Reportajes

/, Racismo, Violencia Policial/Nuevo caso de violencia policial racista contra un joven en la calle 2 de Mayo de Bilbao

Nuevo caso de violencia policial racista contra un joven en la calle 2 de Mayo de Bilbao

Según consta en un comunicado emitido por SOS Racismo-Bizkaia, un joven racializado de 25 años habría sido agredido e insultado por agentes de la Policía Municipal, el pasado 10 de octubre de 2020, en la calle Dos de Mayo en el barrio de San Francisco de Bilbao.

2020-11-03T10:15:33+00:003 noviembre 2020|Bilbao, Racismo, Violencia Policial|Comentarios desactivados en Nuevo caso de violencia policial racista contra un joven en la calle 2 de Mayo de Bilbao

El joven agredido denunció en la oficina de SOS Racismo-Bizkaia que ese día salía de trabajar y, como casi todos los días, se dirigía a su carnicería habitual situada en la calle Dos de Mayo. Relata que cuando bajaba por esa misma calle, un coche patrulla de la Policía Municipal circulaba también en la misma dirección. El joven al sentir que el coche se acercaba mucho a él (hacia la izquierda de la calle que es por donde él caminaba). Pensó por un momento que se estaban acercando para decirle algo a alguien o mirar algo. Pero explica que de repente le atropellaron los talones con el coche. Tras recibir el golpe, el joven respondió dando un toque con la mano al coche de la Policía para indicarles que estaba ahí y que le estaban atropellando los pies. Acto seguido, el joven racializado relata que inmediatamente salió un agente del coche y le propinó dos puñetazos en el pecho dejándolo sin aire. Luego, el agente empotró al joven contra la pared. Para, acto seguido, pedirle al joven su identificación, ignorando que éste tiene DNI español.

Mientras sucedía esto, el joven explica que llegó la Ertzaintza, pero que no intervinieron. Y asegura que cada vez que intentaba acercarse a hablar con el agente de Policía que le agredió en el primer momento, otro agente le pegó un puñetazo en el pecho.

Momentos más tarde, una persona que recientemente había denunciado unos abusos y agresiones similares en la oficina de SOS Racismo-Bizkaia, por parte de la Policía Municipal (en la misma calle), se acercó al joven agredido para tranquilizarlo y alejarlo de allí. 

Ante los hechos expuestos, desde SOS Racismo-Bizkaia denuncian la violencia policial de carácter racista perpetrada por agentes de la Policía Municipal de Bilbao contra este joven de 25 años, y contra tantas otras personas racializadas a diario. Señalan que esta violencia policial se ubica dentro del “racismo institucional” en una sociedad donde el racismo es estructural y normaliza la discriminación contra unos colectivos que son considerados por el imaginario social como “delincuentes”.

Desde el colectivo antirracista denuncian también que este caso de delito de odio con violencia física no justificada ejercida por un funcionario público hacia un joven racializado, es un acto de violencia no justificable bajo ninguna de las formas de defensa policial, ya que el joven en ningún momento ofreció resistencia y en todo caso, recuerdan que el policía inició la agresión sin ninguna justificación previa. Y aclaran que incluso en el caso de que se tratase de una detención, el joven fue sujeto de control por perfil racial, siendo su aspecto físico juzgado como no ciudadano español, siendo esto, denuncian, “un nuevo factor que recalca el racismo intrínseco en las fuerzas de seguridad locales”.

“No es el primer caso de abuso policial que nos llega”, se lamentan desde SOS Racismo. Al contrario, desde la organización aseguran haber notado un incremento en actos de violencia por agentes públicos sin ningún acto desencadenante previo.

Para SOS Racismo-Bizkaia la desmedida presencia policial en el barrio de San Francisco de Bilbao, unido a los protocolos policiales que permiten las identificaciones policiales por perfil étnico y la impunidad de las agresiones que la policía ejerce contra grupos sociales a los que despoja de dignidad y derechos, es consecuencia del racismo institucional patente en nuestra sociedad.

Por todo lo expuesto, exigen que cesen estas actuaciones discriminatorias e injustas que han sido condenadas por organismos internacionales, y así mismo exigen responsabilidad institucional y política ante estas prácticas que están sucediendo a diario en estas calles.

BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIAREN JAKINARAZPENA

Prentsa oharra: 2020ko urriaren 10ean, Bilboko San Frantzisko auzoko Maiatzaren Biko kalean, bestelako arraza-ezaugarriak dituen gazte bati eraso eta iraindu egin zioten hainbat udaltzainek.

Gazteak Bizkaiko SOS Arrazakeriaren bulegoan salatu duenez, egun horretan lanetik irten zen eta, ia egunero egin ohi duen bezala, Maiatzaren Bia kaleko harategira jo zuen. Kale horretatik behera zebilenean, Udaltzaingoaren patruila bat ere autoz heldu zen noranzko berean. Gazteak autoa beragandik oso gertu igarri zuen (bera zebilen kalearen ezkerralderantz). Norbaiti zerbait esateko edo zerbait begiratzeko asmoz hurbilduko zirela pentsatu zuen. Bat-batean, orpoak autoak harrapatuta eduki zituen. Mutilak ukitu bat eman zion autoari eskuz, bera bertan zegoela eta oinak harrapatuta zituela adierazteko. Berehala atera zen udaltzaina autotik eta ukabilkada bi eman zizkion gazteari bularrean, arnasa hartu ezinik utzita. Udaltzainak hormaren kontra jarri zuen gaztea. Horren ostean, mutilari dokumentazioa eskatu zion, bere NANa Espainiakoa dela jakin barik.

Bien bitartean, Ertzaintza heldu zen, baina ez zuen esku hartu. Gaztea udaltzain erasotzailearekin hitz egitera hurbiltzen saiatu zen bakoitzean, beste udaltzainak ukabilkada bat ematen zion bularrean.

Jarraian, beste lagun batek esku hartu zuen, mutila lasaitzeko eta handik urruntzeko esanez. Izan ere, azken lagun honek udaltzainen aldetik (kalean bertan) antzeko abusuak eta erasoak jasan zituela salatu zuen duela gutxi Bizkaiko SOS Arrazakeriaren bulegoan. 

Bizkaiko SOS Arrazakeriatik honako alderdi hauek salatu nahi ditugu:

– Bilboko udaltzainek 25 urteko gazte horren aurka eta egunero bestelako arraza-ezaugarriak dituzten beste hainbat lagunen kontra egindako polizia-indarkeria arrazista. Indarkeria polizial hori arrazakeria instituzionalaren barruan kokatzen da eta egiturazko arrazismoa duen gizarte honetan ematen da. Izan ere, horrela, gizarteak berak bere iruditerian “gaizkiletzat” jotzen dituen kolektiboen aurkako diskriminazioa normalizatzen du.

– Funtzionario publiko batek bestelako arraza-ezaugarriak dituen gazte bati eragindako  gorroto-delitua da, justifikaziorik ez daukan indarkeria fisikoa erabilita. Indarkeria-ekintza hori ezin da inolaz ere udaltzainek euren burua babesteko dituzten moduen bidez justifikatu; izan ere, gazteak ez zuen inoiz erresistentzia erakutsi eta, edonola ere, udaltzainek ezelango justifikazio barik ekin zioten erasotzeari. Atxiloketaren kasuan ere, gaztea arraza-profilean oinarritutako irizpideen arabera kontrolatzera joan ziren, itxura fisikoz arrotza delakoan. Horrelako gertaerek erakusten dute argi eta garbi bertoko segurtasun-indarren baitan dagoen arrazakeria.

– Ez da hau izan polizia-abusuei buruz guregana heldu den lehenengo kasua. Are gehiago, ondorioztatu dugunez, handitu egin da udaltzainen indarkeriazko ekintzen kopurua, aldez aurretik jokamolde hori eragiteko inolako ekintzarik egon barik.

Herri-erakundeen arrazakeria agerian uzten duten hainbat adierazle daude: San Frantzisko auzoko polizia-indarren neurribako hedapena; agenteei profil etnikoaren arabera identifikazioak egiteko aukera ematen dieten polizia-protokoloak; eta polizia-indarrek zenbait gizarte-talderen kontra eragindako erasoek zigorrik ez edukitzea, herritar horiei haien duintasuna eta eskubideak kenduta.

Nazioarteko Erakundeek gaitzetsita dituzten bidebako jarduera baztertzaile horiekin behingoz amaitzea eskatu nahi dugu, gure kaleetan egunero ematen diren praktika horiekiko erantzukizun instituzional eta politikoa erakustearekin batera.

AMAITU BEHINGOZ POLIZIAREN ABUSU ETA INDARKERIA ARRAZISTAREKIN!

BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA

Suscríbete a nuestro Boletín