Reportajes

/, Bilbao, Cuidados, Feminismo/Este 8M feministas reivindicaron en Bilbao la defensa de un sistema público de cuidados

Este 8M feministas reivindicaron en Bilbao la defensa de un sistema público de cuidados

Hoy, 8 de marzo, Bilbo Feminista Saretzen ha organizado una manifestación que ha inundado las calles desde Sagrado Corazón hasta la plaza del Ayuntamiento.

2022-03-08T22:52:23+00:008 marzo 2022|8 Marzo, Bilbao, Cuidados, Feminismo|Comentarios desactivados en Este 8M feministas reivindicaron en Bilbao la defensa de un sistema público de cuidados

Por Laura Fontalba

El movimiento feminista ha puesto de manifiesto la crisis perpetua de cuidados. Han denunciado que el reparto de este trabajo resulta injusto y responde a “una lógica profundamente heteropatriarcal, capitalista y colonial”, que se sostiene gracias a la precariedad de miles de mujeres migradas y racializadas. Asimismo, han denunciado que gran parte de estas mujeres trabajan bajo la explotación del empleo interno; con jornadas de hasta 60 u 80 horas de trabajo. “Demandamos el reconocimiento y la diferenciación de su trabajo como cuidadoras, la erradicación del empleo de hogar interno y la regularización de miles de mujeres que están cuidando de la dependencia y están en situación administrativa irregular”, han manifestado. 

Junto a estas, han recordado la labor de las trabajadoras de las residencias, del servicio de Ayuda a domicilio, de los servicios sociales, de la sanidad, de la educación, etc. que también se enfrentan al cuidado de personas vulnerables. Así como la labor de cuidados sin remunerar que todas las mujeres realizamos en nuestros hogares. Muchas compaginándolo con otros trabajos precarios, intermitentes y de bajas cotizaciones. “Todo esto hace que en la vejez nos hallemos totalmente desprotegidas, subsistiendo en situaciones de gran precariedad y vulnerabilidad”.

El movimiento feminista tampoco ha querido olvidar cómo las mujeres cargamos todos los cuidados en nuestros cuerpos; sosteniéndolo todo en primera línea. “Necesitamos seguir haciendo política entre nosotras y construyendo pensamiento crítico. ¡Urge recuperar los espacios de confluencias y activismo feminista!”, han asegurado. Y han dejado clara la necesidad de alcanzar un sistema que no esté condicionado por el acceso al padrón, a las cotizaciones, a la situación económica o a una situación jurídico-administrativa regular; pues no son más que condiciones que limitan la dignidad y el buen vivir de las mujeres. En definitiva, desde el movimiento feminista reivindican otras formas de relacionarse desde la eco-interdependencia y desde la solidaridad internacionalista entre las mujeres y los pueblos en lucha.

Finalmente, la manifestación ha concluido con la participación del coro feminista de mujeres gitanas de Amuge, Gure Golé.

ANTOLAKUNTZA FEMINISTAZ ZAINTZA SISTEMA PUBLIKOA BORROKATU!

Gaur, martxoak 8, aldarrikapen eguna, antolakuntza eguna, borroka eguna… feministok kaleak hartu ditugu berriro ere. Gu, urtetik urtera gizarte bidezkoago baten alde borrokatzeko kaleak okupatzen ditugunok, gizarte horri eusten diogun berberak gara.

Pertsonok elkar behar dugu, gure bizitzako garai guztietan dugu zainduak izateko beharra. Zaintza-lanaren banaketa, aldiz, oso bidegabea da; eta logika erabat heteropatriarkalari, kapitalistari eta kolonialari erantzuten dio.

Zainketen etengabeko krisian bizi gara, eta osasun-krisiak ikusarazi besterik ez du egin mugimendu feminista aurretiaz salatzen ari zena:

Zaintza kate globalak egituratzen du indarkeriazko sistema hori, ordaindutako zainketen sektoreko milaka eta milaka emakume migratu eta arrazializaturen prekarietateari esker eusten baita. Horietako askok esplotazio-baldintzetan lan egiten dute barneko etxeko enpleguan, 60 edota 80 lanordu arteko lanaldiekin. Horiek horrela, ozen eskatzen dugu zaintzaile gisa egiten duten lana aitortzea, barneko etxeko enplegua desagerraraztea eta mendekotasuna zaintzen ari diren eta administrazio-egoera irregularrean dauden milaka emakume erregularizatzea. Atzerritartasun legea, estatua eta jendartea prekarietatearen konplize dira.

Zaintzari eusten diote, era berean, lan-merkatu formalaren barruan pertsona ahulenen bizitzari eusten dioten milaka eta milaka langilek: egoitzetako langileek, etxez etxeko laguntza-zerbitzukoek, gizarte-zerbitzuetako langileek, osasun arlokoek edota hezkuntzakoek, besteak beste.

Zer esanik ez emakumeok, historikoki, inolako aitorpen sozial edo ekonomikorik gabe egiten dugun ordaindu gabeko zaintza-lan guztiaz. Eta gutako askok lan-ibilbide prekarioarekin, aldizkakoarekin eta kotizazio baxuekin uztartzen dugu. Hori dela eta, zahartzarora erabat babesik gabe iristen gara, eta, ondorioz, ezegonkortasun eta zaurgarritasun handiko egoeretan murgiltzen gara.

Emakumeok gure bizkarretan daramagu zaintza lanen zama. Lehen lerroan gaude horri guztiari eusten, eta horregatik, antolakuntza feministaz, aldaketarako eta borrokarako indar ere bagara. Gure artean politika egiten eta pentsamendu kritikoa eraikitzen jarraitu behar dugu. Premiazkoa da aktibismo feministarako elkarguneak berreskuratzea!!

Horrenbestez, Koloretxe emakumeen etxea eskatzen dugu, gure hirian eta gure auzoetan aliantzak ehuntzeko eta komunitate feminista elkartu eta indartzeko gunea izan dadin.

Feministok indar kolektibo handia dugu, eta aurten kalera irtengo gara ezarritako ordena aldatzera. Guztia irauli egingo dugu!

Eta ez… ez gara kontziliazio-neurriak eskatzen ari, ez gatoz apur eske. Zaintza- sistema publikoa, unibertsala eta kalitatekoa aldarrikatzera gatoz.

Arrazakeriaren aurkako ikuspegitik Euskal Herrian bizi garen emakumeon aniztasuna aintzat hartuko duen sistema behar dugu. Horretarako, norbanako zein familiek kulturagatik, jatorriagatik edo etniagatik bizi dituzten egoerak eta berariazko premiak kontuan hartu behar dira.

Horrez gain, errolda, kotizazioa, egoera ekonomikoa edo egoera juridiko- administratibo erregularraren araberakoa ez den sistema behar dugu; baldintza horiek emakumeen duintasuna eta bizimodu ona mugatzen baitituzte.

Horregatik gelditu gara gaur arratsaldean Aldundiaren aurrean, zaintza-sistema %100 publikoa eskatzeko, merkatuaren esku ez dagoena, azpikontratarik gabea. Fokua pertsonengan jarri beharra dago, eta ez negozioan! Gizarte-eragile guztiak zaintzekiko erantzukidetasuna oinarri izatera dei egiten duen sistema publikoa behar dugu.

Feministok harremanak izateko beste modu batzuk berrasmatzen ari gara, eko- interdependentziatik eta borrokan ari diren emakumeen eta herrien arteko elkartasun internazionalistatik abiatuta. Gerra indarkeria da, pobrezia, bizitza apurtuak, segurtasunik eza eta etorkizunik eza. Eta gaur, martxoak 8, ozen eta argi diogu: GERRARIK EZ!!

Azken batean, lehentasun sozial eta ekonomikoak berrantolatzeko eskatzera gatoz, behingoz zaintzak erdigunean jar daitezen. Dena aldatzera gatoz!

Batu gurera, antolatu, borrokatu! ZAINTZA SISTEMA PUBLIKOA ORAIN! GORA BORROKA FEMINISTA!!

Suscríbete a nuestro Boletín