Reportajes

/, Coronavirus, Refugiados/CEAR-Euskadi pide a las instituciones que ante el COVID-19 no se olvide a las personas refugiadas

CEAR-Euskadi pide a las instituciones que ante el COVID-19 no se olvide a las personas refugiadas

En víspera del 20 de junio, Día Mundial de las Personas Refugiadas, CEAR-Euskadi ha presentado el Informe Anual de CEAR 2020, "Las Personas Refugiadas en España y Europa" y ha aportado los últimos datos de asilo en Euskadi, además de un balance sobre cómo la crisis del Coronavirus está afectando a su colectivo de atención: solicitantes de asilo, migrantes, refugiadas y apátridas.

2020-06-19T15:56:26+00:0019 junio 2020|Bilbao, Coronavirus, Refugiados|Comentarios desactivados en CEAR-Euskadi pide a las instituciones que ante el COVID-19 no se olvide a las personas refugiadas

Nota de prensa: Patricia Bárcena, Directora de la Organización, ha destacado que «las personas que con anterioridad a la emergencia sanitaria se encontraban en una situación de vulnerabilidad, están padeciendo de forma especial las derivadas sociales y económicas que está trayendo la crisis. Como el resto, no son inmunes al virus. Pero, además, la precariedad, que antes ya estaba instalada en sus vidas, se está viendo acentuada estos días.»

Ante esta realidad Bárcena considera que las elecciones del 12 de julio son «una oportunidad para que el Parlamento y el Gobierno Vasco que se conformen tras el proceso electoral, se comprometan a adoptar varias medidas que garanticen los derechos de las personas migrantes, apátridas y refugiadas que viven en Euskadi. También para que en los futuros planes económicos y sociales que se desarrollen para hacer frente a la crisis de la COVID, se atiendan las necesidades específicas de este colectivo». Éstas son algunas de las propuestas:

– Garantizar que todas las personas solicitantes de asilo que llegan a Euskadi puedan acceder a los derechos, servicios y recursos públicos, con independencia de su origen y la vía de entrada que hayan tenido.
– Garantizar la acogida e integración en Euskadi de las personas solicitantes de protección internacional y refugiadas.
– Incidir ante el Gobierno español para que ponga en marcha medidas de regularización extraordinaria, con el fin de garantizar los derechos de las personas extranjeras en situación irregular. Además de la articulación de un nuevo modelo de gestión migratoria flexible, ágil y eficaz, con medidas que permitan a las personas solicitantes de asilo denegadas acceder a un estatus legal regular.

 

Consecuencias de la COVID en la vida de las y los solicitantes de asilo

Durante el confinamiento se paralizó casi totalmente la actividad administrativa. Este hecho, permitió que muchas personas viesen prorrogadas su estancia en las plazas de acogida que gestiona la organización, pero en el momento en que las notificaciones de los expedientes de asilo se han empezado a reactivar, «las personas afectadas, tienen 15 días para salir de los dispositivos de acogida y del programa estatal de asilo, por lo que, de la noche a la mañana, se quedan en una situación de extrema vulnerabilidad», recalca Bárcena, ya que, durante este periodo:

– No han podido buscar vivienda.
– Salvo excepciones, no tienen derecho a prestaciones sociales públicas.
– No han podido preparar una salida social o laboral alternativa.
– No tienen derecho al Ingreso Mínimo Vital.

Muchas personas solicitantes que se encontraban trabajando cuando comenzó el estado de alarma han perdido sus empleos, sobre todo en el ámbito de servicios y cuidados. Actualmente no cuentan con recursos para mantenerse en estos momentos de recesión.

Las personas que estaban realizando formaciones ocupacionales, también han tenido que interrumpirlas. A todo esto, se suma la brecha digital que hay en muchos de los hogares de las personas que atiende la organización.

 

Empezar de cero por segunda vez

Gael Isaad (20 años, Costa de Marfil) huyó de un país en conflicto siendo niño y durante 10 años recorrió 12 países africanos hasta poder alcanzar Europa por mar.

Aquí ha creado una nueva vida. Está estudiando para sacarse el graduado escolar, ha aprendido castellano y está estudiando hostelería. Ha jugado a fútbol en diferentes equipos y por fin, se siente tranquilo.

Justo Antes del confinamiento, le denegaron el asilo y, por tanto, del programa estatal de acogida. «Es algo muy difícil. Ahora tengo que volver otra vez a empezar de cero. No quiero que me devuelvan a mi país, durante estos 10 años he intentado olvidar todo lo malo y empezar de nuevo. ¿Y ahora qué quieren que haga?», pregunta Gael. «Lo que no me pueden quitar son mis sueños: Trabajar, el fútbol, tener una familia y algún día crear una asociación para personas que están en la calle con situaciones similares a las que yo he vivido».

Como Gael, hay muchas personas a las que les han denegado el asilo. De hecho, solo el 5% de las solicitudes de protección internacional presentadas en el Estado español son favorables. Para ello, la directora de CEAR-Euskadi recuerda que «es urgente que se ponga en marcha un proceso de regularización que les permita acceder a sus derechos en igualdad de condiciones al tiempo que se reconozca el valor las aptitudes, dedicación y compromiso que pueden aportar a la sociedad que les acoge».

Erika y Eduardo, son dos solicitantes de asilo procedentes de Colombia que llegaron a Euskadi con sus tres hijos hace un par de años. «Teníamos una vida cómoda, con nuestras carreras y nuestra familia. Nos tocó salir por la situación de inseguridad que se vive allá y llegamos a empezar de cero», cuenta Erika. A pesar de contar con carreras profesionales en Colombia, sus títulos no son homologables, así que comenzaron a formarse y en definitiva reinventarse, hasta que la situación que ha generado la emergencia sanitaria ha vuelto a paralizar sus vidas. Ésta es su historia.

 

Algunos datos

En Euskadi, según el Ministerio de Interior, 4.826 personas solicitaron asilo el año pasado; 3.395 de ellas en Bizkaia, 891 en Araba y 540 en Gipuzkoa. Se triplica la cifra si la comparamos con la situación de 2018, año en el que se registraron en la Comunidad Autónoma Vasca 1.595 solicitudes.

Del total de las peticiones de asilo presentadas en 2019, CEAR-Euskadi acompañó casi la mitad (2.328) y las principales nacionalidades solicitantes fueron Venezuela, Nicaragua, Colombia y Honduras, por ese orden.

La tendencia se mantiene en el 2020. A pesar de que, como consecuencia de la COVID, se han cerrado las fronteras y los trámites de asilo se detuvieron durante el confinamiento, durante los primeros 5 meses del año se han registrado 1.124 solicitudes de asilo en la Comunidad Autónoma Vasca: 688 en Bizkaia, 298 en Araba y 138 en Gipuzkoa.

También se mantiene el perfil de las principales nacionalidades solicitantes, la mayoría procedentes de Latinoamérica y jóvenes, con edades comprendidas entre los 18 y los 35 años. No hay datos desagregados por sexos, pero generalmente los porcentajes son bastante similares, incluso un poco menor el porcentaje de mujeres que de hombres que solicitan asilo.

Aquí tenéis el enlace al vídeo de la rueda de prensa para sacar cortes:

DIRECTO 🔴 Rueda de prensa: Presentación del Informe Anual de CEAR 2020. Día Mundial de las Personas Refugiadas.

En víspera del 20 De Junio, Día Mundial de las Personas Refugiadas, presentamos el Informe CEAR "Las Personas Refugiadas en España y Europa" y aportamos datos específicos sobre la situación en Euskadi. https://www.cear-euskadi.org/Ekainaren 20an Errefuxiatuen Munduko Eguna izango da, eta horren atarian, "Errefuxiatuak Espainian eta Europan" CEAR Txostena aurkezten dugu eta Euskadiko egoerari buruzko datu zehatzak emango ditugu. https://www.cear-euskadi.org/

Posted by CEAR-Euskadi on Friday, June 19, 2020

 

Ekainaren 20a, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

CEAR-Euskadik euskal erakundeei eskatu die kontuan har ditzatela errefuxiatuen beharrak COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko planetan

Prentsa oharra: Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hots, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, «Errefuxiatuak Espainian eta Europan» izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei.

Patricia Bárcenak, Erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: «osasun-larrialdiaren aurretik zaurgarritasun-egoeran zeuden pertsonak bereziki ari dira pairatzen krisialdiak ekarri dituen ondorio sozialak eta ekonomikoak. Gainerako pertsonak bezala, gaixotasunaz kutsa daitezke. Baina, gainera, haien bizitzetan aurretik ezarrita dagoen prekarietatea areagotzen ari da egunotan».

Hori kontuan hartuta, Bárcenak uste du uztailaren 12ko hauteskundeak «aukera aparta direla hauteskunde-prozesuaren ondoren eratuko diren Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak zenbait konpromiso har ditzaten, EAEn bizi diren migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko. Bai eta COVIDari aurre egiteko hemendik aurrera prestatzen dituzten plan ekonomikoetan eta sozialetan kolektibo horren berariazko beharrak kontuan hartzeko ere». Hona hemen proposamen batzuk:

– EAEra asilo eske iristen diren pertsona guztiek eskubide, zerbitzu eta baliabide publikoak baliatzeko aukera dutela bermatzea, haien jatorria dena dela ere, eta EAEra edozein modutan iritsita ere.
– Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei harrera egitea EAEn, eta gizarteratzen laguntzea.
– Espainiako Gobernuari eskatzea jar ditzala abian zenbait neurri ohiz kanpoko erregularizazioak gauzatzeko, egoera irregularrean dauden atzerritarren eskubideak bermatze aldera. Gainera, migrazioak kudeatzeko eredu berri bat sortu behar da, malgua, arina eta eraginkorra, asiloa ukatu zaien pertsonek lege-estatus erregular bat lortu ahal izateko neurriak jasoko dituena.

 

COVIDak asilo-eskatzaileen bizitzan dituen eraginak

Itxialdian zehar, administrazio-jarduera eten egin zen ia erabat. Hori horrela, hainbat pertsonari luzatu egin zitzaien erakundeak kudeatzen dituen harrera-lekuetako egonaldia, baina asilo-espedienteen jakinarazpenak ematen hasi diren unetik bertatik, «pertsona eskatzaileek 15 eguneko epea dute harrera-zerbitzuetatik eta estatuko asilo-programatik ateratzeko. Hortaz, egun batetik bestera, zaurgarritasun-egoera larrian gelditzen dira» azpimarratu du Bárcenak. Izan ere, denbora-tarte horretan:

– Ezin izan dute bizilekurik bilatu.
– Salbuespen gutxi batzuetan izan ezik, ez dute prestazio sozial publikorik jasotzeko eskubiderik.
– Ezin izan dute irtenbide sozialik edo lan-mundurako irtenbiderik prestatu.
– Ez dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzeko eskubiderik.

Alarma-egoera hasi baino lehen, lanean zeuden eskatzaile asko, baina orain lanpostuak galdu dituzte, batez ere zerbitzuen eta zaintzaren alorretan. Gaur egun, ez dute inolako baliabiderik, atzeraldi-garai hauetan mantendu ahal izateko.

Lanbide-prestakuntzak ere eten egin dira. Hori guztia gutxi balitz, kontuan hartu behar da erakundeak artatzen dituen pertsonen etxe askotan arrakala digitala handia dela.

 

Berriz ere hutsetik hastea

Gael Isaad (20 urte, Boli Kosta) bere herrialdetik ihesi atera zen haurra zela, eta, 10 urtez, 12 herrialde afrikarretan zehar ibili zen, azkenean itsasoz Europara iritsi arte.

Hemen bizi berri bat sortu du. Ikasten ari da eskola-graduatua ateratzeko, gaztelania ikasi du, eta ostalaritza ikasten ari da. Futbolean aritu da zenbait taldetan, eta, behingoz, lasai sentitzen da.

Itxialdia hasi baino gutxi lehenago, asiloa ukatu zioten, eta, beraz, baita estatuko harrera-programarako sarbidea ere. «Oso egoera zaila da. Orain hutsetik hasi behar dut berriz. Ez dut nire herrialdera itzularazterik nahi; azken 10 urteotan alderdi txarrak ahazten eta bizimodu berri bat sortzen saiatu naiz. Eta zer nahi dute egitea orain?» galdetzen du Gaelek. «Gauza bakarra ken diezadakete, nire ametsak: lan egitea, futbola, familia bat osatzea eta, egunen batean, kalean nik bizi izandakoaren antzeko egoeran dauden pertsonentzako elkarte bat sortzea».

Gael ez da asiloa ukatu izan zaion bakarra. Hain zuzen ere, Espainiar Estatuan nazioarteko babesa jasotzeko aurkezten diren eskaeren %5 bakarrik onartzen da. CEAR-Euskadiko zuzendariak gogorarazi duen eran, «premiazkoa da erregularizazio-prozesu bat abiaraztea, eskubideak baliatu ahal ditzaten baldintza beretan, eta harrera egiten dien herrialdeari eskaintzen dizkioten trebetasunak, dedikazioa eta konpromisoa kontuan har daitezen».

Erika eta Eduardo Kolonbiatik etorritako asilo-eskatzaileak dira. Hiru seme-alabekin batera iritsi ziren EAEra duela pare bat urte. «Bizimodu erosoa genuen, gure karrerekin eta gure familiarekin. Hango egoera segurua ez zelako joan ginen, eta hutsetik hasi ginen» azaltzen du Erikak. Kolonbian karrera profesionalak badituzte ere, hemen ezin dituzte homologatu, eta, beraz, berriz egin behar izan zuten prestakuntza, eta jarduteko modu berri bat sortu. Baina osasun-larrialdi honek berriro ere geldiarazi ditu haien bizitzak. Hemen ikus dezakezu haien historia:

 

Zenbait datu

Barne Ministerioak dioenez, 4.826 pertsonak eskatu zuten asiloa EAEn joan den urtean; haietatik, 3.395ek Bizkaian, 891k Araban eta 540k Gipuzkoan. Hortaz, 2018ko egoerarekin alderatuta, hirukoiztu egin da zenbatekoa, urte hartan 1.595 eskaera erregistratu baitziren EAEn.

2019an aurkeztutako asilo-eskaera guztien artetik, CEAR-Euskadik ia erdiari lagundu zien (2.328), eta nazionalitate nagusiak honakoa hauek izan ziren, ordena honetan: Venezuela, Nikaragua, Kolonbia eta Honduras.

2020an, joerak berdin eutsi dio. COVIDaren ondorioz mugak itxi eta itxialdian asilo-izapideak eten egin badira ere, urteko lehen 5 hiletan 1.124 asilo-eskaera erregistratu dira EAEn: 688 Bizkaian, 298 Araban eta 138 Gipuzkoan.

Eskatzaileen nazionalitate-profila ere ez da aldatu: gehienak Latinoamerikakoak dira, gazteak, 18 urtetik 35era bitartekoak. Ez dugu sexuaren arabera banatutako daturik, baina, oro har, ehunekoak nahiko antzekoak izaten dira (pixka bat txikiagoa izaten da asiloa eskatzen duten emakumeen ehunekoa, gizonekin alderatuta).

Prentsaurrekoaren esteka hementxe, korteak atera ahl izateko:

DIRECTO 🔴 Rueda de prensa: Presentación del Informe Anual de CEAR 2020. Día Mundial de las Personas Refugiadas.

En víspera del 20 De Junio, Día Mundial de las Personas Refugiadas, presentamos el Informe CEAR "Las Personas Refugiadas en España y Europa" y aportamos datos específicos sobre la situación en Euskadi. https://www.cear-euskadi.org/Ekainaren 20an Errefuxiatuen Munduko Eguna izango da, eta horren atarian, "Errefuxiatuak Espainian eta Europan" CEAR Txostena aurkezten dugu eta Euskadiko egoerari buruzko datu zehatzak emango ditugu. https://www.cear-euskadi.org/

Posted by CEAR-Euskadi on Friday, June 19, 2020

Suscríbete a nuestro Boletín