Reportajes

/, Reportajes/Bilbao condena el golpe de estado en Brasil

Bilbao condena el golpe de estado en Brasil

Hegoak denuncia el intento de golpe de estado contra Lula da Silva como un ataque directo a la democracia y la convivencia.

2023-01-12T19:39:47+00:0012 enero 2023|Hegoak, Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

La plataforma vasca de solidaridad internacional Hegoak se ha concentrado esta tarde en el Arriaga para denunciar el intento de golpe de estado en Brasil, ocurrido el pasado 8 de enero; momento en el que seguidores del ex-presidente Jair Bolsonaro asaltaron y ocuparon el Congreso Nacional, el Supremo Tribunal Federal y el Palacio del Planalto. Un acto con el que atacaron directamente a la democracia y la convivencia.

Mediante la concentración, Hegoak ha querido mostrar su rechazo ante el asalto y la ocupación; un suceso que evidencia un ataque a la democracia y al Estado Democrático de Derecho, liderado, actualmente, por Lula da Silva. Además, han denunciado abiertamente al entramado político que hizo posible el asalto, así como la omisión del Gobierno del Distrito Federal (GDF), de los comandantes de la Policía Militar (PM) y de los órganos de seguridad del gobierno distrital, que no tomaron las medidas necesarias para frenar el acto.

La plataforma ha advertido que este tipo de sucesos surgen a raíz del avance del neofascismo, que pretende atacar no sólo a la democracia y a la convivencia, sino que también a la soberanía popular. Aunque también han puntualizado en el aumento de la violencia que recae sobre las mujeres que son, cada vez, más perseguidas por las fuerzas golpistas. Relacionado con ello, han recordado casos similares como el de Dilma Rousseff, primera presidenta elegida en Brasil, contra la que, en 2016, dieron un golpe de estado. O el caso de Jeanine Áñez, a quien condenaron a diez años de prisión por delitos de «incumplimiento de deberes» y «resoluciones contrarias a la Constitución». Hegoak se ha referido al caso de Lula da Silva como un nuevo intento de «desestabilizar» el continente americano.

Desde la solidaridad internacionalista, la plataforma ha querido reafirmar que:

  • Apoyan y reconocen legítimamente al presidente actual Lula da Silva, así como su equipo de gobierno elegido democráticamente al frente de Brasil
  • Muestran su enérgico rechazo al intento de golpe de estado perpetrado por los seguidores de Bolsonaro y exigen que no se vuelva a repetir
  • Envían su más amplia solidaridad al pueblo de Brasil en el reconocimiento de sus derechos y de su gobierno legítimo
  • Abogan por buscar alianzas entre los pueblos que pasen por la defensa de la democracia, la defensa de la soberanía popular y de los derechos de los
    pueblos. Alianzas que construyan un muro de contención que, desde el feminismo
    y la solidaridad internacional, haga frente a la ultra-derecha y a sus políticas de exterminio de la vida

Komunikatua:

Brasilen estatu kolpeari ez!

HEGOAK nazioarteko elkartasunerako euskal plataformatik joan den urtarrilaren 8an, Jair Bolsonaro presidente ohiaren jarraitzaileek Kongresu Nazionala, Auzitegi Federal Gorena eta Planalto Jauregia eraso eta okupatu zituztenean, Brasilen izandako estatu-kolpe saiakera arbuiatu egiten dugu. Modu honetan, Lula da Silva egungo presidente aitortuak gidatutako demokraziari eta Zuzenbide Estatu demokratikoari zuzenean eta bortizki aurre egiten dietela agerian utzi zuten.

Brasilen inoiz gertatu ez diren azken gertakari horien aurrean, gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, bai okupazio ekintzari dagokionean, baita ekintza horiek gertatzea ahalbidetu zuen politikoari dagokionean. Era berean, Barruti Federaleko Gobernuaren, Polizia Militarreko komandanteen eta distritu-gobernuko segurtasun- organoen omisioa eta adostasuna salatu nahi genituzke; izan ere, okupazio hori geldiarazteko ardura izan zuten arren, ez zituzten beharrezko neurriak hartu eta ez zituzten behar adina langile jarri erasotzaileek beren helburua lor ez zezaten.

Neofaxismoaren gorakada mundu mailan errealitate bat den une hauetan, Euskal Herrian gertakari horiek ez ditugu egoera isolatu gisa bizi, baizik eta demokraziaren eta bizikidetzaren zutabeen aurkako atentatu zuzen baten zati gisa, bai eta herriak legitimoki aukeratutako buruzagi politikoen aitorpenaren ondorio den herri burujabetzaren aurkako atentatu gisa ere.

Era berean, ezin dugu indar kolpistek emakumeen aurka bultzatzen duten indarkeriaren eta jazarpenaren hedapena aipatu gabe utzi. Mundu osoko borroka feministaren gorakadaren aurrean, lider atzerakoi eta ultra-eskuindarrek genero-ideologiatzat jotzen aurka ateratzen dira, emakumeak protagonista dituzten ahalduntze- mugimenduen aurkako gorroto sakona barreiatuz. Erabat matxista, arrazista eta supremazista den ultra-eskuin bat da.

2016an, Dilma Rousseffen aurkako estatu-kolpearen salaketaren ondoan egon ginen. Dilma Rousseff Brasilen hautatutako lehen emakume presidentea izan zen, eta, aparatu juridiko mediatiko osoa, bere kontrako gezur ilegalitate faltsuak zabalduz izateaz gain, eraso misogino bortitzak jasan zituen. 2019an, Bolivian, Jeanine Añez atzerakoiak estatu-kolpe bat eman zuen, eta, urtebetez boterea izan eta herrialdea indarkeriazko kaos batean bere gain hartu ondoren, bere «betebeharrak ez betetzeagatik» eta «Konstituzioaren aurkako ebazpenengatik» erruduntzat jo ostean 10 urteko espetxe-zigorra ezarri berri diote.

Oraingoan, Lula da Silva buru duen gobernu taldeari aurre egiteaz gain, desegonkortze saiakera berri bat ikusten dugu kontinente amerikarrean. Horregatik, egungo presidentea askatasunez eta demokratikoki aukeratu eta hauteskundeen bidez aitortu duen Brasilgo herriari elkartasuna adierazi nahi diogu.

Eskuin erreakzionario eta kolpista, bide guztietatik, eraldaketa politikorako prozesu herrikoiak oztopatzen saiatzen da; bai Lawfar-aren bidez, Cristina Fernandezen kasuan Argentinan ikusi den bezala, Castillo Perun kargutik kendu zuen ondo baino hobeto orkestratutako kolpeen bidez, hala nola Brasilen berriki demokraziaren aurka egindako kolpe saiakeraren bidez.

Beraz, bereizgarri dugun elkartasun internazionalistatik, ez dugu gertaera hau salatu gabe pasatzen utzi nahi, eta erabat arbuiatu egiten dugu. Horregatik, gaur, berriro ere kontzentratzen gara, ozen eta argi esateko:

  • Lula da Silva egungo presidentea eta Brasilen demokratikoki hautatutako gobernu taldea babestu eta zilegitasuna aitortzen diogula
  • Bolsonaroren jarraitzaileek egindako estatu-kolpe saiakeraren gure gaitzespen kementsua adierazten dugula eta berriro ez errepikatzea exijitzen dugula
  • Gure elkartasunik zabalena bidaltzen diogu Brasilgo herriari bere eskubideak eta gobernu legitimea aitortuz.
  • Demokrazia eta herri burujabetza defentsa nahiz herrien eskubideetatik oinarrituko diren herrien arteko aliantzak aldarrikatzen ditugula. Feminismotik eta nazioarteko elkartasunetik ultra-eskuinari eta bizitza suntsitzeko politikei aurre egingo dien euste-horma bat eraikiko duten aliantzen aldeko apustua eginez.

DEMOKRAZIAREN DEFENTSAN, ETA LULA DA ZILEGITASUNAREN AITORTZAREN NAHIZ BURUJABETZAREN ALDEKO, OZEN ETA GARBI DIOGU: SILVA PRESIDENTEAREN BRASILGO HERRIAREN BRASILGO ESTATU KOLPEARI EZ!

-Hegoak elkartasun internazionalistaren plataforma-

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín