Agenda

/Podcast Feminista Tailerra online (Euskaraz)

Podcast Feminista Tailerra online (Euskaraz)

  • Lugar Online
  • Fecha 18 Feb 2021

  • Hora 18:30

  • Precio Gratuito

Información del evento

Otsailaren 18, 25 eta martxoaren 2-4 ean UNRWA Euskadik “Podcast Feminista Tailerra” izeneko formazioa emango du Virginia Enebral kazetariarekin batera, 18:30etatik 20:30etara, online formatuan eta euskaraz.

Formazio honetan, kontakizun soinudunak sortzeko prozesuan murgilduko gara, Palestinako emakume errefuxiatuen istorioetatik abiatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (5 eta 6) landuz.

Tailer honetan izena emateko lehentasuna Bilboko talde feministetan parte hartzen duten emakumeek izango dute.

Nork parte hartzen du tailer honetan?

Virginia Enebral:
Kazetaria (eta arkitektoa). Pikara Magazine, eldiario.es edo Radio Euskadi bezalako hedabideekin kolaboratu du.
Gaur egun, komunikazio arduraduna da Ekologistak Ekinean eta KCDn.

Ibon Aguirre:
Antzerkiko, ekitaldietako eta kongresuetako soinu teknikaria eta grabazio estudioko teknikaria (musika, lokuzioak, postprodukzioa).

“Podcast feministaren online tailerra“
formazioa UNRWA Euskadik azken hilabeteetan garatu eta Bilboko Udalak finantzatutako ” GIHak Palestinako emakume errefuxiatuen bizitza historietatik kontatuz” proiektuaren barruan kokatzen da.

Helburua Bilboko herritartasun kontzientziatua, sentsibilizatua eta genero berdintasunarekin konprometitua sustatzea da, Palestinako emakume errefuxiatuen egoeratik eta GIH en lorpenetik abiatuta.

Comentarios

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín