Reportajes

//Más de 500 eventos programados para estas Fiestas de Bilbao 2023

Más de 500 eventos programados para estas Fiestas de Bilbao 2023

Bilboko Konpartsak finalizará la campaña “Elkarlan Uholdea” homenajeando a las personas que colaboraron en la reconstrucción de la ciudad tras las inundaciones de 1983 y con la presentación de la canción de las Txupineras.

2023-08-07T18:05:43+02:004 agosto 2023|Aste Nagusia|Comentarios desactivados en Más de 500 eventos programados para estas Fiestas de Bilbao 2023

Con información de Bilboko Konpartsak

Las comparsas organizarán más de 500 actividades entre el 19 y el 27 de agosto, además de los actos programados en la Comisión Mixta de Fiestas.

En la programación de este año no faltarán las importantes citas anuales como el Concurso Gastronómico y la XXV edición del Hiri Krosa, pero también habrá actividades nuevas, como los concursos de skate y rap/hip-hop, además de los de basket, bloodbowl, goitibera, rana, open magic, waterpolo, ajedrez, el campeonato de mus y la subida de piraguas. Además, contarán con una programación infantil que incluye teatro, gastrotxiki, rana, e hinchables, entre otros. Toda esta información e inscripciones están abiertas en la web bilbokonpartsak.eus

La programación musical tampoco defraudará. Grupos como Kristonak, J Martina, Zirkinik bez, Xiberoots, Tribade, Malakias, Goxua’n Salsa y Las Fellini, pondrán la nota musical al Arenal y a los alrededores, así como varias electrocharangas, verbenas y DJs.

Para dar a conocer esta programación, este año las comparsas han editado 15.000 folletos, carteles y hasta una APP para móviles. Este año, sin embargo, la aplicación ya no se descargará desde Google Play o Apple Store por motivos éticos y prácticos. Se trata de una webAPP, que estará disponible a partir de hoy en la dirección app.bilbokonpartsak.eus

40 años de las inundaciones

En la presentación de hoy l@s portavoces de  Bilboko Konpartsak, Haizea Larrosa y Ioritz Varona han comparecido rodeados de docenas de konpartsakides vestid@s con chubasqueros y katiuskas, y con palas y escobones en sus manos. Y es que este año se cumplen 40 años de las inundaciones que asolaron Bilbao. En los días siguientes al desastre l@s bilbotarras hicieron un enorme esfuerzo colectivo para devolver a la ciudad su normalidad. Es por ello que Bilboko Konpartsak ha desarrollado estos meses la campaña Elkarlan Uholdea, con el objetivo de resaltar el importante papel que desempeñaron las comparsas y subrayar el valor de la colaboración. El 26 de agosto, a las 13:00 horas, en la Plaza Nueva, se celebrará un emotivo acto conmemorativo con diferentes testigos y artistas. Además, este año se ha lanzado una tirada exclusiva de un vaso reutilizable conmemorativo, decorado con imágenes de las inundaciones, que se distribuirá el mismo día del aniversario de las mismas.

Canción de las txupineras

Otra cita importante será la presentación, el jueves de Aste Nagusia, de la canción de las txupineras realizada por el compositor Xabi Aburruzaga. Será una canción de homenaje a todas las txupineras, pero sobre todo a Lurdes Luque, la que fue nuestra presidenta y chupinera, fallecida este año.

Para finalizar, Bilboko Konpartsak recuerda que no aceptará ningún tipo de agresión en Aste Nagusia, y la ha hecho un llamamiento a que el txupin sea limpio, agradable y accesible para todos y todas.

Konpartsek 500 ekintza baino gehiago antolatuko dituzte abuztuaren 19tik 27ra bitartean, Jai Batzorde Mistoaren ekitaldiez gain. Gainera, 83ko uholdeen osteko elkarlana oroitzeko ekitaldia eta txupineren abestia izango dira aurtengo hitzordu nagusien artean

Azaldu dutenez, aurtengo programazioan badira urteroko ezinbesteko hitzordu potoloak, Lehiaketa Gastronomikoa eta aurten 25 urte beteko dituen Hiri Krosa kasu, baina bada lehiaketa berririk ere. Horien artean ditugu skate eta rap/hip-hop lehiaketak, orain arte antolatu izan diren basket, bloodbowl, goitibera, igel-toka, open magic, waterpolo eta xake lehiaketak, mus txapelketa eta piraguen igoera ahaztu gabe. Horrez gain, haurrentzako programazio berezia izango da, zeinak antzerkia, gastrotxikia, igel-toka, puzgarriak eta beste hainbat ekitaldi bilduko dituen. Ekintza horiei guztiei buruzko informazioa eta izen-emateak zabalik daude bilbokokonpartsak.eus webgunean.

Programazio musikala ere ez da makala izango: Kristonak, J Martina, Zirkinik bez, Xiberoots, Tribade, Malakias, Goxua’n Salsa, Las Fellini, eta beste talde askok girotuko dituzte Areatza eta inguruak, baita zenbait elektrotxarangak, erromeriak eta DJak ere.

Programazio honen berri emateko, aurten 15.000 liburuxka atera dituzte, baita kartelak, eta sakelakoetarako APP bat ere. Aurten, baina, aplikazioa ez dute Google Play eta Apple Storen jarriko arrazoi etiko eta praktikoengatik. WebAPP bat izango da, beraz, hemendik aurrera app.bilbokokonpartsak.eus helbidean eskuragarri izango dena.

Uholdeak gogoan

Gaur Sendejako tingladoetan egindako agerraldian, palak eta eskoboiak eskuetan eta zirak eta katiuskak jantzita zituzten dozenaka konpartsakidek lagunduta, Bilboko Konpartsen izenean mintzatu dira Haizea Larrosa eta Ioritz Varona eledunak. Izan ere, aurten 40 urte beteko dira uholdeek Bilbo hondatu zutenetik. Ondorengo egunetan bilbotarrek, palak, eskobak eta katiuskak hartuta, gure auzoak garbitzeko ahalegin kolektibo erraldoia egin zuten. Horren harira, Bilboko Konpartsak federazioak, Elkarlan Uholdea kanpaina egin du aurten, konpartsek bertan izan zuten rol garrantzitsua nabarmendu eta elkarlanaren balioa azpimarratzeko. Bada, kanpainari amaiera emateko oroimen ekitaldi hunkigarria antolatuko dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Plaza Barrian, hainbat lekuko eta artistaren ekarpenekin. Hori dela eta, aurten, tirada laburreko edalontzi berrerabilgarri berezia atera dute, uholdeen irudiekin apaindua, uholdeak hasi ziren egun beraren urtemugan banatzekoak.

Txupineren abesti berria

Beste hitzordu garrantzitsu bat: Xabi Aburruzagak egindako Txupineren abestiaren aurkezpena izango da Txupineren egunean, Aste Nagusiko ostegunean. Txupinera guztien gorazarre abestia izango da, baina batez ere, aurten zendutako eta konpartsen federazioko lehendakari eta txupinera izandako Lurdes Luqueren omenezkoa.

Amaitzeko, Bilboko Konpartsek gogorarazi egin dute ez dutela inolako erasorik onartuko eta deia egin dute txupina garbia izan dadin, denontzako atsegina eta irisgarria izan dadin..

Etiquetas: , , , .

Suscríbete a nuestro Boletín