Reportajes

//La Embajada de Israel no pudo impedir las muestras de apoyo estudiantil a Palestina

La Embajada de Israel no pudo impedir las muestras de apoyo estudiantil a Palestina

Pese a la exigencia de la Embajada israelí de prohibir las movilizaciones estudiantiles contra el genocidio al pueblo palestino, miles se movilizaron en ciudades como Madrid, A Coruña, Sevilla, Bilbao y más.

2023-11-16T14:14:14+01:0016 noviembre 2023|Reportajes|Comentarios desactivados en La Embajada de Israel no pudo impedir las muestras de apoyo estudiantil a Palestina

Por Laura Fontalba

Esta mañana, el Sindicato de Estudiantes ha llamado a vaciar las aulas y llenar las calles de Euskal Herria y más de 40 ciudades en todo el Estado en denuncia del genocidio que está sufriendo Palestina por parte de Israel.

Con esta huelga estudiantil han querido denunciar la actitud de Israel, que está provocando matanzas de niños y niñas, atacando hospitales, bombardeando ambulancias, imponiendo el hambre y convirtiendo Gaza en «un río de sangre y ruinas». Es por ello que han considerado de gran importancia la organización de todos los jóvenes en denuncia de una situación de la que occidente está siendo cómplice: «No nos podemos quedar de brazos cruzados, ni mirar hacia otro lado mientras vemos este genocidio en vivo y en directo».

A pesar de los intentos por parte de la embajada de Israel de prohibir la huelga, centenares de miles de estudiantes han demostrado firmemente su solidaridad con el pueblo palestino. «No nos han callado ni nos callarán y no permitiremos que impongan su agenda dictatorial en nuestras aulas», han sentenciado.

Asimismo, se han dirigido directamente a partidos de derecha y extrema derecha europea, como PP y VOX, porque consideran que están apoyando unánimemente este genocidio. «No es casualidad que estas mismas formaciones que alaban a Netanyahu, aprueban dar la Medalla de Honor de Madrid al Estado de Israel o que exigen políticas todavía más racistas contra la población árabe, son los mismos que están promoviendo la violencia fascista y que nos hablan del inicio de una «dictadura» ante la investidura que se está celebrando hoy», han explicado. En líneas similares se han dirigido a Pedro Sánchez: «¿Cuántos niños más tienen que morir y cuánta más destrucción tiene que soportar Gaza para que el Gobierno español condene sin titubeos el genocidio?», le preguntan.

Para el sindicato, esta huelga demuestra cómo la solidaridad internacionalista se está abriendo paso en todo el mundo. «Podría ser todavía mayor si estudiantes, profesores, familias, trabajadores y trabajadoras uniéramos nuestras fuerzas», han asegurado.

Para terminar, dejando clara su posición, han advertido que, con estos sucesos, «no hay neutralidad posible», porque sólo existen dos opciones: apoyar a Palestina o ser cómplice de los crímenes de Israel. «Queremos denunciar la hipocresía y la complicidad de los Gobiernos europeos y del imperialismo occidental. Nos hablan de derechos humanos y legalidad internacional mientras siguen armando al Estado de Israel», han anunciado.

Komunikatua:

Gaur gelak hustu eta kaleak bete ditugu Euskal Herrian eta Estatu mailan 40 hiri baino gehiagotan. Israelgo estatu faxista eta sionistak Palestinako gure anai-arreben aurka aurrera daraman genozidio basatia salatzera atera gara. Benetako sarraskia da, haurrak erailaz, ospitaleak misilez erasoz, anbulantziak bonbardatuz, gosea eta egarria inposatuz, etxebizitzak suntsituz, milaka errugabe akabatuz… Gaza odol eta hondakinen zingira bihurtu nahi dute, Palestina osoa hilerri bihurtu nahi dute. Honi garbiketa etnikoa deitzen zaio, infernua eta basakeria, eta honen aurka altxatzen ari gara mundu osoan.

Ikasle greba hau arrakasta izaten ari da, ehunka mila ikasle gure ikastetxeetan antolatu garelako. Izan ere, badakigu ezin garela besoak gurutzatuta geratu eta ezin dugula beste aldera begiratu genozidio honen ikuskizunaren aurrean. Israelgo enbaxada bera ere saiatu da greba hau debekatzen, eta egiten ari den gizateriaren aurkako krimenen salaketa oro oztopatzen ahalegintzen ari da. Baina ez gaituzte isildu eta ez gaituzte isilduko, eta ez diegu utziko gure ikasgeletan beren diktadura neurriak inposatzen.

Israelgo Estatua faxistek gobernatzen dute. Horregatik, Europako eta nazioarteko eskuin muturreko alderdi guztien aho bateko babesa jasotzen ari dira, Alderdi Popularretik eta Voxetik hasita. Ez da kasualitatea Netanyahu goraipatzen dutenek, Israelgo Estatuari Madrilgo Ohorezko Domina ematen diotenek edo arabiarren aurkako politika are arrazistagoak eskatzen dituzten alderdi horiek izatea indarkeria faxista sustatzen ari direnak eta gaur ospatzen ari den inbestiduraren aurrean «diktadura» hasiko dela diotenak. Diktaduraz hitz egiten digute Cara al Sol kantatzen dutenek, nazien agurra egiten dutenek eta Israelgo diktadura defendatzen dutenek. Horregatik, gaur ere faxismoaren aurkako borroka eguna da, Israelgo eta baita Espainiako Estatuko faxismoaren aurkakoa.

Ikasle greba hau oso beharrezkoa izan da hainbat arrazoirengatik. Lehenengoa, Palestinako herriari gure elkartasun eta babes osoa bidaltzen jarraitu nahi dugulako, bakarrik ez daudela eta izugarrikeria honek lehen pertsonan min ematen digula esan nahi diegulako.

Bigarrena, Europako gobernuen eta mendebaldeko inperialismoaren hipokresia eta konplizitatea salatu nahi ditugulako. Giza eskubideez eta nazioarteko legezkotasunaz hitz egiten digute, Israelgo Estatua armatzen jarraitzen duten bitartean. Boteretsuentzat beren interes ekonomiko eta militarrak daude gauza guztien gainetik. Haiek antolatzen dituzte gerrak eta guk jartzen ditugu hildakoak. Horregatik, galdera bat egiten diogu Pedro Sanchezi: zenbat haur gehiago hil behar dira eta zenbat suntsipen gehiago jasan behar ditu Gazak Espainiako Gobernuak genozidio hau ezbairik gabe gaitzesteko?

Hemen ez dago neutraltasun posiblerik: edo herri palestinarra babestu edo suntsipen sionistaren konplize izan. Gobernuak harreman politiko, ekonomiko eta militar guztiak hautsi behar ditu Israelekin, eta Estatu hiltzaile honi armak eta dirua bidaltzeari utzi behar dio.

Eta greba hau funtsezkoa da, baita elkartasun internazionalistak mundu osoan hedatzen jarraitzen duelako. Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, milioika pertsonak astindu dugu palestinarren bandera mobilizazio jendetsuetan, tren geltokiak eta aireportuak okupatu dira, enpresak, fabrikak eta itsasontziak blokeatu dira Israelera armak iristea eragozteko. Hori da genozidioa geldiarazteko bide bakarra: langile-klasea eta gazteria antolatua, kaleetan borrokan.

Nazioarteko mugimendu eredugarri hori, integrismo erlijiosoa babestearekin inolako zerikusirik ez duena, are handiagoa izan liteke ikasleak, irakasleak, familiak eta langileek gure indarrak batuko bagenitu. Israelgo Estatu terroristaren aurka gogor borrokatzeko, dena geldiaraziko duen greba orokorra egin behar da. Herriak bakarrik salba dezake herria!

Gazteria ez dela mugitzen eta apolitikoa dela esaten dutenak euren hitzak jan beharko dituzte. Jakina, borroka honekin aurrera jarraituko dugu, eta gure amorrua eta haserrea antolakuntza bihurtuko ditugu. Guztiok animatzen zaituztegu Ikasle Sindikatuarekin bat egitera, indartsuagoak izan zaitezten eta Palestinarekiko elkartasun-batzordeak eraiki ditzagun ikastegi eta auzo guztietan.

Borrokak aurrera jarraitzen du. Jo ta ke herri palestinarra aske izan arte!

Suscríbete a nuestro Boletín