Reportajes

//Miles de estudiantes protestan contra las reformas y mercantilización del sistema educativo

Miles de estudiantes protestan contra las reformas y mercantilización del sistema educativo

“Creemos que es el momento de decir que no al fraude de los políticos y organizarnos ante las nuevas reformas educativas”

2022-10-27T16:46:43+02:0027 octubre 2022|Reportajes|Comentarios desactivados en Miles de estudiantes protestan contra las reformas y mercantilización del sistema educativo

Por Ikasle Abertzaleak

Gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuak hartu ditugu hezkuntza bizitzen ari den ofentsiba kapitalistari aurre egin eta hezkuntza sistema sozialista aldarrikatzeko. Ezer baino lehen, ordea, mobilizazio hau hemen amaitzerik ez dugula nahi adierazi nahi dugu, erreforma garai honetan antolatzeko nahiz mobilizatzeko borondatea erakutsi dugu, baina bidea ez da amaitu eta horretan jarraitu beharra daukagu.

Hoy estamos en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria para hacer frente a la ofensiva capitalista que se está dando en la educación y reivindicar un sistema educativo socialista. Antes que nada, queremos advertir que esta movilización no es el final, en este periodo de reformas hemos demostrado nuestra voluntad para movilizarnos y organizarnos; el camino no ha terminado y seguiremos en ello.

Hezkuntza etengabe erreformatzen ari da, ziklo produktibo berrira egokitzeko beharrak bultzatuta. Transformazio garai batean kokatzen garela esan daiteke, eta martxoan adierazi bezala, aldaketaz beteriko ikasturte hasiera izaten ari da aurtengo hau, aurreko ikasturtean zehar finkatutako erreforma legeen ezarpenak direla medio. Bizitzen ari garen krisi kapitalistaren ondorioz, kapitala bere irabaziak bermatu nahian dabil, eta horretarako gizarteko egitura nagusiak berregokitzen ditu.

La educación está en una constante reforma impulsada por la necesidad de adaptarse al nuevo ciclo productivo. Se puede decir que nos situamos en una época de transformación, y este año está siendo un curso lleno de cambios debido a la implantación de las leyes de reforma establecidas durante el curso pasado.

Hankaz gora aurkitu dugu bigarren hezkuntzaren esparrua: ikastetxe eta zentroen noraeza, neurri berri guzti hauen gaineko ezjakintasuna, ikas baldintzen okertzea eta, aurreko kurtsoetan bezala, desados agertu garenon isilaraztea. Izan ere, lege berri hauek –LOMLOE nahiz EAEko Hezkuntza Legea- aurrerapen moduan saldu nahi izan dizkiguten arren, miseriazko hezkuntza baten oinarriak finkatzera etorri zaizkigu: heziketaren desegitea, diziplinamenduan oinarritutako heziketa prozesua eta bitarteko gutxien dituztenen kanporaketa. Eta politikari profesionalak, enpresari handien agindupean, izango dira kapitalaren eraso hau egikaritu eta bideratuko dutenak.

Aunque han querido vendernos las nuevas leyes en forma de adelanto o mejora, estas han venido a fijar las bases de una educación de miseria: el desmantelamiento de la educación, el proceso de formación basado en el disciplinamiento y la expulsión de quienes tienen pocos medios. Nos referimos así a vaciar de contenido el proceso educativo y, en consecuencia, convertir los centros en meros espacios de disciplinamiento. Cuando hablamos de la expulsión de aquellos alumnos que menos tienen, hacemos referencia a la elitización de la educación. El proceso mencionado no es el mismo entre los alumnos más proletarizados que entre los más pudientes. La educación se está convirtiendo en una inversión insostenible para muchas familias; una inversión que a día de hoy solo ofrece un futuro incierto. Además, serán los políticos profesionales, al mando de grandes empresarios, quienes ejecuten y canalicen este ataque del capital.

Heziketaren desegiteaz ari garenean, edukiz husten doala esaten gabiltza, eta horren ordez, ikastetxeak diziplinamendu hutserako zentro bilakatzen ari direla: konpetentzia jakin batzuen baitan ebaluatzen edota autoritarismoa zein infantilizazioa hedatzen, ikasleoi hitza kendu eta guztiz otzanak nahiz esanekoak garela bermatzeko. 

Bestalde, bitarteko gutxien dituztenen kanporaketak hezkuntzaren elitizatzioari egiten dio erreferentzia. Izan ere, aipatutako prozesua ez da berdina ikasle txiroenen eta dirudunenen artean. Ez dago interesik proletargoa heziketa prozesuan denbora luzez mantentzeko eta, era berean, prozesuak berak gero eta gutxiago asetzen ditu proletalgoaren beharrak. Hau da, familia askorentzat sostengaezina bilakatzen ari den inbertsioa da hezkuntzarena, gaur gaurkoz etorkizun ziurgabe bat baino eskaintzen ez duena.

Proletargoa hezkuntzatik kanporatua izaten ari da eta ezin dugu besoak gurutzatuta itxaron.

Hau guztia gutxi ez eta hezkuntzaren izaera inposatzailea ere agerian gelditu da. Hezkuntzaren norabidetzea elite baten eskuetan dago eta agente pribilegiatu batzuek, hala nola sindikatu zein alderdi politiko nagusiek, zuzentzen dituzte hartutako erabakiak, enpresari handi eta nazioarteko instituzio burgesen aginduak akordio zabal moduan saltzen dizkiguten bitartean. EAEko hezkuntza legea da horren islada: politikoki oso ezberdinak direla suposatzen den lau alderdi parlamentario nagusiak berehala ados jarri baitira aipatu dugun norabidetzean sakontzeko.

Guk garbi daukagu erreforma guzti hauek zuzen zuzenean kolpatzen dutela langile klasea, ikasle langilea hezkuntza prozesutik indarrez kanporatua izateraino. Eta garbi daukagu ere, hezkuntzaren arazoaren koponbidea ez dugula ez legeen aldaketa konkretuetan ez parlamentuko zirkuan aurkituko. Horregatik, politikarien iruzurrari ez esan eta hezkuntza erreformen aurrean antolatzeko unea dela uste dugu.

Nosotros tenemos claro que todas estas reformas golpean directamente a la clase trabajadora, hasta el punto de ser expulsado por la fuerza del proceso educativo. Tenemos claro que la solución a los problemas de la educación no la encontraremos ni en los cambios concretos de las leyes ni en el circo parlamentario. Por eso, creemos que es el momento de decir que no al fraude de los políticos y organizarnos ante las nuevas reformas educativas.

Hori dela eta atera gara gaur kalera eta greba egun honen garrantzia ere horretan datza, mezu argi bat lau haizetara zabaltzea nahi dugulako: gure eskubideak defendatzeko prest gaude, erreformen aurka borrokatzeko borondatea daukagu eta hezkuntzan ofentsiba kapitalista geldituko dugu!

Izan ere, bada alternatibarik, posible da bestelako hezkuntza sistema baten eraikuntza, ikasleon garapen askea eta pentsamendu kritikoa bultzatuko dituena, oinarrizko askatasun eta eskubideak bermatuko dituena, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango dena, langileon kontrolpeko hezkuntza: hezkuntza sistema sozialista!

Hay alternativa, crear otro sistema educativo es posible. Un sistema que impulse el desarrollo libre y el pensamiento crítico de los estudiantes, que garantice la libertad y los derechos, gratuito, de calidad y universal: ¡un sistema educativo socialista!

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu mobilizazioan parte hartzeagatik. Gaur lau hiriburuetako kaleak hartu ditugu milaka pertsonek, baina, borroka honek ez du etenik. Lan asko daukagu aurretik eta hau hasi besterik ez da egin, ikastetxez ikastetxe antolatzen eta mobilizatzen jarraitu beharra daukagu, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza ereduan sakondu beharra daukagu.

Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu!

Hezkuntza Sistema Sozialista eraiki!

Suscríbete a nuestro Boletín