Reportajes

//ELA anuncia una huelga indefinida por las 90 trabajadoras del IMQ en riesgo de perder su empleo

ELA anuncia una huelga indefinida por las 90 trabajadoras del IMQ en riesgo de perder su empleo

IMQ plantea contratar una nueva plantilla de limpieza con el fin de ahorrarse los pagos por antigüedad, los pluses o las mejoras.

2021-12-10T19:07:28+00:0010 diciembre 2021|Reportajes|Comentarios desactivados en ELA anuncia una huelga indefinida por las 90 trabajadoras del IMQ en riesgo de perder su empleo

Por: Laura Fontalba

El sindicato ELA ha convocado una rueda de prensa, esta misma mañana, para anunciar una huelga indefinida por parte de las 90 trabajadoras del servicio de limpieza de Zorrozaurre y Virgen Blanca de IMQ, cuyo trabajo está en peligro. «Esta empresa, que se dedica a la sanidad privada, ha tomado la decisión de internalizar el servicio de limpieza y, tras decenas de años prestando servicios, se niega a subrogar la plantilla», han denunciado.

La mayoría de estas trabajadoras lleven entre 10 y 40 años trabajando para IMQ. Sin embargo, la empresa está valorando prescindir de ellas y, en su lugar, contratar una nueva plantilla de limpieza con el fin de ahorrarse los pagos por antigüedad, los pluses o las mejoras. Un acto que las propias trabajadoras han calificado de «insultante», pues, además, han explicado que IMQ pretendía que fuesen ellas mismas las que formasen a la nueva plantilla.

No es la primera vez que estas se movilizan. En años anteriores, tuvieron que acudir a la vía judicial para reclamar el reconocimiento del plus de peligrosidad por exponerse a determinados riesgos. En otra ocasión, se movilizaron para exigir un plan de igualdad y que las compañeras eventuales pasasen a ser fijas. Y, recientemente, se organizaron para poner fin a la brecha salarial.

Es por todo ello que ELA ha denunciado hoy la actuación de IMQ. «Con su actuación, IMQ no sólo condena al desempleo a quienes han estado a su servicio durante tantos años, sino que además pone en riesgo sus futuras jubilaciones», ha señalado el sindicato. Además, ha anunciado que pondrá en marcha todas las actuaciones judiciales y sindicales necesarias para que las 90 trabajadoras recuperen sus empleos bajo las mismas condiciones.

De cara a la huelga, las trabajadoras también han denunciado la actitud del Departamento de Trabajo, que ha decretado servicios mínimos del 100%. «Defender el mantenimiento del 100% de su actividad es lo mismo que decir que quienes no tenemos seguros privados carecemos del derecho a la sanidad», han expresado; y añadido que, para colmo, se trata de una vulneración dada fundamentalmente en sectores feminizados.

Finalmente, el sindicato ha exigido al Gobierno Vasco su implicación en la protección del empleo y que actúe activamente para evitar estos despidos; que vienen, irónicamente, de una empresa que recientemente repartió 13 millones de euros en dividendos.


IMQko garbitzaileak grebara deitu ditu ELAk 90 langileren lanpostuak defenditzeko

Zorrotzaurreko eta Andre Maria Zuriaren IMQko 90 garbitzaileren lanpostuak arriskuan daude. Bilbon osasun pribatua eskaintzen duen enpresak bere gain hartu nahi du orain garbiketa zerbitzua, eta hori aitzakiatzat hartuta, plantilla subrogatzeari uko egin eta kaleratu nahi ditu, urte luzez bertan lan egin badute ere. Egoera ikusita, ELAk greba mugagabea deitu du. Hala adierazi dute langileek sindikatuaren egoitzan gaur eskaini duten prentsaurrekoan.

«Merkeagoak eta errentagarriagoak»

IMQk urtarrilaren letik aurrera garbiketako plantilla berria kontratatu nahi du, antzinatasunik eta plusik gabeak, merkeagoak eta errentagarriagoak direla argudiatuta. «Gainera, IMQren asmoa da abenduan gure lanpostuak ordezkatuko dituztenei guk geuk erakus diezaiegun egin beharrekoak», ziurtatu dute langileek.»Gutako askok 10,15, 20 edo 40 urte daramagu IMQrentzat lanean. IMQk trufa egiten digu. Argi dago merkantzia baino ez garela haientzat, egun batetik bestera bota daitekeen merkantzia».

Ez da lehenengo aldia plantilla lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen dela. «Auzibidera ere jo behar izan dugu arrisku plusa aitor ziezaguten, gure beharrean bai baititugu arriskuak. Justiziak arrazoia eman zigun». Duela bi urte mobilizatu ziren berdintasun plan bat negoziatzeko eta behin-behineko lankide batzuek, urteetan lan egin ostean, kontratu finkoa izan zezaten. Eta duela gutxi berriro antolatu dira soldaten arrakalarekin amaitzeko.»Prozesua apirilean hasi genuen, baina enpresak ukatu egin zuen negoziatzeko aukera oro. Urrian berriro eskatu genuen negoziatzen hastea, eta azaroko bigarren hamabostaldia mobilizatzen hasi ginen; Zorrotzaurreko klinika aurrean kontzentrazioak egin genituen. Azaroaren 23an Lan Ordezkaritzan jakinarazi genuen greba egiteko asmoa genuela».

Azaroaren 25ean, ordea, IMQk jakinarazi zuen garbiketa zerbitzua bere gain hartzeko asmoa duela, eta langileak subrogatzeko intentziorik ez duela. «Langile berriak kontratatzea, antzinatasunik gabe, gure plusik eta gure hobekuntzarik gabe, merkeagoa eta errentagarriagoa dela alegatu dute. Urtarrilaren letik aurrera plantilla berria kontratatzean datza haien plana. Gainera, langile horiek abenduan gure lanpostuak beteko dituzten pertsonak trebatzeko asmoa zuten».

ELAk IMQren jokabidea salatu du.»Bere jarduerarekin, IMQk, urte askoan bere zerbitzura egon direnak langabeziara kondenatu, eta langileen erretiroak arriskuan jartzen ditu». ELAk behar diren jarduketa judizial zein sindikal guztiak jarriko ditu martxan 90 langileek IMQren instalazioetan lan egiten jarrai dezaten».

Gutxieneko zerbitzuak eta pandemia

Grebari dagokionez, Iangileek salatu dute Idoia Mendiak zuzentzen duen Lan Sailaren jarrera, % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri baititu. «Gutxieneko zerbitzuak agintzen dira oinarrizko eskubideen arteko talka gertatzen denean. Haatik, kasu honetan osasun eskubidea erabat bermatuta dagoela uste dugu, IMQko erabiltzaileek, biztanle gehienek bezalaxe, osasun zerbitzu publikora jo baitezakete. Jardueraren %100 mantendu behar dela esatea da aseguro pribaturik ez dugunok osasunerako eskubiderik ez dugula. Hau ez da lehenengo aldia Idoia Mendiaren sailak greba eskubidea goitik behera urratzen duena; gainera, beste kasu batzuetan bezala (zaintza), oraingoan ere sektore feminizatu batez ari gara, garbitasuna. Hau da Alderdi Sozialistak sustatzen duen berdintasun eta genero ekitate politika? Horrela agertzen du soldata arrakala gainditzeko konpromisoa?».

ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio enpleguaren babesean inplika dadila, eta jarrera aktiboa har dezala ez daitezen 90 pertsonak bidegabeki kaleratuak izan. Are gehiago IMQko akziodunen artean 13 milioi euro dibidenduetan banatu direnean orain gutxi. Eta areago pandemian langile hauek izan direnean euren eta maite dituzten pertsonen osasuna arriskuan jarri dituztenak guztion mesedetan.

Suscríbete a nuestro Boletín