Reportajes

//«¿Qué es lo que estamos respirando?»

«¿Qué es lo que estamos respirando?»

Cientos de personas exigieron ayer en Zorroza que Sader y Profersa se trasladen a una nueva ubicación alejada del núcleo urbano, con instalaciones seguras y respetando los derechos de sus trabajadores y trabajadoras.

2024-05-03T13:21:20+02:003 mayo 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Ayer, la Plataforma Sader-Profersa Kanpora, que agrupa a una docena de asociaciones vecinales, cívicas y en defensa del medio ambiente, se manifestó en Zorroza para exigir que se acelere el traslado de Sader y Profersa, empresas que tratan residuos peligrosos y producen fertilizantes químicos, fuera del núcleo urbano.

Por medio de una recogida de firmas, en la que aún se puede participar, la plataforma ha exigido al Gobierno Vasco que no renueve la Autorización Ambiental Integrada a Sader (Sociedad Anónima de Descontaminación y Eliminación de Residuos) y Profersa (Producción de Fertilizantes) en su actual ubicación, y que colabore con el Ayuntamiento de Bilbao y el grupo empresarial Agaleus para encontrar una nueva ubicación alejada del núcleo urbano, con instalaciones seguras y respetando los derechos de sus trabajadores y trabajadoras. Una petición cuya urgencia se ha intensificado con el incidente ocurrido el pasado 26 de abril, cuando una columna de vapor que empezó a salir de Profersa tras una reacción provocada durante el proceso de fabricación de los fertilizantes alarmó a vecinos y vecinas de todo el barrio y de los barrios colindantes.

«¿Qué es lo que estamos respirando?», se pregunta la plataforma, que, durante la manifestación, denunció que Sader sólo pasa controles de emisiones a la atmósfera cada 5 años; Profersa, autocontroles de partículas cada 15 días, el resto de sustancias, una vez al año; que nunca se repusieron las estaciones de medición de calidad del aire del Gobierno Vasco que hace 11 años se ubicaban en Zorroza y Elorrieta; y que, en marzo de 2023, se estropeó el medidor que el Ayuntamiento había instalado en el Parque Ferial y, desde entonces, no ha habido datos, hasta el mes de marzo de 2024, cuando el Ayuntamiento instaló uno nuevo, que sólo funcionó durante diez días. «La Concejala de Sostenibilidad, Nora Abete, en declaraciones a Cadena SER, asegura que ha tenido que enviarse a reparar a Madrid porque no medía “algún tipo de partículas”. Con ese historial, ¿cómo pretenden que les creamos cuando nos dicen que no existe ningún riesgo para nuestra salud?», han manifestado.

Tal y como han remarcado, el objetivo de la manifestación era exigir que se acelerase el proceso de traslado de ambas fábricas; por lo que han recordado las declaraciones de Asier Abaunza, Concejal de Planificación Urbana, quien reconoció la posibilidad de estudiar con las plantas una «salida anticipada», sin necesidad de esperar a la aprobación del Plan Especial Punta Zorrotza. «Primero saquen ustedes a Sader y Profersa de Zorrotza y luego aprueben el Plan Especial», han demandado a la par que recordaban que tanto Bilbao como Barakaldo se encuentran en la necesidad legal de implantar una Zona de Bajas Emisiones, por lo que no comprenden el sentido de mantener la actividad de ambas fábricas dentro del núcleo urbano. «Ha llegado la hora de decir basta. No vamos a esperar más años, no vamos a creer más promesas», sentenciaron.

Gaur Bilboko auzo desberdinetako bizilagunok Zorrotzan batu gara Sader eta Profersaren lekualdatzea bizkortzeko, hirigunetik kanpo eraman ditzaten. Apirilaren 26an gertatutako istripuak gure pazientzia agortu egin du. Hala eta guztiz ere hau urteetako arazo bat da eta erakundeak beste alde batera begira daude. Horregatik, dozena bat elkarte, auzotarrenak, gizarte- eta naturaren denfentsaren aldekoak, plataforma batean bildu gara: Sader-Profersa Kanpora plataforma. Batera, indartsuagoak garelako. 

Orain dela bi aste gure lehen asanblada informatiboa egin genuen Zorrotzan eta sinadura bilketa bat abiatu genuen change.org bidez. Astebetean, 1500 sinaduratik gora jaso genituen eta laster 2500eko langa pasako dugu. Eskaera Eusko Jaurlaritzari zuzenduta dago, ingurumen osasunari buruzko eskumenak dituenez gero. Hauxe da eskatzen dioguna: Sader eta Profersari Igurumen Baimen Integratua ez berrizteko, kokatuta dauden lekuan daudela. Era berean, eskatzen diogu bai Bilboko Udalarekin bai Agaleus taldearekin lehenbailehen kokaleku berri bat bilatzeko aipatu bi enpresentzat, instalazio seguruak dituena eta langileen eskubideak errespetatuz.

Agaleus taldeak Bilboko hirigunean bertan hondakin arriskutsuak maneiatzen ditu, Estatuko leku desberdinetatik datozenak. Era berean, ongarri kimikoak ekoizten ditu, etxebizitza, parke, kirolgune eta ikastetxeetatik oso metro gutxira. Eta hori dena egiten du lantegi zaharkituetan, zirrikitu eta zuloz beterikoetan, zeinetatik ke eta hauts lainoak ateratzen diren.

Zer ari gara arnasten? Zaila da jakitea. Saderrek 5 urterik behin egiten ditu atmosferarako igorpenei buruzko kontrolak. Tarte horietan gertatzen dena ez dago jakiterik. Profersak, ordea, 15 egunik behin egiten ditu partikulak neurtzeko “autokontrolak”; gainerako substantzei dagozkienak, berriz, urtean behin. 

Orain 11 urte Eusko Jaurlaritzak bazituen eguratsaren kalitatea neurtzeko estazioak: 3 Zorrotzan eta beste bat Elorrietan. Geroztik ez dira berriztu. Bilboko udalak Azoka Parke honetan jarrita zeukan neurgailu bat 2023ko martxoan hondatu egin zen eta geroztik urtebete egon gara daturik gabe. Eta urtebete esaten dugu, pasa den astean jakin dugulako martxoan neurgailu berria jarri zuela udalak. Baina neurgailu hori 10 egunez bakarrik egon da martxan! Nora Abete Jasangarritasun Zinegotziaren hitzetan, Madrilera bidali behar izan dute konpontzera, datu batzuk ez omen zituelako neurtzen.

Horrelako historialaren ondoren, nola sinestuko diegu gure osasunerako arriskurik ez dagoela esaten digutenean?

Hau borondate politikoko kontua da. Beti esaten digute Sader eta Profersa ateratzeko lehenik Puntza Zorrotzako Plan Berezia onartu behar dela. Baina, Hiri Plangintzako zinegotzi Asier Abaunzak berak aitortu duenez, fabrikekin aldez aurretiko irteera bat aztertzeko aukera dago. Orduan, zeren zain daude? Guk zera esaten diegu: egizue alderantziz. Lehenik, atera itzazue Sader eta Profersa Zorrotzatik eta ondoren onartu ezazue Plan Berezia. Ziur gaude gauzak azkarrago joango liratekeela horrela. Zorrotzarentzat oso berri positiboa litzateke hirigune berriztu bat izatea, itsasadarraren beste aldearekin konektatuta.

Horrez gainera, gogoratu behar da Bilbo eta Barakaldo legez behartuta daudela Igorpen Gutxiko Zonalde bat ezartzera. Beraz, nola da posible Sader eta Profersa bezalako industriak hirigunean mantentzea? Zergatik jarraituko dute hamarnaka kamioik egunero gure kaleak zeharkatzen?

Gure ustez ASKI DELA esateko ordua ailegatu da. Gaurko manifestazioa etengabeko mobilizazio baten abiapuntua izan behar da, Sader eta Profersa benetan joatea lortu arte. Ez dugu urte gehiagorik itxarongo, ez dugu promesa gehiago sinistuko.

Ziurrenik askok irakurri duzue orain dela pare bat egun prentsan agertu den berria. Esaten da Agaleusek Zierbenako portuan lursail bat eskatu duela Sader bertara eramateko (Sader bakarrik, ez Profersa). Bada, hemerotekari begiratuz, oso antzekoa den berri bat topa daiteke, 2014koa, alegia, orain 10 urtekoa! Bertan esaten zuten Sader 2016an aterako zela Zorrotatik, atera kontuak! Plataforma honen ustez hau ez da kasualitate bat. Auzotarrok presioa handitzen dugunean horrelako berriak agertzen dira. Ez da lehen aldia eta seguruenik ezta azkena ere. Denbora irabazten saiatzen ari dira, jendea nahastuz. Horrexegatik oso garrantzitsua da ez sinistea, presioa mantetzea eta tinko eustea Sader eta Profersa (biak) benetan lekuz aldatu arte.

Azkenik, eskaera sinatu eta zuen lagunen artean zabaldu dezazuen eskatzen dizuegu. Mesedez, informatu zaitezte gure sare sozialen bidez (“Sader-Profersa kanpora” Instagram eta Twitter) edo plataformaren parte garen edozein elkarteren bidez. Eta egon adi mobilizazioetara. Bestetik, plataforam babestu nahi baduzue, banderola bat eros dezakezue 5 eurotan, eskaileren ondoan jarritako mahaian. Hor bertan, sinatzeko orriak ere jarri ditugu, Interneten bidez sinatu ezin duten lagunentzat.

Laster, maiatzaren 8an, asanblada informatibo berria egingo dugu, oraingoan Basurtun. Apurka-apurka auzo desberdinetatik pasako gara. Argi dugulako hau Bilboko arazo bat dela eta batera indartsuagoak garelako.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín