Reportajes

//Piden libertad inmediata para las detenidas durante la cumbre del G7 en Biarritz: Solidaridad desde Bilbao

Piden libertad inmediata para las detenidas durante la cumbre del G7 en Biarritz: Solidaridad desde Bilbao

"Respeto a todos los derechos civiles y políticos!"

2019-08-28T18:43:27+02:0028 agosto 2019|Bilbao|Comentarios desactivados en Piden libertad inmediata para las detenidas durante la cumbre del G7 en Biarritz: Solidaridad desde Bilbao

G7 ez! Plataformatik G7ko gailurra ospatu bitartean egon diren eskubide urraketa guztiak salatu nahi ditugu. Hasieratik esan genuen G7ak hartuko zituen erabakiek gure bizitzen prekarizazioan eragin zuzena izango zutela eta langileon eta herritarron kontrako neurriak izango zirela nagusi. Hori horrela izanik, goi gailurra bera ospatzeak ere herritarron kontrako eskubide murrizketak eta errepresioa eragin ditu. Izan ere, Miarritze, Hendaia, Baiona eta Irun setio-egoeran bihurtu zuten. Hain zuzen ere, Frantziako kontsulatuaren aurrean kontzentratu gara eskubide murrizketa horiek salatzeko eta atxilotuen berehalako askatasuna exijitzeko.

Segurtasun neurri desproportzionatuak, militarizazio bortitza, beldurraren diskurtsoaren erabilpena protestak baretzeko, Miarritzen eta inguruko herrien setioa, manifestaziorako eskubidearen mugatzea, kanporaketak, pertsonen mugimendurako askatasuna zapuztea, infiltratutako poliziak… hauek guztiak konstante bat izan dira goi-bilkura iraun bitartean. Ez hori bakarrik, 150 baino atxilotu gehiago izan dira, 6 espetxeratu, epaiketa andana aurreikusten dira eta gainera, 500 euskal herritarrek osatutako zerrenda beltz baten existentziaz ohartu gara. Argi dugu nork jokatu duen indarkeriaz aktibisten kontra.

El capitalismo, el patriarcado, la opresión de los pueblos y en definitiva, el sistema de dominación que nos imponen, necesita del miedo y de la represión para seguir adelante. El sistema nos ofrece hoy en día el Estado de sitio como horizonte político, y el G7 ha sido en este sentido un botón de muestra de lo que son capaces las elites mundiales para mantener sus privilegios. La violación de los derechos humanos y la represión son parte consustancial del orden que nos imponen desde los países del G7. Somos las trabajadoras y los pueblos las que sufrimos las consecuencias de todo ello.

No obstante, el G7 no acaba aquí. La lucha contra lo que representa sigue vigente. Entendemos que cualquier política o medida que impida a la gente tener una vida digna es una medida de excepción, empezando por la precariedad laboral, pasando por la destrucción del medioambiente y acabando en la violencia machista. Por lo tanto, toca seguir movilizándonos y seguir construyendo alternativas y resistencias al modelo capitalista y patriarcal.

Gure esku dago alternatiba eta salaketa dinamiketan antolatu eta bizitzaren kontra doan kapitalismoari aurre egitea. G7aren aurkako mobilizazio eta ekimen guztietan parte hartu duten herritar guztiek gure aitortza merezi dute.Iizan ere. ezinbesteko ekarpena egin dute bide horretan aurrera egiteko. Mobilizazioak. ekimen ezberdinak eta desobedienteak, hitzaldiak, tailerrak, kontragailurra aurrera ateratzeko beharrezkoak ziren txandak… ekintza guzti horiek beharrezkoak izan dira bestelako eredu sozial bat posible dela erakusteko. Eskala handiagoan, Europako zenbait mugimendu alternatibo eta antikapitalistekin batera agendak adosteko eta borroka komunak aurrera eramateko espazioak sortu dira eta ziur aliantza horiek klabeak izango direia hemendik aurrera marraztu behar dugun bidean.

Amaitzeko, berriro ere exigitu nahi dugu, hemen, Frantziako kontsulatuaren aurrean, atxilotuen berehalako askatasuna eta eskubide zibil eta politiko guztiak bete daitezen. Guk gure bidea argi daukagu: Euskal Herritik bestelako eredu bat eraikitzen jarraituko dugu.

Para acabar queremos reivindicar de nuevo la libertad inmediata de las detenidas, así como el respeto a todos los derechos civiles y políticos. Nosotras tenemos claro nuestro camino: seguiremos construyendo otro modelo desde Euskal Herria.

G7 ez! Atxilotuak askatu! Eskubide zibil eta politikoak errespetatu! Euskal Herritik beste mundu bat eraikitzen!

No al G7! Detenidas libertad! Respeto a todos los derechos civiles y políticos! Construyendo otro mundo desde Euskal Heriia!

Suscríbete a nuestro Boletín