Reportajes

//Limpiadoras de Diputación Foral de Bizkaia logran un preacuerdo

Limpiadoras de Diputación Foral de Bizkaia logran un preacuerdo

Denuncian el papel del ente foral, quienes teniendo la última palabra, no han aceptado reunirse con los sindicatos.

2024-04-10T12:54:29+02:0010 abril 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Esta mañana, LAB ha celebrado que, junto a UGT y ESK, han conseguido llegar a un preacuerdo para las trabajadoras de limpieza subcontratadas por la Diputación de Bizkaia, quienes llevaban seis jornadas de huelga y dos meses de movilizaciones.

El sindicato ha explicado que el objetivo de todas las movilizaciones era acercarse a la equiparación salarial de trabajadoras y trabajadores de la Diputación. Por el momento, el preacuerdo sostiene que, en seis años, el aumento salarial sea del 24’23% y, en algunos casos, con el aumento de pluses, superior al 50%, lo cual supone un logro de «suma importancia» teniendo en cuenta que se trata de un sector muy feminizado y parcializado. Aun así, LAB ha anunciado que seguirán insistiendo en la próxima negociación a fin de alcanzar una equiparación total y que «a igual trabajo», reciban «igual salario».

Según ha informado el sindicato, prácticamente el 100% de la asamblea de trabajadoras ha respaldado el preacuerdo. A pesar de ello, no se olvidan de las «lamentables» propuestas que ha hecho la empresa o de cómo han tenido que pelear cada subida. En esta línea, LAB ha denunciado el papel de la Diputación Foral a lo largo de este periodo que, siendo quienes tienen la última palabra, no han aceptado reunirse con los sindicatos para entender qué estaba ocurriendo o llegar a algún consenso. Lejos de ello, LAB ha denunciado que, a lo largo de las huelgas, llegaron incluso a solicitar a la plantilla que fuese «especialmente limpia», evitando, por ejemplo, llevar alimentos olorosos. Una petición que el sindicato considera «podría vulnerar el derecho a huelga».

Asimismo, LAB ha denunciado cómo el 8 de marzo la Diputación homenajeó a mujeres que forman parte de las plantillas de limpieza, pero, después, en la práctica han demostrado que estos trabajos se caracterizan por la parcialidad, los salarios bajos y la subcontratación. «Subcontratando trabajos feminizados, la Diputación Foral profundiza en el empobrecimiento de las mujeres», ha asegurado el sindicato, que, a pesar de celebrar este preacuerdo, seguirá trabajando para «dignificar las condiciones de los servicios subcontratados y los sectores feminizados, que
tantas veces resultan ir de la mano».

Komunikatua:

Sei greba egun eta bi hilabeteko mobilizazioen ondoren, LAB, UGT eta ESK sindikatuek soldata igoerei loturiko aurreakordioa lortu dute Optima enpresarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko garbiketa zerbitzuaren esleipendunarekin.

Lortutako soldata-igoerak historikoak dira, eta langile askoren kasuan, indarraldiaren amaieran ia edo erabat parekatuta egongo dira. Sei urtetan, soldata-igoera gutxienez %24,23koa izango da (funtzionarioen igoera zein izango den jakin gabe). Igoera horri soldata erreferentziatzat duten beste plus batzuena gehitu ezkero, igoera %50etik gorakoa ere izan daiteke. Horrek garrantzi handia du sektore feminizatu eta partzializatu honetan.

Negoziazio honen helburua Aldundiko langileen soldatakin parekatzera hurbiltzea zen: lan berdina, soldata berdina. LABen asmoa da hurrengo negoziazioan bide hori jarraitu eta erabateko parekatzea lortzea. Igoera horiekin, Foru Aldundian azpikontratatutako garbitzaileen soldatak Udalhitzen soldaten gainetik geratuko gara, udaletako langileei dagozkienak.

Langileen asanbladaren ia %100ak babestu du soldata aurre-akordio hau, eta beraz, LAB, UGT eta ESK sindikatuek, langilegiaren borondateari jarraikiz, sinatu egin dute.

Edonola ere, negoziazio gogorra izan da. Enpresak proposamen tamalgarriak egin ditu grebetara jo duten arte, igoera bakoitza borrokatu behar izan dutelarik.

Bereziki Bizkaiko Foru Aldundiaren papera salatu nahi izan du LABek: bera da enpresaren bezeroa eta dirua zein baldintzak jartzen dituena. Beraz, negoziazio mahaian Optima esertzen bada ere, denok dakigu Aldundiak duela azken hitza. Ordezkaritza duten sindikatuak behin eta berriro saiatu dira instituzioko arduradunekin biltzen, egoera azaltzen, adostasunetara iristen. Ez dute erantzunik jaso, haiekin bilduko ez zirela esateko ere ez.

Garbitzaileen lan baldintzaren negoziazioan ez inplikatzea nahikoa ez, eta greba egunen aurretik bereziki garbiak izan eta usainik gabeko janaria ekartzeko eskatu die Aldundiak bertako langile publikoei. Lotsagarria izateaz gain, greba eskubidea urratzen duela uste du LABek, eta bide hori arakatzen jarraituko du.

Garbitzaileak martxoaren 8aren testuinguruan greban zeudela, Foru Aldundia bertako emakumeei omenaldiak egiten aritu da, baina bere praktikak erakutsi du benetan zer opa dien emakume langileei: partzialitatea, soldata baxuak eta azpikontratazioa.

Lan berdinari soldata berdina dagokiolako hasi du LABek azpikontratatutako langileen soldaten parekatzearen aldeko bidea, baina argi dauka helburua zerbitzu guzti hauen publifikazioa izan behar dela. Feminizatutako lanak azpikontratatuta, emakumeen pobretzean sakontzen du Foru Aldundiak. Gainera, zerbitzua garestitzen du, enpresak aberasteko gainkostu bat ordainduta, diru publikoaren kontura.

Hala, LABek hainbeste aldiz eskutik lotuta doazen sektore feminizatutako eta azpikontratatutako zerbitzuetako lan baldintzak duintzeko borrokan jarraituko dugu.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín