Reportajes

/, Socialista/Nace Kontseilu Sozialista Bilbo para desarrollar los medios de defensa del proletariado

Nace Kontseilu Sozialista Bilbo para desarrollar los medios de defensa del proletariado

Tiene como objetivo aportar a la organización comunista del proletariado frente a "un modelo de sociedad caracterizado por el poder arbitrario de los grandes capitalistas y el control social hacia las amplias masas".

2021-01-11T08:41:27+00:002 enero 2021|Bilbao, Socialista|Comentarios desactivados en Nace Kontseilu Sozialista Bilbo para desarrollar los medios de defensa del proletariado

El pasado 30 de diciembre fue presentado a través de un comunicado político y un vídeo publicado en las redes Kontseilu Sozialista Bilbo, teniendo como objetivo principal “desarrollar medios de defensa del proletariado en la mayor parte de ámbitos posibles mediante la solidaridad organizada”. Tal y como señalan, “el ritmo histórico de los acontecimientos se ha acelerado con la pandemia “, y explican que como consecuencia de la profundización de la crisis que venía precedida, vivimos un proceso de empobrecimiento general en el que se están limitando y violando las libertades civiles y políticas, a la vez que señalan la falta de instrumentos políticos propios en el contexto de la ofensiva contra la clase trabajadora.

Así, explican que pretenden ser un instrumento político que tiene como fundamento la independencia de clase “respecto a los aparatos de Estado y a los partidos políticos institucionales; con respecto a los medios de comunicación de masas cuyo objetivo es legitimar el sistema de dominación; y, en general, con respecto al resto de instancias de la burguesía”, además de mencionar que se sitúan en favor de la construcción del Estado Socialista Vasco. Asimismo, subrayan que “en la medida en que la burguesía interviene en todas las esferas de nuestra vida, el proletariado también debe, en todas ellas, organizarse, luchar y actuar con unidad estratégica”.

Igualmente, en palabras de los miembros del Kontseilu, consideran “de vital importancia que expandamos la organización comunista, es decir, que nos organicemos a favor de la libertad universal de los trabajadores y contra toda opresión” y, en este sentido, han señalado que “nace con la vocación de hacer un trabajo político intergeneracional en diferentes ámbitos”, “para que los diferentes sectores y generaciones se unan a la organización política y a la construcción del socialismo”.

Kontseilu Sozialista Bilbo nace en este contexto caracterizado por la pandemia y tiene como objetivo aportar a la organización comunista del proletariado frente a “un modelo de sociedad caracterizado por el poder arbitrario de los grandes capitalistas y el control social hacia las amplias masas”.

Kontseilu Sozialista Bilbo aurkeztu dute

Iragan abenduaren 30ean, sareetan argitaraturiko irakurketa zein bideo baten bidez aurkeztu zuten Kontseilu Sozialista Bilbo, “elkartasun antolatuaz, ahalik eta esparru gehienetan proletalgoaren defentsarako bitartekoak garatzea” helburu nagusi duena. Adierazi duten bezala “gertaeren erritmo historikoa azkartu egin da pandemiarekin”, eta aurretik zetorren krisiaren sakontzearen ondorioz, pobreziaren orokortzea eta askatasun zibil zein politikoen mugaketa eta urraketa sistematikoak bizi ditugula azaldu dute, langile klasearen aurkako ofentsiba testuinguru honetan tresna politiko propioen gabezia azpimarratzeaz batera.

Hala, “estatu-aparatuekiko eta alderdi politiko instituzionalekiko; dominazio-sistema zilegiztatzea helburu duten masa-komunikabideekiko; eta, oro har, burgesiaren gainontzeko instantziekiko” klase independentzia oinarri izango duen tresna politikoa dela azaldu dute eta, Euskal Estatu Sozialistaren alde lerratzen direla aipatzeaz gain, “burgesiak gure bizitzaren eremu guztietan esku hartzen duen heinean, guk ere horietan denetan antolatu, borrokatu eta batasun estrategikoz” jarduteko beharra azpimarratu dute.

Era berean, Kontseiluko kideen hitzetan, ezinbestekotzat jo dute “antolakuntza komunista hedatzea, hau da, langileriaren askatasun unibertsalaren alde zein zapalkuntza ororen aurka antolatzea” eta, bide horretan, “esparru eta belaunaldi arteko lan politikoa egiteko borondatez” sortu dutela adierazi dute, “sektore eta belaunaldi desberdinak antolakuntza politikora batu, eta sozialismoaren eraikuntzaren alde egin dezaten”.

Pandemiak eta boterearen arbitrariotasunak ezaugarritutako testuinguru honetan jaio da Kontseilu Sozialista Bilbo, “kapitalista handien botere arbitrarioan eta masa zabalen aurkako kontrol sozialean oinarritutako gizarte eredu” baten aurrean langileriaren antolakuntza komunistara bidean ekarpena egiteko asmoz.

Suscríbete a nuestro Boletín