Agenda

/Ez da zaintza. Errepresioa da. Espekulazioa da. Kontsumismoa da. Indibidualismoa da

Ez da zaintza. Errepresioa da. Espekulazioa da. Kontsumismoa da. Indibidualismoa da

  • Lugar Sta. Eugenia Plazan-Itzubaltzeta/Romo
  • Fecha 27 Feb 2021

  • Hora 18:00

Información del evento

“Herri mugimenduak aurrera” lelopean elkarretaratzea deitu dute Uribe Kostako hainbat eragilek. Otsailaren 27an Itzubaltzetako S. Eugenia plazan elkartzera deitu dute, arratsaldeko 18:00etan, egun bizi duten egoera salatzeko.

Salatu nahi dituztenen artean azken hilabeteotan jasandako erasoak aipatzen dituzte -Uribe Kostako gaztetxe eta bestelako espazioen kontrako desalojo eta mehatxuak-, eta baita “ustez osasuna bermatzeko hartutako neurriek” eragindako oztopo eta zailtasunak ere, euren jarduna normaltasunez gauzatzea ekiditen dietena: espazioen falta, biltzeko debekua, udalerriz lekualdatzeko debekua, kalean ekintzak egiteko debekua…

Guzti honen aurrean mugimenduok euren jardunaren zilegitasuna eta ezinbestekotasuna azpimarratzen dute, jardun horrek zapalduen eskubideen defentsa eta zaintza eta alternatiben eraikuntza baititu helburu. Instituzio legegileen, judizialen eta errepresiboen hipokrisia azpimarratu nahi dute ere, “zaintza”ren aitzakipean euren betiko baloreak sustatzen jarraitzen dutela salatuz: “(Eurena) ez da zaintza; indibidualismoa da / kontsumismoa da / espekulazioa da / errepresioa da”. Elkarlanera deia egiten dute, egoera zahar-berri honen aurrean autodefentsaren, elkar-zaintzaren eta antolakuntzaren beharra azpimarratuz.

Horra kontzentrazioan egingo duten aldarria jasotzen duen testua:

“Uribe Kostako herri mugimenduetan gabiltzanok gizartean eragitea izan dugu eta badugu helburu, komunitatea sortuz, sareak eraikiz, justizia soziala aldarrikatuz eta horren defentsa aktiboa eginez. Guzti hau modu eta espazio ezberdinetan egiten dugu, mugimendu bakoitza bere berezitasun eta estilo propioarekin, baina danok horizontaltasuna eta jarrera sortzailea ditugula oinarri, hegemonikoa den mundu kapitalistari aurre eginez. Gure jardun hau ezinbestekotzat jotzen dugu. Aurrean kontsumismoa, indibidualismoa, indarkeria, espekulazioa eta baliabideen xahuketa sustatzen dituztenak ditugu, defendatzen dugun hori mesprezatzen eta zapaltzen duten horiek, errepresioa euren tresna delarik.

Gaur egun, COVID19aren fenomenoa bizi dugun honetan, hartutako neurriek, ustez osasuna bermatzeko, aurretik zeuden desoreka batzuk sakondu dituztela salatu nahi dugu. Zaintza aitzakia dutela, herri mugimenduok hainbat eta hainbat eraso eta eskubide urraketa jasaten ari gara: biltzeko ezintasuna, kalean ekintzak egiteko zailtasuna… Oso presente ditugu gurean ematen ari diren erasoak: Itzubaltzeta III gaztetxearen desalojoa, Txorimalo eta Danontzat gaztetxeen eta Astika Herriaren arrisku egoera… eta eraso horien aurrean antolaturiko autodefentsa ekintzen errepresio poliziala eta judiziala.

Horregatik, inoiz baino gehiago gure jarduna aldarrikatzen dugu, herri mugimenduak beti egin izan duen borroka zilegi eta beharrezkoa izaten jarraitzen duelako.

Euren errepresioa ez da zaintza.

Euren espekulazioa ez da zaintza.

Euren indibidualismoa ez da zaintza.

Euren kontsumismoa ez da zaintza.

Zaindu dezagun benetan zaintzen gaituen herri mugimendua!”

Comentarios

Leave A Comment

Suscríbete a nuestro Boletín