Reportajes

//Nakba: Bilbao clama por el retorno a Palestina de más de 7 millones de refugiados

Nakba: Bilbao clama por el retorno a Palestina de más de 7 millones de refugiados

Multitudinarias movilizaciones se han realizado en las 4 capitales de Hego Euskal Herria para recordar el 76 aniversario de la expulsión o huida de gran parte de la población palestina de sus hogares como consecuencia del nacimiento del Estado de Israel en 1948.

2024-05-15T22:38:07+02:0015 mayo 2024|Reportajes|Sin comentarios

Con información de BDS Bizkaia

Un día como hoy, volvemos a movilizarnos para recordar que el pueblo palestino continúa sufriendo la Nakba a través de las distintas operaciones de ocupación, colonización, limpieza étnica y apartheid, por parte del Estado colonial israelí. En los últimos 7 meses más de 34.000 personas palestinas han sido asesinadas en Gaza y unas 500 personas en Cisjordania. Este genocidio tiene un claro carácter patriarcal. La resistencia de las mujeres palestinas, por sostener, entre otras luchas, el trabajo reproductivo y las niñas y los niños, como futuro del pueblo palestino, son un claro objetivo militar. En Gaza, más del 75% de la población ha sido forzada a desplazarse, convirtiendo de nuevo en refugiada a una población que mayoritariamente provenía de territorios ocupados.

Nada de esto sería posible sin la complicidad internacional que, además del apoyo directo a sus crímenes, ha premiado con una impunidad total al Estado de Israel. La UE y gobiernos como el alemán, el español o el francés, continúan apoyando los crímenes israelíes mediante, la compra y venta de armas. Además, están aplicando medidas de criminalización contra la solidad con Palestina, centrándose en la persecución contra palestinos y palestinas que viven refugiadas en Europa.

Desde la campaña global BDS (Boicot, Desinversiones y Sanciones) y respondiendo al mandato de la sociedad civil palestina, exigimos que los gobiernos español y francés, las instituciones vascas, y también empresas como CAF, rompan todas su relaciones comerciales, institucionales, diplomáticas, académicas, culturales y deportivas, con el estado sionista de colonización, apartheid y limpieza étnica.

Y un día como hoy, día de la Nakba, queremos reivindicar, una vez más, el derecho al retorno a su tierra de las más de 7 millones de personas refugiadas palestinas y de todas las personas presas en cárceles sionistas.

Para finalizar, hacemos un llamamiento para reforzar las campañas de boicot y organizarse contra todo tipo de complicidades y expresiones políticas, institucionales, culturales y comerciales que quieran limpiar la cara del estado asesino y genocida de Israel.

Mostremos nuestro apoyo a la resistencia palestina y nuestra solidaridad reforzando la lucha contra la normalización del Estado sionista en Euskal Herria.

¡Por una Palestina libre desde el río hasta el mar!

Maiatzak 15 dituen honetan palestinar herriaren Nakba oroitu behar dugu, arabieraz «hondamendia» esan nahi duena. Sionistek Palestinako berezko biztanleen kontra egindako garbiketa etnikoa aurretik zetorren eta ondoren ere mantendu da. Baina 1948an, gaurko egunez, 500 hiri eta herri suntsitu zituzten sionistek, 700.000 palestinar baino gehiago euren etxeetatik kanporatuz.

Horregatik gogorarazi behar dugu gaur palestinar lurretan Israel juduentzako estatu bezala sortzea sarraskien, suntsiketaren eta lur lapurretaren ondorioa izan zela.

Baina oraindik orain Nakbak iraun egiten du. Israeldar estatu kolonialak jarraitu egiten du bere kolonizazioarekin, garbiketa etniko, lur lapurreta, eta apartheid operazioen bidez. Azken 7 hilabeteetan 34.000 palestinar baino gehiago erail dituzte Gazan, eta 500 inguru Zisjordanian. Izaera patriarkaleko genozidioa da gainera: argi utzi dute jomuga militarra direla emakumeak, erresistentzian eta lan erreproduktiboan duten paperagatik; baita umeak ere, palestinar herriaren etorkizuna direlako. Gazan, biztanleen %75 baino gehiago indarrez lekualdatua izan da, errefuxiatu bilakatuz, beste behin, dagoeneko okupatutako lurraldeetatik zetozen pertsonak.

Hau guzti hau ezinezko izango litzateke nazioarteko konplizitaterik gabe. Israelgo estatuaren krimenak zuzenean babestu ez dituztenek inpunitate osoarekin saritu dituzte. EBk eta alemaniar, espainiar edo frantses estatuek, besteen artean, armen salerosketarekin babestu dituzte entitate sionistaren gehiegikeriak. Gainera, Palestinarekin elkartasuna kriminalizatzen dute, Europan errefuxiatuta bizi diren palestinarrei jazarriz.

Nazioarteko BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainatik, eta palestinar herri zibilaren eskakizunari erantzunez, zera exijitzen diegu gobernu espainol eta frantsesari, euskal erakundeei, eta CAF bezalako enpresei: harreman komertzial, instituzional, diplomatiko, akademiko, eta kirol eta kulturari lotutakoak apur ditzatela. Harremanik ez kolonizazio, apartheid eta garbiketa etnikoan oinarritzen den estatu sionistarekin.

Eta gaurko egunez, Nakba egunez, beste behin ere, 7 milioi baino gehiago diren errefuxiatu palestinarrek euren lurretara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu; baita kartzela sionistetan preso dauden guztiena ere.

Amaitzeko, antolatzeko deia luzatzen dizuegu: boikot kanpaina guztiak indartzeko; Israelgo estatu hiltzaile eta genozidaren aurpegi garbiketa egin nahi duten konplizitate guztien aurka ekiteko;politikan, instituzioetan, kultura zein merkataritza alorretan ematen diren konplizitate guztien aurka antolatzeko. Gaur bat egin dugu lan esparruko sektore ezberdinek politikaren eta herri mugimenduaren ahots anitzekin, gurasoekin, eta hamaika elkarterekin. Eraman dezagun boikotaren aldarria gure lantokietara, gure eskoletara, gure asanblada, auzo, herri eta hirietara!

Palestinar erresistentziari gure babesa eta elkartasuna erakusteko, Euskal Herrian estatu sionista normalizatu nahi dutenen aurkako borroka indartu dezagun!

Ibaitik itsasora aske izango den Palestinaren alde!

Genozidioa gelditu! Israeli boikota!

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín