Reportajes

//Agresión sexista en fiestas de Atxuri: Denuncian el trato recibido por Policía, Ertzaintza y Osakidetza

Agresión sexista en fiestas de Atxuri: Denuncian el trato recibido por Policía, Ertzaintza y Osakidetza

"¿Por qué se nos presiona para interponer denuncias, si luego no se nos atiende ni tan siquiera siguiendo sus propios protocolos y leyes?"

2024-06-14T13:41:13+02:0014 junio 2024|Reportajes|Sin comentarios

Por Laura Fontalba

Ayer, una multitud convocada por la comisión de fiestas de Atxuri se concentró en la Plaza Encarnación para mostrar su absoluto rechazo ante la agresión sexista que una mujer sufrió el pasado viernes en el entorno festivo, así como denunciar el trato que esta recibió por parte de la Policía Municipal, Ertzaintza y servicios de Osakidetza.

«Estamos hartas de tener que aguantar este tipo de actitudes, en las que algunos se adueñan del espacio, haciéndolo incómodo y violento para el resto», denunciaron desde la comisión, quienes, con la concentración, querían demostrar su hartazgo frente a las actitudes machistas que «amargan», la violencia ejercida por «agresores concretos», y las instituciones que «no se hacen cargo».

Concretamente, señalaron la falta de una buena atención y acompañamiento cuando sucede una agresión, y la ineficacia de los protocolos cuando quienes las personas que deben aplicarlos no están concienciadas de que vivimos en una sociedad «cis-hetero-patriarcal». «¿Por qué se nos presiona para interponer denuncias, si luego no se nos atiende ni tan siquiera siguiendo sus propios protocolos y leyes?», se preguntaban y aseguraron: «No queremos vernos inmersas en un circuito de institución policial y de justicia que no nos tiene en cuenta o directamente nos cuestiona. Esto va de hacerse cargo, de acoger y de intentar cambiar las condiciones que permiten que sucedan estas agresiones machistas».

Mediante la movilización, reiteraron su voluntad de que en Atxuri se respire «comunidad y cuidado»: «En este barrio queremos tejer, acoger, cuidar, desinhibirnos y celebrar, reivindicar y protestar». A fin de que el barrio sea un espacio seguro para expresar libremente sus modos se ser. «Vamos a seguir poniendo nuestro empeño, en cuidar y sanar, pero sobre todo en transformar, para intentar que estas violencias no se repitan», sentenciaron.

Komunikatua:

Jaiak une egokia dira auzoko elkarte-sarea indartzeko, eta horregatik, eta Atxurin ondo pasatzea gustatzen zaigulako, jai batzordean hilabete batzuk daramatzagu biltzen, jardueraz betetako asteburu bat aurrera ateratzeko, auzokide eta bisitari guztiok plazan eta kaleetan topo egiteaz goza dezagun. Izan ere, Atxuri auzoan komunitarioa oso garrantzitsua da guretzat, eta elkar zaintzen dugu.

Hala ere, ez da zaila izan jaietan egoera bortitz eta deseroso batzuk ikustea. Hori, adibidez, asteburuan izan diren borroketan ikusi da. Nazkatuta gaude horrelako jarrerak jasan behar izateaz, batzuk espazioaz jabetzen baitira, gainerakoentzat deseroso eta bortitz bihurtuz.

Hori gutxi balitz, jakin dugu ostiraletik larunbaterako goizaldean emakume batek eraso sexista jasan duela jai-giroan. Bai, Zaunka eta La Basuren kontzertuen ondoren, Emakumeon Gauan, guretzat espazioa hartu, gozatu eta dantzatzeko gaua zen horretan.

Jaietako egun hauetan, Orlis Pinedak «Atxuri, publikoarekin bat» abesten zuen bere trobetako batean. Bada, handik gutxira, emakume horrek Udaltzaingoaren, Ertzainaren eta Osakidetzako zerbitzuen aldetik jasotako tratuaren berri izan genuen. Eraso bat gertatzen denean arreta ona eta laguntza ematearen garrantzia azpimarratu nahi genuke. Protokoloek ezer gutxi balio dute, langileak ez badaude benetan kontzientziatuta gizarte zis-hetero-patriarkal batean bizi garela, indarkeriak identifikatzeko eta indarkeria horiek jaso dituen pertsonaren zaintza lehen planoan jartzeko.

Noiz ulertuko dute erakundeek batez ere egoera zaurgarrian gaudenean zaindu behar gaituztela? Zergatik presionatzen gaituzte salaketak jartzeko, gero ez badigute kasu egiten ezta beren protokolo eta legeei jarraituz ere? Zenbat denbora jarraitu beharko dugu geure burua nola zaindu nahi dugun errespetatzeko eskatzen?

Elkarretaratze hau deitu dugu, esan dugun bezala, nazkatuta gaudelako jarrera matxistez, aspertuta gaude erasotzaile jakin batzuek zuzenean eragindako indarkeriarekin, eta erakundeak honetaz ez arduratzeaz nazkatuta gaude baita. Honek ez du zerikusirik guk geure buruak kontrolatzearekin, erasorik ez jasateko. Eta ez dugu gure burua, kontuan hartzen ez gaituen edo zuzenean zalantzan jartzen gaituen polizia- eta justizia-erakundeen zirkuitu batean sartuta ikusi nahi. Hau ardura hartzean datza, harrera egitean, eta eraso matxistak gertatzea ahalbidetzen duten baldintzak aldatzean.

Guk, auzo gisa, ardura hartu nahi dugu, gustatuko litzaiguke une hartan behar zen zaintza eskaintzeko egon izan bagina. Auzo honetan komunitatea eta zaintza arnastu nahi ditugulako. Auzo honetan ehundu, harrera egin, zaindu, desinhibitu eta ospatu, aldarrikatu eta protesta egin nahi dugu. Atxuri, espazio komunitario eta publiko hau, gure izateko moduak libreki adierazteko espazio segurua izatea nahi dugu, eta horretan jarraituko dugu, zaintzen eta sendatzen, baina, batez ere, eraldatzen, indarkeria horiek errepika ez daitezen.

Deja tu comentario

Suscríbete a nuestro Boletín