inicio, posteriormente se iba a prescindir de todas ellas, y ahora les oferta contratos mixtos, es decir, trabajar el 50% de la jornada en Atención Primaria, y otro 50% en Urgencias. La plantilla en su conjunto ha decidido no aceptar estas condiciones: “Estos contratos mixtos en diferentes puestos de trabajo están siendo una tónica cada vez más habitual en Osakidetza. Tenemos la sensación de ser tan solo fichas que valen para rellenar todos los huecos indistintamente. Y lo más importante, supone la disminución en la calidad de atención a los pacientes, que al final es a quienes protegemos e intentamos ayudar”.

Osakidetza asegura que el origen de todos los problemas que tiene el ente público es la falta de profesionales en todos los niveles, y especialmente facultativas y facultativos, pero también enfermeras y enfermeros. ELA ha lleva años denunciando que el problema real es las condiciones laborales que se ofertan. Osakidetza sufre una fuga de facultativas y facultativos sin precedentes, ya que no se les ofertan unas condiciones laborales que permitan desarrollar un proyecto de vida digno. En muchos casos, estas trabajadoras y trabajadores deciden irse a trabajar al extranjero, buscan salidas profesionales fuera de Osakidetza, o directamente se ven obligadas y obligados a abandonar la medicina. Ante esta situación, en cambio, Osakidetza pretende solucionar una situación provocada por la propia dirección, precarizando aún más las condiciones laborales, y vulnerando los derechos de las trabajadoras y trabajadores.

Hamabost mediku baino gehiago elkartu dira ELAn prentsaren aurrean salatzeko Osakidetzak, lan-kargak % 20 igo arren, kontratu mistoak eskaintzen ari dela: % 50 larrialdietan, % 50 lehen mailako arretan.

Galdakao-Usansoloko ospitaleko larrialdietako medikuek – EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetako bat da- zerbitzuaren prekarizazioa eta lan baldintza penagarriak salatu dituzte gaur prentsaurrena, ELAko Bilboko egoitzan.

Lan kargak jasangaitzak bihurtzen ari dira: 2022ko urrian, asistentzia % 20 handitu zen, aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Izan ere, kontsultak edo EAGak ixten direnen heinean eta lehen mailako arretarako itxaron zerrendak luzatu, ohikoa da ospitaleko larrialdietan artatzen diren pazienteen kopurua handitzea. Medikuetako batek adierazi duenez, “ospitaleetako ugentziak komodina izan dira, beste osasun zerbitzuetako gabezientzako”. Gainera, Galdakaoko zerbitzuak honako berezitasuna duela gogorarazi dute: “Gernikako Ospitaleko larrialdietako laguntza gure gain hartzen ari gara, eta patologia traumatologikoak eta pediatriakoak ere artatzen ditugu”.

Hala ere, Osakidetzak Galdakaoko larrialdietako plantilla % 10 murriztea erabaki du, 6 langileri kontratua ez berrituta, eta euren lan baldintzekin jolastuz araudia errespetatu gabe. Izan ere, Osakidetzak aurrena ziurtatu die kontratuak mantenduko zaizkiela, gero guztiak alde batera utziko zirela, eta orain kontratu mistoak eskaintzen dizkie, hau da, lanaldiaren % 50 Lehen Mailako Arretan eta beste % 50 Larrialdietan. Langileek, oro har, baldintza horiek ez onartzea erabaki dute: “Hainbat lanpostutako kontratu misto horiek gero eta ohikoagoak dira Osakidetzan. Hutsune guztiak berdin-berdin betetzeko balio dugula iruditzen zaigu. Eta, garrantzitsuena, pazienteen arretaren kalitatea okertzen ari da, eta, azkenean, horiek babesten eta laguntzen saiatzen gara gu”.

Osakidetzak dio erakundeak dituen arazo guztien jatorria maila guztietako profesionalen falta dela, bereziki mediku eta erizainetan. ELAk urteak daramatza esaten benetako arazoa eskaintzen diren lan baldintzak direla. Osakidetzak aurrekaririk gabeko medikuen ihesa jasan du, ez baitzaizkie eskaintzen bizi proiektu duin bat garatzea ahalbidetzen duten lan baldintzak. Kasu askotan, langile horiek atzerrira lan egitera joatea erabakitzen dute, Osakidetzatik kanpo irteera profesionalak bilatzen dituzte, edo zuzenean medikuntza uztera behartuta daude. Egoera horren aurrean, ordea, Osakidetzak zuzendaritzak berak eragindako egoera bat konpondu nahi du baldintzak are gehiago prekarizatuz eta langileen eskubideak urratuz.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín