Reportajes

//«Euskal Herrian euskaraz»

«Euskal Herrian euskaraz»

Gaur, ehunka langile Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartu dira euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko.

2024-03-06T14:27:44+01:006 marzo 2024|Reportajes|Sin comentarios

ELA, LAB eta Euskararen Kontseilua

Gaur, hemen elkartu gara, euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko, eta adierazteko ez dugula onartzen ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea, hizkuntza-eskakizunak eskatzea diskriminatzailea dela aitzakiatzat hartuta.

Gaztelera jakitea derrigorrezkoa da lanpostu guztietan, euskara jakitea batzuetan soilik. Egoera honetan, Euskararen ezagutza faktore diskriminatzaile moduan hartzen da, beste edozein ezagutza edo baldintzarekin gertatzen ez den bezala.

Gaztelaniaren erabateko hegemonia inposatu nahi duten sektore judizial, politiko eta sindikalak daude, eta azken aldian ikusten dugun bezala, etengabe ari dira euskararen kontra egiten.

Bizkaiko Foru Aldundiak epai hauei errekurtsoa jartzeko hartutako erabakia txalotu nahi dugu, eta prozesu judizialei aurre egiteko behar diren bitarteko guztiak jartzeko eskatzen dugu.

Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek 15 urteko epean Administrazioa euskalduntzea helburu duen akordioa azpimarratu nahi dugu.

Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea nahi dugu, horrela bakarrik bermatuko baita euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso ahal izatea, gaztelaniadunek bezalaxe. Eta, era berean, horrela bakarrik bermatuko da langile euskaldunek euskaraz lan egin ahal izatea. Hartara, bide hau eskubideen bermea erdiestekoa da, ez inoren kontra eraikitzen, prozesu guztian egun administrazioetan lanean ari diren eta euskarazko ezagutzarik ez duten langile publikoentzat euskararen ezagutza jasotzeko bide eta baliabideak planteatzen ditugu.

Bestalde, euskararen lege berri bat eta Administrazioa euskalduntzeko hizkuntza politika berri bat eskatzen diegu indar politikoei. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak EAEko sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko onartu duen dekretuak ez du aldaketarik ekarriko eta, beraz, aukera galdua da administrazioaren euskalduntzean jauzi bat emateko.

Ez dugu onartuko gaztelaniaren inposaketa ontzat ematea eta euskararen ezagutza pribilegio moduan tratatzea. Animatzen zaituztegu euskaraz lan egiten eta bizitzen jarraitzera eta euskararen aurkako eraso hauei aurre egiteko mobilizazioetan parte hartzera.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín