Reportajes

//LAB exige un cambio en las políticas públicas de Euskal Herria

LAB exige un cambio en las políticas públicas de Euskal Herria

LAB denuncia el declive de los servicios públicos en Euskal Herria y advierte sobre la importancia de combatir el modelo neoliberal y abogar por la transformación de las políticas públicas

2024-04-18T13:13:24+02:0018 abril 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Esta mañana, trabajadores y trabajadoras de servicios públicos, junto a LAB, se han manifestado en Bilbao para denunciar la «inaceptable» situación de los servicios públicos en Euskal Herria, y exigir un cambio en sus políticas y el derecho a decidir aquí sobre ellas.

Por medio de esta movilización, han dado seguimiento a la lucha que LAB y otros sindicatos iniciaron en otoño. Desde entonces, se han llevado a cabo tres jornadas de huelga y numerosas movilizaciones. Igor Arroyo, coordinador general de LAB, ha denunciado cómo los responsables del Gobierno Vasco intentaron «desactivar la convocatoria alegando que no había motivos suficientes» y que, sin embargo, en la actual campaña electoral, la situación de Osakidetza y los servicios públicos sea uno de los temas centrales. Es por ello que Arroyo ha exigido que se reconozca que las y los trabajadores sí tenían motivos suficientes para movilizarse, y que, de acuerdo a ello, asuman las responsabilidades políticas pertinentes.

En la misma línea, el sindicato ha exigido que la próxima legislatura deberá dejar a un lado las políticas privatizadoras, pues «el declive de los servicios públicos es consecuencia directa de las políticas de privatización y recortes». En ello, han planteado tres ejes: decidir en Euskal Herria la organización de estos servicios y sus condiciones; fortificar y hacer públicos los servicios; y apostar por el diálogo y los acuerdos tanto con los y las empleadas públicas, como con los y las subcontratadas.

Finalmente, el sindicato ha asegurado que en Euskal Herria hay condiciones suficientes para que se decida aquí sobre estos servicios y sobre sus condiciones laborales. «Hay que luchar duro por ello, combatiendo el modelo neoliberal y abogando por transformar las políticas públicas», han asegurado.

Komunikatua:

Politika publikoak goitik behera aldatu eta hemen erabakitzeko aldarria atera du kalera LABek

Euskal Herriko zerbitzu publikoen egoera onartezintzat jota, sindikatua Bilbon mobilizatu da gaur, azken hilabeteotan eginiko grebei eta borrokari segida emanez.

Eliptika plazatik abiatu eta Arriaga plazaraino joan dira manifestazioan zerbitzu publikoetan diharduten langileak nahiz hainbat herritar erabiltzaile. LABek udazkenean abiatu zuen borrokaldia beste sindikatuekin bat egin da, eta bitarte horretan hiru greba egun eta hainbat mobilizazio egin izan ditu EAEn, Greba Feminista Orokorraz gain. Bada, aldarrikapenen funtsak bere horretan dirauela eta, gaurkoan ere kalera ateratzeko hautua egin du LABek.

Sindikatuko koordinatzaile orokor Igor Arroyok gogorarazi du aipaturiko grebak dietu zirenean Eusko Jaurlaritzako arduradunak deialdia indargabetzen saiatu zirela, mobilizazioetarako arrazoi nahikorik ez omen zegoela argudiatuta. Aldiz, oraingo hauteskunde kanpainan gai nagusietakoa da Osakidetzako eta, oro har, zerbitzu publikoetako egoera. Orain alderdi politiko guztiek adierazten dute euren kezka, EAJ eta PSE barne.

Bada, horrek aurrean, Arroyok bi gauza eskatu dizkie: batetik, aitortzea langile publikoek nahiz zerbitzu publikoak ematen dituzten gainerako langileek arrazoiak sobera dituztela mobilizatzeko, eta bestetik, dagozkien erantzukizun politikoei behingoz heldu diezaietela. Izan ere, pribatizazio eta murrizketa politikek eragin dute zerbitzu publikoen gainbehera.

Hala, hurrengo legegintzaldia mugarri izan behar da LABen ustez, eta orain arteko politika pribatizatzaileak alboratu eta zerbitzu publikoak indartzeko apustu estrategikoa egin beharra dago.

Bada, apustu horrek hiru ardatz izan behar ditu: lehena, zerbitzuen antolaketari eta lan baldintzei dagokienez Euskal Herrian erabakitzea, inposaketarik gabe; bigarrena, zerbitzu publiko indartsuak izatea eta pribatizatuta dauden eremuak (zaintza, kasurako), publifikatzea; azkenik, langile publikoekin eta zerbitzu publikoak ematen dituzten azpikontratatutako langileekin elkarrizketa eta akordioak bilatzea, aldebakartasuna alboratuta.

Sindikatuaren esanetan, Euskal Herrian badira baldintzak gure zerbitzu publikoak eta bertako langileon baldintzak guk geuk erabakitzeko, eta horren alde gogor borrokatu beharra dago, eredu neoliberalari aurre egin eta politika publikoak eraldatzeko.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín