Reportajes

/, Bilbao, Coronavirus, Cuidados, Diputación, manifestación, Pensiones/Babestu, Pensionistas y familiares de la residencia Marcelo Gangoiti se movilizarán este 20 de enero

Babestu, Pensionistas y familiares de la residencia Marcelo Gangoiti se movilizarán este 20 de enero

Para exigir a la Diputación Foral de Bizkaia medidas urgentes que detengan la evolución alarmante de la pandemia, realizarán una manifestación el próximo miércoles 20 de enero a las 17:00 desde la Plaza Moyua en Bilbao hasta la Diputación.

2021-01-18T23:23:50+00:0018 enero 2021|Babestu, Bilbao, Coronavirus, Cuidados, Diputación, manifestación, Pensiones|Comentarios desactivados en Babestu, Pensionistas y familiares de la residencia Marcelo Gangoiti se movilizarán este 20 de enero

Idazki honen bidez, Babestu Bizkaiko zahar-egoitzetako senideen elkarteak euskal erakundeei aspaldidanik -zuzenean edo komunikabideen bidez- eskatu dioguna errepikaturik, kexa eta eskakizun hau helarazi nahi diogu Bizkaiko Foro Aldundiari berriro ere. Izan ere, behin eta berriz egiaztatu ahal izan dugu erakunde publikoaren irudia garbitzeko adierazpenak baino ez direla egiten hedabideetan, eta nekatuta gaude kudeaketa publiko garden eta eraginkorra ezarri beharko luketenei urratsa markatu beharraz. Ea honela administrazioaren jokabidea aldatzen den, bera baita zerbitzuen titular nagusia.

Desde la asociación de familiares Babestu Bizkaia, se han dirigido a la Diputación Foral de Bizkaia a través de una rueda de prensa realizada en Bilbao, para manifestarles que a fecha de hoy y reiterando aquello que llevan reclamando desde hace mucho tiempo, tanto por activa como por pasiva, a través de los medios de comunicación y directamente ante las instituciones vascas, así como, tras constatar que solo se realizan declaraciones “tendentes a limpiar la imagen del ente público en lo que a repercusión mediática se refiere”, y, “cansados de tener que marcar el paso allí donde se debería de imponer gestión pública transparente y eficaz”, han querido hacer llegar esta queja y exigencia a la Diputación Foral de Bizkaia para ver si de esta manera cambia el modo de proceder de la administración, principal titular de los servicios.

Foru erakundeari dei egiten diogu hain ahul eta kritikoak diren adinekoen eta mendekoen egoitza publikoetan jarduera-protokolo efikazak biltzeko eta homogeneizatzeko. Onartezina iruditzen zaigu, COVID-19ak hilabeteetan intzidentzia izan ondoren, bai Bizkaiko egoitzetan, bai COVID kasuetan espezializatutako Osakidetzako zentro asistentzialetan, gaur egun jasaten den presioa hain handia izatea. lzugarria da kasu positibo eta heriotzen igoera, baita langile soziosanitarioek eta senideek deskribatutako egoera kritiko eta dramatikoak ere. Eta kezkagarria da egoitzek eta zentro asistentzialek familiei ematen dieten informazio urria.

Apelan a la institución foral para intentar hacerle entender lo necesario que es aglutinar y homogenizar protocolos de actuaciones eficaces en, justamente esos lugares tan vulnerables y críticos, las residencias de mayores y dependientes de carácter público. Consideran “inaceptable” que, tras meses de incidencia de la COVID, en las residencias de Bizkaia y los centros asistenciales especializados para los casos de la COVID, gestionados junto a Osakidetza, la presión a la que están sometidas a día de hoy sea tan grande, con un aumento alarmante de cientos de casos positivos y defunciones, situaciones críticas y dramáticas según el testimonio de las trabajadoras sociosanitarias y familiares, y la falta de información que sufren los familiares de los residentes desde los centros asistenciales y residenciales.

COVID-19aren hamar hilabeteko eraginaren ondoren, hauxe galdetu nahi diogu Bizkaiko Foru Aldundiari: Zer inpaktu-plan aurkeztu du Gizarte Ekintza Sailak? Zer irtenbide proposatu du kasu positiboen gorakada kezkagarriari aurre egiteko? Hartutako neurriak egokiak eta nahikoak dira? Egoitzak indartzen ari dira langile soziosanitario kualifikatuekin? Zer neurri berri hartu dira?

Preguntan a la institución foral después de diez meses de incidencia de la COVID: ¿qué plan de impacto ha presentado el Departamento de Acción Social? ¿Qué soluciones ha propuesto ante el aumento alarmante de casos? ¿Las medidas adoptadas son adecuadas y suficientes? ¿Se está reforzando a las residencias con personal sociosanitario formado? ¿Qué nuevas medidas se han adoptado?

Babestu senideen elkarteak eskaera egiten du, administrazioak neurri batzuk berehala abian jar ditzan:

1. Bizkaiko zahar-egoitza guztietan jarduera-protokoloak eguneratzea eta lan-osasunaren arloko prebentzio-neurri eraginkorrak ezartzea, birusaren hedapena saihesteko eta langileak eta erabiltzaileak behar bezala babesteko.

2. Zentro guztietan arreta soziosanitarioa areagotzea, medikuak, erizainak eta laguntzaileak kontratatuz eta zerbitzuak indaduz.

3. Langileei prestakuntza egokia ematea protokoloen jarraipenari buruz, eta ikuskapen-kontrolak berehala aktibatzea, protokotoak betetzen direla ziurtatzeko.

4. Berehalako testak langileentzat eta erabiltzaileentzat.

5. COVID-19agatik bakartuta edo gaixorik dauden egoiliarren familiei informazio gardena eta etengabea ematea.

6. Aurretiazko hitzordurik eta hitzordurik gabeko ikuskapen-zerbitzua, ikerketa eraginkorrak egingo dituena eta beharrezko neurriak proposatuko dituena. Eta beharrezkoa den kasuetan, esku har dezala, egoitza-zentroa erazko kudeaketa publiko, on eta garden batera bideratzeko; edo kasurik txarrenetan, fiskaltzan salaketa jar dezala, kudeaketa-praxi txarragatik.

7. Txertaketa atzerapenik eta etenik gabe areagotzea.

Las Asociación de familiares Babestu, exige que la administración la inmediata puesta en acción de las siguientes medidas:

– Actualizar los protocolos de actuación en todas las residencias de Bizkaia, e implantar medidas preventivas en materia de salud laboral eficaces, al objeto de evitar la propagación del virus y de proteger adecuadamente a las personas trabajadoras y usuarias.

– Incrementar la atención sociosanitaria en todos los centros mediante la contratación y refuerzo de, médicos, enfermeras y auxiliares.

– Formación adecuada a las trabajadoras sobre el seguimiento de los protocolos y activación inmediata de controles de inspección para velar por el cumplimiento de los mismos.

– Test urgentes para personal y usuarias.

– Exigencia de información transparente y continua a las familias de los residentes, en aislamiento y afectados por la COVID.

– Un servicio de inspección, sin citas previas ni concertadas, que practique una investigación eficaz y proponga las medidas que procedan, y si fuese necesario interviniendo el centro residencial para una gestión pública, transparente y competente y/o denunciando ante la fiscalía por mala praxis de gestión.

– El aumento de la vacunación sin pausa ni demora.

Azkenik, gogoratu nahi dugu, adinekoak bakartu arren, material egokirik eta egoitzetara sartzeko beharrezko probarik ez badago, beti egongo dela kutsatzeko arriskua.

Por último, recuerdan que, por mucho que se aísle a los mayores, si no se provee de material adecuado y de las pruebas necesarias, de acceso a las residencias, a las trabajadoras, “el peligro de contagio estará siempre presente, de fuera hacia adentro”.

Babestu elkarteak, Pentsionisten Mugimenduak eta Marcelo Gangoiti egoitzako senideok manifestazio batera deitzen dizuegu, asteazkenean, urtarrilaren 20a, arratsaldeko bostetan, Moyua plazatik Aldundiaren Egoitzaraino.

Suscríbete a nuestro Boletín