Reportajes

/, Detención, Ernai, Ertzainzta, Jóvenes, Juicio/“Porque no hay quién pare a una generación que nada tiene que perder”

“Porque no hay quién pare a una generación que nada tiene que perder”

Ocho jóvenes integrantes de Ernai han declarado hoy en los juzgados de Bilbao por los incidentes del 7 de mayo que terminaron con detenidos y 65 heridos.

2021-06-24T15:40:25+00:0024 junio 2021|Bilbao, Detención, Ernai, Ertzainzta, Jóvenes, Juicio|Comentarios desactivados en “Porque no hay quién pare a una generación que nada tiene que perder”

Como generación nos quieren condenar a la miseria. 1 de cada 3 jóvenes de Hego Euskal Herria estamos en paro, mientras la emancipación está a favor de los intereses del mercado capitalista, nos estamos convirtiendo en una generación que se está derrumbando psicológicamente. Por lo tanto, el único camino que nos queda a los jóvenes es denunciar que estamos en situación de emergencia.

El 7 de mayo tomamos las calles más de 1200 jóvenes para luchar en primera persona por nuestro presente. Para denunciar y reivindicar que para revertir la situación de emergencia de los jóvenes la soberanía y la transformación social son imprescindibles en Euskal Herria.

La Ertzaintza se abalanzó sobre nosotros con violencia: 8 jóvenes detenidos e hiriendo a 65. No podemos entenderlo como un caso aislado, porque no olvidamos la actitud violenta mantenida entre otros contra trabajadores de TUBACEX, ITP, hosteleros o personas racializadas. Todo esto con la aprobación total del PNV.

Los jóvenes detenidos han declarado este 24 de junio, basándose en un montaje de la Ertzaintza. Ante lo que viene no vamos a huir, lo afrontamos a través de la organización y la lucha. ¡Porque no hay quién pare a una generación que nada tiene que perder!

¡Viva la juventud vasca! ¡Jo ta ke Irabazi arte!

Por ERNAI

LARRIALDI EGOERAN GAUDE

Gazteon oraina borrokatzeagatik 8 auziperatu

Hego Euskal Herriko 3 gaztetik 1 langabezian gaude, emantzipazioa merkatu kapitalistaren interesen mesedetara dagoen bitartean psikologikoki hondoratzen ari den belaunaldia bilakatzen ari gara. Miseriara kondenatu nahi gaituzte. Gazteoi larrialdi egoeran gaudela aldarrikatzea da geratzen zaigun bide bakarra. Gazte prekarietatea gazteon auzia izan beharrean gizartearen lehen mailako arazoa izan beharko litzateke, baina errealitatea hortik urrunegi dago. Gaur, atzo egin bezala, gure miseriaren arduradun politikoei gazteon bizitzen aldeko neurriak hartzea exijitzen diegu.

Asko izan baita pandemian zehar gazteon inguruan irakurri eta entzun behar izan duguna eta beso-gurutzaturik geratu beharrean, lehen lerrora egin genuen salto pasa den maiatzaren 7an. Lehen lerrora, gure orainaz lehenengo pertsonan aritzeko. Ehunka gazte izan ginen Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatu ginenak, Euskal Herrian ezinbestekoa zaigun burujabetza eta eraldaketa soziala aldarrikatu genuenak.

Solik mugitzen denak sentitzen dituenez kateak, maiatzaren 7an lehen eskutik jaso genuen PNVk herri honetako gazte konprometituontzat daukan eskaintza: 8 atxilotu eta 65 zauritu. Ez zen kasualitatea izan. Patronalak markatutako bideorriari jarraiki gobernatzen duen alderdi batentzat ez baita atsegina haren kudeaketa negargarriaren ondorioak azaleraztea, eta are gutxiago prekarietateari aurre egiten dion belaunaldi baten amorrua sentiaraztea.

Ondorioz, eragile politiko gisa jarduten duen Ertzaintzaren gehiegikeriak pairatu behar izan genituen. Guztion begietan iltzaturik geratu baitziren inpunitate osoz gazteon kontra oldartu ziren energumeno parapolizialen irudiak. Ezin dugu kasu isolatu bat bezala ulertu, ez baitugu ahazten beste batzuen artean TUBACEX, ITP edo ostalarien kontra izandako jarrera bortitza. Teleberrian ikusiko ez dugun arren, misio oso argia zeukaten eta daukate: kapitalaren gainetik bizitza duina aldarrikatzen duen langile eta herri sektore oro apaltzea.

Aurrekoa gutxi balitz, maiatzaren 7an gazteon oraina borrokatzeagatik 8 gazte izan dira auziperatuak. Horietako gehienak bihar, osteguna, deklaratzera deitu dituzte. Baina aizue, Erkoreka eta Urkullu, eztun. Gaurkoan pare bat ideia azpimarratzeko batu gara eta: gurekin jai duzue eta ez gaituzue geldituko. Kolektiboaren indarraz eta herri honekiko dugun konpromisoz beteriko gazteak garen heinean, ez dago gu geldituko gaituenik!

Datorrenaren aurrean ez dugu ihes egingo, antolakuntza eta borrokaren bitartez egingo diogu aurre geure etorkizun ezari. Ez baitago galtzeko ezer duen belaunaldi bat geldituko duenik. Pausoz pauso, eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik, biharko Euskal Herria euskaldun, sozialista eta feminista eraikitzen jarraituko dugulako.

Gora euskal gazteria! Jo ta ke Irabazi arte!

Suscríbete a nuestro Boletín